San Jose meatzeko istripua
2010eko
abuztuaren 5ean
Txileko
Copiapo
hiritik 30
kilometro
ipar-mendebaldera kokatuta dagoen San Jose
meatzean
jazotako lur jausia izan zen, honen ondorioz 33 meatzari 700
metroko
sakoneran 70 egunez harrapaturik gelditu zirelarik. Meatze honen jabea San Esteban konpainia zen.
[1]
Erreskate lanak istripua gertatu eta egun berean hasi ziren Miguel Fortt Zanoni izeneko meatze ingeniariaren kargu, erreskate talde batzuk aireztatze tximinia batzuetatik sartzeko proposamena bideratuz.
Abuztuaren 7an
, beste istripu bat gertatu eta makineria pisutsua erabili behar izan zuten lanekin jarraitu ahal izateko.
17 egun geroago, meatzariak bizirik aurkitu zituzten eta, arrakastarik gabeko zulatzez beteriko 33 egunen ondoren, makineria arazoak zirela-eta, plan B-a jarraituz 623 metroko sakonerako zulaketa lortu zuten. Zenbait lanen ondoren, 56 metroko zulaketa lortu eta
urriaren 11an
, Laurence Golborne meatzaritzako ministroak,
urriaren 13an
hasiko zirela erreskateak esan zuen, 00:00etan hain zuzen ere. Erreskateek 48 orduko iraupena izango luketela adierazi zuen, gutxi gorabehera. 00:10etan lehen meatzaria ekarri zuten eta, bata bestearen atzetik, ateratzen joan ziren gainontzekoak, meatzari bat orduko.
Erreskateak 10-20 milioi dolarreko kostua izan zuen eta bi heren esku pribatuen donazioei esker finantzatu zuten batez ere. Orain arte izandako erreskaterik arrakastatsuena izan zen eta 1.000 eta 1.300 milioi ikuslek jarraitu zuten telebistatik (
Michael Jacksonen
hiletak eta
Apolo 11ren
misioak baino 400 milioi ikusle gehiagorekin). Gainera,
2010eko
otsailaren 27ko
lurrikarak baino eragin handiagoa izan zuen txiletarrengan.
Erreskatearen ondoren, istripuaren ikerketa bat gin zen,
2013an
ardurarik gabe itxi zena.
Txileko
meatze historia oso mamitsua da eta meatzeak herrialdeko sektore ekonomiko garrantzitsuenak dira. Meatze honek, zehazki, 100 urte baino gehiago ditu eta
2010eko
istripu hau baino lehenago, beste zenbait istripu ere izan zituen, itxiarazi egin zutenak
2007ko
martxoan. Geroago,
2008ko
maiatzean, berriro ireki zuten Sernageominen agindupean.
2010eko
abuztuko istripua baino lehenago beste meatzari batek hanka galdu zuen
2010eko
uztailean gertatutako istripu batean. Gainera,
2006an
, beste zenbait zorigaitz gertatu ziren, meatzari baten heriotza besteak beste.
Istripua gertatu eta ordu batzuk geroago jakinarazi zuen San Esteban Primera S.A. enpresak, aztarnategiaren jabe zenak. Erreskate lanak ostegun gauean hasi ziren, Alvaro Urrutiaren ardurapean, larrialdietako brigada eta Kuprearen Meatze Puntaren gainbegiratzearekin, erreskate laboreak bermatuz, geroago Camila Merino, Pablo Wagnerrek eta Alejandro Viok gainbegiratuko zituztenak. Egun horretan bertan, Onemik ezin atera gertu ziren 34 meatzarien identitatea aurkeztu zuen. Istripuaren larritasuna ez zuten gauean bertan zabaldu komunikabideek, hurrengo goizean baizik, Onemiren informazioaz baliatu zirenean eta erortzearen handitasuna kalkulatu zenean. Hurrengo gauean,
abuztuaren 6an
, meatzarietako bat istripuaren garaian lo geratu zelaz ohartu zen Onemi eta lurpean geratutakoak 33 zirela zuzendu zuen.
Laurence Golborne, Meatze ministroa, Ekuadorren zegoen lehendakaritzaren jarraigoaren parte bezala. Golborne
abuztuaren 7an
joan zen istripua gertatutako tokira. Behin bertan zegoela, prentsari eta meatzarien famialiakideei erreskatea burutu behar zutenek meatzera igarotzeko erabiltzen zuten aireztatze tximinian istripu berri bat gertatu zela esan zien, egun horretako lanak eten zutenak.
Sebastian Pinera
lehendakariak,
Kolonbiako
lehendakariaren jabetzarako bertaratzea bertan behera utzi zuen
Txilera
bidaiatzeko.
Behin erreskatea gizakien bidez aurrera ateratzea oso zaila izango zela ikusita, babestokira zuzenduta zeuden zulaketak egitea erabaki zuten, meatzaritzako esploraziorako makinariaren bidez.
Lan hauek
abuztuaren 9an
hasi ziren eta oso azkar aurreratu ziren. Lan handia egin ondoren, 510 metroko sakontasun batean, lantegi abandonatu bat aurkitu zuten, itxaropen faltsuak ekarri zituena, meatzearen topografia konplexuarengatik batik bat.
Abuztuaren 19an
, istriputik bi astetara, San Joseko muinoaren azpitik 760 metrotara zegoen zunda batek bide oker bat egotzi zuen 700 metroko sakoneran zegoen babesleku bat ez aurkitzean. Geroago, zulagailu zehatzagoen bitartez aurkitu zen larrialdietarako babeslekuarekin.
Abuztuaren 22an
, 07:15 aldera, bigarren zulaketa bat egin zuten 688 metrora iritsi zen babeslekutik 20 metrora zegoen arrapala batera iritsiz. Berri honek itxaropen handia ekarri zien meatzarien senideei, hasierako lansaio hutsaren ondorioz honezkero hilda egongo zirela uste zuten-eta. Geroago, 14:55 aldera, meatzarien egoeraren lehen berriak jaso ziren, zulagailua lurretik ateratzerakoan, kolore gorri batez zikinduta baitzegoen, meatzariak bizirik zeudela adierazten zuena.
Sebastian Pinera
lehendakariak meatzearen barrualdetik bidalitako ohar bat erakutsi zuen, paper batean gorriz idatzita. Oharrean meatzari guztiak bizirik zeudela baieztatzen zen,
estamos bien en el refugio los 33
[2]
esanez.
Berri honek zoriontasun ikaragarria ekarri zuen, festa nazionala eragin zen eta jendea kalera irten zen normalean kirol garaipenak ospatzen diren lekuetan biltzen joanez, hala nola, Italia Plaza hiriburuan, meatzean aurkitzen zirenek herrialdeko ereserkia abesten zuten bitartean. Ordu batzuk geroago, ikuskatzerako bideo-kamera baten bidez, meatzariekin lehen kontaktua izatea lortu zuten, irudi batzuk filmatu zituelarik.
Hurrengo egunean, meatzariak hidratatzeari ekin zioten: ura, edari isotonikoak eta medikamentuak bidali zitzaizkien. Goizeko 11:00ak aldera, galdeketa bidali zieten beraien osasunari buruzko informazioa jaso zedin, meatzari erdiak estresatuta zeudela erakutsi zuena. Elementu hauek
paloma
deituriko gailu bat zuten, erresistentzia handiko
PVC
tuberia batez osatuak eta zulaketaren barnetik lasaitasunez mugitzen uzten zutenak.
26an
, ostegunean, meatzariek bideo bat bidali zuten, non beraiek agertzen ziren familiakideak agurtzen. Grabazio honek, telebista guztietan agertu ondoren, herrialde osoa hunkitu zuen. Umore onarekin agertzen ziren berriro ere ereserki nazionala abestuz, mundu osoan zehar zabaldu zen azal guztietan agertuz.
Meatzarien patroi Santuari honela deiturik, San Lorenzo, hemendik aurrera ingeniari eta aditu batzuen taldeak erreskate lanetan, Andre Sougarret ingeniaritza buruak bideratuta, behin betiko erreskatea izango zena pausoz pauso planifikatzen hasi ziren.
Medikuen taldeak elikagai konplexuenen barneratzea erregulatzen zuten bitartean, zulaketa taldearen lehen urratsa azterketa topografikoak burutzea izan zen, lanaren une egokiena aurkitzeko.
Abuztuaren 20an
, meatze ingeniari nabarmenak, Ricardo Vega Robles, Golborne ministroarekin harremanetan jarri zen San Jose meatzearen zulaketan laguntzeko, lehen aukera bat gomendatuz, non
Raise Borer
deituriko zulaketa makina bat erabiltzea aholkatzen zen, zulaketa bertikal bat egin zedin. Bigarren aukerak,
Junbo
deituriko beste makina batekin hurbileko puntu batetik zulaketa horizontal bat egitea eskaintzen zuen.
Golborne ministroaren arabera, erreskatea burutzeko hiruzpalau hilabete beharko lirateke, lehen aukera 20 metro eguneko zulatzeko pentsatuta baitzegoen, nahiz eta beste alderdi batzuen baitan egon, hala nola, arrokaren izaeran. Gainera, lanak zenbaitetan pausatuak izan ziren, lan arazoak zirela-eta. Strata 950a aireztatze tximiniatik hurbil kokatu zen, muinoaren zatirik altuenean, babeslekutik bertikal. 33 zentimetrotako zuloa egin zuen, geroago bikoizteko asmotan, hau da, 66 zentimetrotako diametroarekin, pertsona bat babeslekutik lurrazaleraino igotzeko tarte nahikoa.
Era berean, Codelco Division El Tenienteko langile ohiak eta ingeniariak, gailua diseinatu zuen, dimentsio zehatz batzuk eta segurtasun neurriak eduki behar zituena. Gailu hauek ASMARek eraiki zituen eta Fenix izenaz deitu zitzaien. 3 egin ziren.
Bigarren edo B aukerak, Igor Proestakisek planteatua, Stratak arazoren bat izanez gero, lanen aurrerapena ziurtatzeko neurritzat hartu zen. Schramm T-130 makina
irailaren 3an
iritsi bezain pronto hasi ziren erabiltzen. Normalean sakonera handiko putzuetara iristeko diseinatuta, 620 metrotara zegoen babeslekuaren gertuko aztarnategiko lantegia zen bere helburua. Eguneko 20 metroko abiadurarekin, dagoeneko zunda bat egina izatearen abantaila izan zuen, 30 zentimetrotako zulaketa egitearen arrazoia izan zena, nahiz eta geroago hura zabaldu.
Lehenago pentsatua izan zen beste aukera bat petrolio-putzuak zulatzeko makina bat erabiltzearena zen, behin betiko diametroko zuloa haustera ahalbidetzen zuena; gainera, honen botereak azkarrago aurrera egiten lagunduko zuen. Hirugarren aukeratzat hartua izan zena, ENAPen laguntza bat izan zen.
Irailaren 10ean
iritsi zen meatzera, familiakideen txaloen artean, haren bi arbasoekin batera, 42 kamioiko auto-ilara batean, aztarnategiko sarrera handitzea egin zuena. Haren kokapena egokitu zen bederatzi egunen ondoren, familiakideek
Transformer
deitzen zioten 45 metrotako egitura moldatu ondoren, zulatzeari ekin zioten. T-130ren era berean, lantegira bideratuta zegoen, baina altuera baxuago batean kokatuta egotean (sakonera bigarren aukerakoa baina 100 metro gutxiagokoa zen) hasieran aurreikusitako hiruzpalau hilabetetan denbora aurrezteko aukerak ikusi ziren.
Behin zailtasun tekniko hauek gaindituta, 33 mindutakoen osasuna babestea erabaki zuten. Horretarako, jantzi espeziala eman zitzaien, inolako ezustekorik gabe irteten utziko ziena. Eguneroko lanetan erabiltzen zituzten kaskoak, bat-bateko argitasunak kalte egin ez egin zezan eguzki-izpiak iragazteko leiar, arnesak eta zainetako tronbosia saihesteko hesgailuak eman zitzaizkien, edari isotonikoak eta bestelako sendagaiak hornitzeaz gain.
Urriaren 7an
, Laurence Golbornek, meatzariak erreskatatzeko kontakturako egun bat
urriaren 9a
, larunbata, izan litekeela adierazi zuen, B aukerako T-130 zulagailuak 500 metrotako zuloa gainditu baitzuen aurreko egunean, adierazitako egunean, dagoeneko, 535 metro eginda zituelarik. Honek, bi egun barru meatzariak irteten hastea suposatzen zuen. Gainera, Jaime Manalichekin, osasun ministroarekin, erreskatearen entsegua burutu zuten.
Azkenean, larunbatean, B aukerako makina zulatzailea meatzeko lantegira iritsi zen.
Laurence Golbornek burutuko zen hurrengo pausua barren altxamendua izango zela esan zuen, sei ordutako lana eskatuko zuena. Honek poz handia eragin zuen eta meatzariek familiakideak harrapatuta geratutako meatzarien ohorez jarritako 33 bandera zeuden lekura joan ziren ospatzera.
Txileko
gobernuak meatzariak
urriaren 12an
ateratzen hasiko zirela sumatu zuen eta
urriaren 13
eta
15
egunen bitartean burutuko zirela, nahiz eta azkenean
urriaren 13rako
burutu. Azterketa batek zioenez, erreskate egunetako albisteetan protagonismo kopuruaren arabera komunikabideen arreta gehien jaso zutenak ondorengoak izan ziren, ordenan: Florencio Avalos (lehen erreskatatua), Mario Sepulveda (bigarren erreskatatua), Luis Urzua (azken erreskatatua), Carlos Mamani (laugarren erreskatatua, txiletarra ez zen meatzari bakarra,
Boliviakoa
), Mario Gomez (bederatzigarren erreskatatua, zaharrena, 63 urterekin).
|
Meategia
|
Adina
|
Erreskate ordua
|
Oharrak
|
1.
|
Florencio Avalos
|
33
|
Urriaren 13a
, 00:10
|
Kapataza. Renanen anaia. Lehen bideoan agertzen da.
[3]
|
2.
|
Mario Sepulveda
|
41
|
Urriaren 13a
, 01:09
|
Lider sindikala; Luis Urzuak eta berak lideratu zuten 33ko taldea.
[4]
[5]
40 minutuko bideoaren narratzailea izan zen, meategian izan zuten bizitza kontatuz. Irten zenean, harriak zekarzkan berarekin, opari.
|
3.
|
Juan Andres Illanes
|
54
|
Urriaren 13a
, 02:08
|
Txileko armadan kabo izandakoa
|
4.
|
Carlos Mamani
|
26
|
Urriaren 13a
, 03:09
|
5 egun besterik ez zeraman meategian lanean. Boliviarra, txiletarra ez zen bakarra.
[6]
|
5.
|
Jimmy Sanchez
|
21
|
Urriaren 13a
, 04:09
|
Meatzari gazteena, neskalagunak eta berak 3 hilabeteko alaba zuten. Aita harremanaren kontra agertu zen hasieran eta
seme bat galtzekotan nengoela uste nuen eta, aldiz, gizon bat irabazi dut
esan omen zuen.
[7]
|
6.
|
Osman Araya
|
32
|
Urriaren 13a
, 05:34
|
Ezkonduta eta 3 seme-alabekin; 4 hilabete besterik ez zeramatzan meategian eta lanbidea aldatzeko asmoz zebilen.
[8]
|
7.
|
Jose Ojeda
|
48
|
Urriaren 13a
, 06:21
|
Estamos bien en el refugio los 33
mezuaren autorea.
[9]
|
8.
|
Claudio Yanez
|
36
|
Urriaren 13a
, 07:02
|
Bi istripu jasanda zegoen, jada. Neska-lagunak ezkontzeko proposamena egin zion eta berak baiezkoa eman zion.
|
9.
|
Mario Gomez
|
64
|
Urriaren 13a
, 07:59
|
Zaharrena, lider espirituala. Lehen gutunean, koordenatuak bidali zituen.
[10]
|
10.
|
Alex Vega
|
33
|
Urriaren 13a
, 08:52
|
Aitak izen faltsua eman zuen kontrolak pasa ahal izateko eta erreskate lanetan lagundu ahal izateko, familiarrentzat debekatuta baitzegoen. Alex, mekanikoa eta bi seme-alaben aita, dirua aurrezten zebilen, Copiapon etxea erosi nahi zuelako.
|
11.
|
Jorge Galleguillos
|
58
|
Urriaren 13a
, 09:31
|
30 urte meatzean.
|
12.
|
Edison Pena
|
36
|
Urriaren 13a
, 10:12
|
Elvis Presleyren
zale amorratua. Franklin Lobosekin batera, hango meatzari ospetsuena da.
|
13.
|
Carlos Barrios
|
29
|
Urriaren 13a
, 10:54
|
5 urteko semea zuen eta, oraingo bikotekidea haurdun zuen.
[8]
|
14.
|
Victor Zamora
|
35
|
Urriaren 13a
, 11:30
|
Taldeko adarjolea, emazteari poemak idazten zizkiona.
|
15.
|
Victor Segovia
|
50
|
Urriaren 13a
, 12:07
|
Meatzeko egunerokoa idatzi zuen eta editorial ezberdinak borrokan ibili ziren hura argitaratzeko.
|
16.
|
Daniel Herrera
|
29
|
Urriaren 13a
, 12:49
|
Audax Italianoren entrenatzailea. Jokalari guztiek sinaturiko kamiseta jaso zuen.
[8]
|
17.
|
Omar Reygadas
|
58
|
Urriaren 13a
, 13:39
|
3 alditan egon zen meatzean harrapatuta, haietako bitan, San Josen. Haren ilobak ospea hartu zuen kamera aurrean erakutsi zuen nortasunagatik.
|
18.
|
Esteban Rojas
|
46
|
Urriaren 13a
, 14:49
|
Irailaren 18an
jubilatzekotan zebilen, baina hantxe harrapatuta geratu zen.
|
19.
|
Pablo Rojas
|
47
|
Urriaren 13a
, 15:28
|
Lehergaiak jartzeko ardura zeraman. 3 semea-alaba. Emazteari idatzitako gutunean, Elizaz ezkonduko zela agindu zion,
de una vez por todas
.
[8]
|
20.
|
Dario Segovia
|
50
|
Urriaren 13a
, 15:59
|
Maria Segoviaren anaia,
La Alcaldesa
ezizena zuena; familiarren animoa mantentzeko ahaleginetan ibili zen Esperanza kanpamenduan.
|
21.
|
Jhonny Barrios
|
52
|
Urriaren 13a
, 16:31
|
Osasun txostenen eta farmakoen esleipenen arduraduna, erizaintzan esperientzia zuena. Emazteohia eta oraingo bikotearen arteko iskamila izan zen, berak bigarrenarekin geratzea erabaki zuelarik, lehenengoari ezer ez zitzaiola faltatuko agindu bazuen ere.
[10]
|
22.
|
Samuel Avalos
|
45
|
Urriaren 13a
, 17:04
|
Emaztegaiak ezkontzeko eskatu zion.
|
23.
|
Carlos Bugueno
|
28
|
Urriaren 13a
, 17:32
|
Meategian sartu baino lehen, segurtasun lanetan zebilen, baina etxea eta autoa erosi nahi zuen.
[8]
|
24.
|
Jose Henriquez
|
56
|
Urriaren 13a
, 17:59
|
Kristau ebanjelikoa. Meatzarien artean predikatzen aritu zela esan zuen, Jaungoikoan konfiantza izateko esan zien eta abestiak kantatzen aritu ziren.
[11]
|
25.
|
Renan Avalos
|
31
|
Urriaren 13a
, 18:24
|
Hermano de Florencio; hipika eta futbola zituen gustuko.
|
26.
|
Claudio Acuna
|
37
|
Urriaren 13a
, 18:51
|
Perforista, andregaiari ezkontzeko eskatu zion meatzetik.
[8]
|
27.
|
Franklin Lobos
|
55
|
Urriaren 13a
, 19:18
|
Futbolari ohia (Deportes La Serena, Santiago Wanderers, Regional Atacama, Deportes Arica eta Cobresal).
Txileko
selekzioarekin ere jokatu zuen hainbat alditan.
[12]
Edison Pena eta biak izan ziren meatzari ospetsuenak.
|
28.
|
Richard Villarroel
|
29
|
Urriaren 13a
, 19:44
|
Guraso izateko zegoen
|
29.
|
Juan Carlos Aguilar
|
51
|
Urriaren 13a
, 20:13
|
20 urte meatzean.
|
30.
|
Raul Bustos
|
42
|
Urriaren 13a
, 20:37
|
Talcahuanon
jaiotakoa, urte hasieran han izandako lurrikaran aurrera ateratzeko bidea izan zuen. Ez zen bere turnoa, baina ugazabak 9.000 peso eskaini zizkion (18 dolar) lanean geratzen bazen.
[13]
|
31.
|
Pedro Cortez
|
27
|
Urriaren 13a
, 21:02
|
Bereiztuta zegoen eta alaba bat zuen. Argiketaria, meatzari egin zen, bere lagun zen Carlos Bugueno medio.
[8]
|
32.
|
Ariel Ticona
|
31
|
Urriaren 13a
, 21:28
|
Bideokonferentziaz ikusi zuen meatzean bere alabaren jaiotza. Alabak Carolina izena hartu behar zuen, baina amak Esperanza deitzea erabaki zuen.
|
33.
|
Luis Urzua
|
56
|
Urriaren 13a
, 21:56
|
Turno hartako buruzagia eta liderretako bat.
[4]
[5]
[10]
Agian meatze batean denbora gehien harrapaturik izandako pertsona.
[14]
|
|
Erreskatatzailea
|
Adina
|
Afiliazioa
|
Jaitsi zen ordua
|
Erreskatearen ordua
|
4.
|
Jorge Bustamante
[15]
|
|
El Teniente meatzea
|
Urriaren 13a
, 10:22
|
Urriaren 13a
, 22:37
a
|
6.
|
Pedro Rivero
|
|
Minera Carola
|
Urriaren 13a
, 19:23
|
Urriaren 13a
, 22:52
|
3.
|
Patricio Roblero
[15]
|
39
|
Txileko armada
|
Urriaren 13a
, 1:40
b
|
Urriaren 13a
, 23:17
a
|
5.
|
Patricio Sepulveda
[15]
|
|
GOPE
|
Urriaren 13a
, 12:14
|
Urriaren 13a
, 23:41
a
|
2.
|
Roberto Rios
[15]
|
37
|
Txileko armada
|
Urriaren 13a
, 00:42
b
|
Urriaren 14a
, 00:05
|
1.
|
Manuel Gonzalez
[16]
|
47
|
El Teniente meatzea
|
Urriaren 12a
, 23:19
|
Urriaren 14a
, 00:33
|
- Lurrean sakontasun handienean (624 m) eginiko telebistako erretransmisioa egin zen.
- Luis Urzua meatzaria da lur azpian gehien bizi izan dena (70 egun baino gehiago, 624 metroko sakoneran).
- Gertaera ikusiena izan zen,
Michael Jacksonen
hiletak atzean utziz.
- Guinness liburuan sartu ziren
[17]
.
- ↑
Berria. (2023-07-28).
≪Ondo ari dira betetzen Txileko meatzariak ateratzeko salbamendu plana≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2023-07-28)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
http://www.diariovasco.com/rc/20100822/mas-actualidad/internacional/pinera-confirma-mineros-atrapados-201008222204.html
- ↑
El Mostrador,
Todos los mineros vivos, todo Chile conmovido
, 23/8/2010
- ↑
a
b
http://www.emol.com/noticias/nacional/detalle/detallenoticias.asp?idnoticia=441735
- ↑
a
b
[1]
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
BBC Mundo,
El sueno de un minero boliviano se convirtio en pesadilla en Chile
, 25/8/2010
- ↑
El Diario de Atacama, 7/8/2010,
trabajadores atrapados
- ↑
a
b
c
d
e
f
g
http://www.abc.es/20101013/internacional/descripcion-mineros-201010130105.html
- ↑
El Mercurio, 10/10/2010, p. D10,
Autor de la senal de vida
- ↑
a
b
c
Emol,
La vida al limite que les espera a los mineros atrapados bajo tierra
, 26/8/2010
- ↑
http://www.youtube.com/watch?v=Y7mYg8i4bSc&feature=player_embedded#
! Entrevista con Javier Bolanos,
Minero cuenta su testimonio a Mundo Cristiano
- ↑
https://web.archive.org/web/20150502002138/http://es.fifa.com/worldfootball/news/newsid=1314842.html#futbol+centro+tierra
- ↑
Prensalibre.com,
[2]
, 29/8/2010
- ↑
(Gaztelaniaz)
yucatan.com.mx.
Un minero chileno, al libro de Guiness.
.
- ↑
a
b
c
d
Minuto a minuto: Mineros arriban al hospital de Copiapo y "Fenix II" reinicia labores
Emol Chile, 13 October 2010.
- ↑
Rescuer reaches trapped men in Chile mine
Yahoo! News, 12 October 2010.
- ↑
(Gaztelaniaz)
http://www.bbc.com/mundo/noticias/2011/12/111214_chile_guinness_mineros_error_jgc.shtml