Wikipedia, Entziklopedia askea
2008ko Mumbaiko atentatuak
2008ko
azaroaren 26tik
azaroaren 29ra
Indiako
Mumbai
hirian lehertutako bonba eta tiroketa desberdinak izan ziren
[1]
. Atentatuak
Pakistandik
etorritako muturreko islamiar terroristek burutu zituzten. Guztira 164 pertsona hil ziren eta beste 308 pertsona larri zauritu ziren.
Atentatua burutu zuten erasotzaile guztiek bat izan ezik euren buruaz beste egin zuten.
Ajmal Kasab
poliziak atxilotu, epaitu eta kartzela hiru urte egin ondoren
2012ko
azaroaren 21ean
urkatu zuten.
Atentatuetako zortzi
Mumbai
hegoaldean izan ziren,
Chhatrapati Shivaji tren geltokia
, Oberoi Trident hotela,
Taj Mahal Palace Hotela
, Leopold kafetegia, emakume eta haurrentzako Cama ospitalea, Nariman House juduen elkartea eta Metro zinema. Horrez gain,
India Times
egunkariaren eta St. Xavier's College ateko kalean tiroketa izan zen eta Mazagaonen, Mumbaiko portuan eta taxi geltoki batean leherketak izan ziren.
Erasoak hiru egunez luzatu ziren.