한국   대만   중국   일본 
1983ko Valentziako Gorteetarako hauteskundeak - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

1983ko Valentziako Gorteetarako hauteskundeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Infotaula eleccions1983ko Valentziako Gorteetarako hauteskundeak
Gertaera-data 1983ko maiatzaren 8a
Mota Valentziako Gorteetarako hauteskunde
Hautatu duen kargua 89 Valentziar Gorteetako diputatu
Parte-hartzea
Hauteslego2.654.967 Edit the value on Wikidata
1.931.142
    72.74?
Baliozko boto kopurua1.898.066      Boto zuri kopurua 13.180    Baliogabeko boto kopurua 19.896
Hauteskunde emaitza Edit the value on Wikidata
<1
2>
PSPV-PSOE  ?  Joan Lerma
982.567    51.77?
Parlamentari 51
CP  ?  Manuel Giner Miralles
609.519    32.11?
Parlamentari 32
PCPV  ?  Jose Galan Barba
142.570    7.51?
Parlamentari 6
UPV  ?  Isidor Balaguer Sanchis
58.712    3.09?
Parlamentari

Valentziako Erkidegoa  1987  → 

1983ko Valentziako Gorteetarako hauteskundeak 1983ko maiatzaren 8an, igandean ozpatu ziren, Valentziako Erkidegoko 1. Gorteetako kideak aukeratzeko. Gorteetako 89 diputatuak aukeratu ziren. Hauteskundeak Espainiako beste hamabi autonomia-erkidegotan ospatutako hauteskunde autonomikoekin eta Espainiako udal hauteskundeekin batera ospatu ziren.

Hauteskundeen irabazlea, Alderdi Sozialista (PSOE) izan zen, 51 diputatu eta botoen %51,4-a lorturik. Aliantza Popularrak (AP), Alderdi Demokrata Popularrak (PDP), Batasun Liberalak (UL) eta Batasun Valentziarrak (UV) osatutako koalizioa Gorteetako bigarren indar politikoa bihurtu zen, 32 diputaturekin. Espainiako Alderdi Komunistak (PCE) %5-eko botoen muga gainditurik, ordezkaritza lortu zuen Gorteetan, 6 diputaturekin, 1982ko urriko hauteskunde orokorretako emaitzak hobetuta. [1] [2]

Hauteskundeen ondorioz, Joan Lerma bihurtu zen demokratikoki hautatutako Valentziako Generalitateko lehenbiziko Presidente, gehiengo absolutuarekin. [3]

Aurrekariak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Hauteskunde-sistema [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Valentziako Gorteak Valentziako Erkidegoko parlamentua da, erkidegoko botere legegilearen egoitza eta Presidentea aukeratu eta kargugabetzeko eskumenak ditu. Gorteetako hauteskundeak sufragio unibertsalean oinarritu ziren; zeinaren arabera Valentziako Erkidegoan bizi zen eta eskubide politikoak zituen adin nagusia zen edonor bozka zezaken.

Valentziako Gorteetako 89 diputatuak, D'Hondt metodoaren bidez hautatu ziren, zerrenda itxietan eta %5-eko hautes-mugarekin hautes-barruti bakoitzeko. %5-eko muga gainditzen ez zuten alderdiak ez ziren diputatuen banaketan kontuan hartzen. Barrutiei dagokionez, 3 hauteskunde barruti egon ziren, bat probintziako: Valentzia (35 diputatu), Alacant (29 diputatu) eta Castello (25 diputatu).

Hauteskunde-legearen arabera alderdiak, federazioak, koalizioak eta hautesle-taldeak hauteskundeetara aurkeztu ahal ziren.

Hauteskunde data [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Valentziako Generalitateko Kontseiluak, Espainiako Gobernuarekin itunduta, Valentziako Gorteak aukeratzeko hauteskunde-deialdia 1983 ko otsailaren 1 etik maiatzaren 31 ra bitartean burutu behar zen. Horrela, 1983 ko maiatzaren 8 rako deitu ziren hauteskundeak.

Inkestak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Ondorengo taulak alderdi bakoitzaren boto-estimazioak biltzen ditu, lehenik berrikien egindako inkestak erakutsiz, bakoitzaren datu bilketarako datak aintzat hartuz argitaratze-data beharrean. Datu bilketen datak ezezagunak diren kasuetan argitaratze-data adierazten da. Inkesta bakoitzeko ehunekorik handiena dagokion alderdiaren kolorearekin adierazita dago. Inkesta bakoitzean lehen alderdiak bigarrenari ateratzen dion ehunekoaren aldea ere ageri da. Alderdi bakoitzari dagozkion aulkien estimazioak boto-ehunekoaren azpian ageri dira letra txikiagoarekin. Gorteetako gehiengo absolutua 45 diputatutan kokatzen da.

Inkestatzailea Data Lagina Parte-hartzea PSOE CP PCE CDS Aldea
1983ko hauteskundeak 1983 mai. 8 N/A 72.7 51.4
51
31.9
32
7.5
6
1.9
0
19.5
Sofemasa/El Pais [4] [5] 1983 api. 23?26 ? ? ?
62/67
?
23/26
? ? ?
1982ko hauteskunde orokorrak 1982 urr. 28 N/A 84.0 53.1
(54)
29.1
29
4.6
0
2.5
0
24.0

Emaitzak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Emaitza orokorrak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1983ko Valentziako Gorteetarako hauteskundeak
Alderdiak eta koalizioak Botoak Aulkiak
Kopurua  % ± ep Guztira +/-
Alderdi Sozialista (PSOE) 982,567 51.41 e/a 51 e/a
Coalicion Popular ? Batasun Valentziarra (AP?PDP?UL?UV) 609,519 31.89 e/a 32 e/a
Valentziako Erkidegoko Alderdi Komunista (PCE?PCPV) 142,570 7.46 e/a 6 e/a
Valentziako Herri Batasuna (UPV) 58,712 3.07 e/a 0 e/a
Zentro Demokratiko eta Soziala (CDS) 36,015 1.88 e/a 0 e/a
Alderdi Demokratiko Liberala (PDL) 29,788 1.56 e/a 0 e/a
Valentziako Talde Independentea (IV) 12,585 0.66 e/a 0 e/a
Langileen Alderdi Sozialista (PST) 10,156 0.53 e/a 0 e/a
Valentziako Ezker Nazionalista (ENV?URV) 7,623 0.40 e/a 0 e/a
Espainiako Langile Alderdi Komunista 5,945 0.31 e/a 0 e/a
Herri Borrokaren Koalizioa (CLP) 2,586 0.14 e/a 0 e/a
Boto zuriak 13,180 0.69 e/a
Guztira 1,911,246 89 e/a
Baliozko botoak 1,911,246 98.97 e/a
Baliogabeak 19,896 1.03 e/a
Parte-hartzea 1,931,142 72.74 e/a
Abstentzioa 723,825 27.26 e/a
Errolda 2,654,967
Iturriak [6] [7] [8]

Emaitzak barrutiko [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Barrutia PSOE AP?PDP?UL?UV PCE?PV
 % D  % D  % D
Alacant 54.7 17 31.1 10 6.6 2
Castello 49.1 14 34.1 10 5.6 1
Valentzia 50.2 20 31.8 12 8.3 3
Guztira 51.4 51 31.9 32 7.5 6

Presidentearen inbestidura [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Inbestidura
Hautagaia Bozkaketa data 1983ko ekainaren 6a
Beharrezko gehiengoa 45 diputatu 89tik
Joan Lerma ( PSOE ) Alde
? PSOE (51)
51 / 89
YesY
Aurka
? AP ? PDP ?UL?UV (32)
32 / 89
Abstentzioak
? PCPV (6)
6 / 89
Ez etorriak
0 / 89
Jose Galan (PCPV) Alde
? PCPV (6)
6 / 89
N
Aurka
? PSOE (51)
? AP ? PDP ?UL?UV (32)
83 / 89
Abstentzioak
0 / 89
Ez etorriak
0 / 89
Iturriak [9]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. (Gaztelaniaz) Munoz, Manuel. (1983-05-09). ≪Apreciable recuperacion de los comunistas≫ El Pais ISSN 1134-6582 . (Noiz kontsultatua: 2023-06-03) .
  2. (Gaztelaniaz) Millas, Jaime. (1983-05-11). ≪Lerma mantendra los actuales consejeros en el Gobierno de la Generalitat valenciana≫ El Pais ISSN 1134-6582 . (Noiz kontsultatua: 2023-06-03) .
  3. (Gaztelaniaz) Millas, Jaime. (1983-06-22). ≪Joan Lerma, investido presidente de la Generalitat valenciana≫ El Pais ISSN 1134-6582 . (Noiz kontsultatua: 2023-06-03) .
  4. (Gaztelaniaz) Pais, El. (1983-04-30). ≪Los socialistas pueden alcanzar los dos tercios del Parlamento autonomo≫ El Pais ISSN 1134-6582 . (Noiz kontsultatua: 2023-06-03) .
  5. (Gaztelaniaz) Pais, El. (1983-04-30). ≪Ficha tecnica de los sondeos≫ El Pais ISSN 1134-6582 . (Noiz kontsultatua: 2023-06-03) .
  6. (Gaztelaniaz) ≪Elecciones Cortes Valencianas 1983 | datoselecciones.com≫ www.datoselecciones.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-04) .
  7. (Katalanez) https://www.facebook.com/cortsval.+ ≪Dades electorals - Eleccions autonomiques: 1983≫ Corts Valencianes (Noiz kontsultatua: 2023-06-04) .
  8. ≪Eleccions Autonomiques Corts Valencianes≫ www.historiaelectoral.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-04) .
  9. (Gaztelaniaz) Millas, Jaime. (1983-06-22). ≪Joan Lerma, investido presidente de la Generalitat valenciana≫ El Pais ISSN 1134-6582 . (Noiz kontsultatua: 2023-06-04) .

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]