1909ko New Yorkeko alkandora-egileen greba
(
ingelesez
:
New York shirtwaist strike of 1909
) edo
Hogei milen alxamendua
(
ingelesez
:
Uprising of the 20,000
) 1909an
New Yorken
oihalgintza
eremuko langileen greba izan zen. Batez ere jatorri europar eta
judua
zuten emakumeek hartu zuten parte. Grebaren zuzendaritza
Clara Lemlichek
eraman zuen,
errusiar
jatorrikoa, eta
Ameriketako Estatu Batuetako Emakumeen Sindikatuen Liga Nazionalak
(NWTUL) lagundu zuen.
Greba
1909ko
azaroaren 23an
hasi zen. Eskari nagusiak
lanaldiaren
jaitsiera,
soldataren
igoera eta
boto eskubidea
ziren.
1910eko
otsailean NWTULek hainbat enpresetako jabeekin soldaten igoera, lan-baldintzen hobekuntza eta lanaldiaren murrizketa adostu zuen. 1910eko
otsailaren 15ean
greba bertan behera geratu zen, baina protesta isolatuek jarraitu zuten. Urtebete beranduago
New Yorkeko Triangle Shirtwaist fabrikaren sutea
gertatu zen, emakume migrariek sufritzen zituzten lan-baldintza negargarrien lekuko. 123 emakume hil ziren eta 23 gizon.
Greba honek emakumeen eskubideen aldeko borroka piztu zuen, eta
martxoaren 8an
, besteak beste, gertakari hau hartzen da gogoan.
1909
ko azaroaren 22an, 23 urte zituen Clara Lemlich Shavelsonek 25 minututan zehar entzun zien gizonei irailetik
New Yorkeko
ehungintza-sektorean antolatzen zebilen grebaren alde txarrei buruz hitz egiten; 25 minutu horien ondoren, altxatu eta
yiddishez
adierazi zuen hitz egin nahi zuela. Oholtzara igo zen eta erabakigarria izan zen hitzaldi bat eman zuen ehungintzako langile guztiak grebara joatera bultzatuz. Ondoren zin hebrear bat abestu zen.
1909
ko azaroaren 23an 11 asteetako greba hasi zuten,
Uprising of the 20.000
bezala bautizatua; ordura arte egin zen emakume grebarik handiena zen Amerikako historian. Hurrengo egunean 20.000 langile inguru, gehiengoa emakumea zen, fabriketatik irten ziren.
Greba
1910
eko otsailean amaitu zen pake protokolo edo enpresari eta sindikalisten arteko akordio batekin. Honek, soldata hobe eta berdintasunezkoa, lan-orduak erreduzitzea eta berdintasunezko tratu bat ahalbidetu zien sindikalizatutako naiz sindikalizatu gabeko langileei.
Emakumeen langile-mugimendua gizonen sindikalismoaren aurrean
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Emakume gazte grebalariek, gizonek dominatzen zuten ehungintza-sektorean eta Estatu Batuetako Lan Federazioan zituzten aurrejuzguak ezabatzera behartu zituzten. Grebalariek eskatutako gauzen zatitxo bat lortu zuten arren, 5 errebuelta urte eragin zituen, ehungintza Estatu Batuetan ongien antolatutako lan-sektorea bihurtzea eragin zutenak.
1909
an, 600 tailer, fabrika eta denda baino gehiago zeuden New Yorkeko hirian, 30.000 langile mugitzen zituzten eta 50 milioi dolarretara iristen ziren urte batean ekoiztutako merkantziak.
Subkontratazio sistemak emakumeak okupatzen zituen %50-60ean gaizki ordaindutako eta ez-gaitutako lanpostuetan; emakumeek 3-4 dolar kobratzen zituzten astero, gizonek 7-12. Lana gaitasun eta generoaren arabera banatzean, sindikalista kontserbadoreen aurrejuzguak sendotzen ziren. Nahiz eta Jantzigintza Langileen Batasun Internazionalak ez zituen ofizialki emakumeak diskriminatzen, errealitatean zuzendaritza sindikala patriarkala eta kontserbatzailea zen.
20.000ren altxamenduarekin gailendu zen mugimendua
Leiserson Company
,
Rosen Brothers
, eta
Triangle Shirtwaist Company
ren (azken hau New Yorkeko fabrikarik garrantzitsuena zen eta bertan eman zen sute famatua) kontrako bat-bateko grebekin hasi zen. Langileek, soldata duinagoa, lan-ordu gutxiago, segurtasuna lanean eta horrelako helburu komunak zituzten; emakumeen artean kezka garrantzitsuenak soldata-berdintasuna, diskriminazioa, sexu-jazarpena eta genero-indarkeria ziren.
Rosen Brothers
ekin akordioa lortu zen, baina beste bi fabrikek berdin jarraitu zuten.
Azaroaren 24ko goizean 15.000 langile kaleetara irn ziren. Arratsaldean, zifra 20.000ra iritsi zen.
%70a emakumeak ziren eta %90a judua zen. Altxamenduan zehar atxilotzeak eta jipoiak izan ziren araua. Hilabete batean 723 pertsona atxilotu zituzten eta 19 kondenatu; isun asko jarri ziren, 2.500 dolar izan ziren eguneko media. Gatazketan Clara Lemlichek jipoiak jasan zituen, 6 saihets apurtu zizkiotenak; guztira 17 aldiz atxilotu zuten.
Greba orokorra
1910
eko otsailaren 15ean amaitu zen, inongo ospakizun berezirik gabe.
Emakumeen lana NewYorkeko ehungintza industrian
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
1900
an New Yorkeko biztanleen erdia baino gehiago inmigranteez osatuta zegoen. Ehun langileak, gehienbat emakume eta neskatoak, Europako inmigranteak ziren, juduak kasu askotan. Inmigrante auzoetan pilatuta bizi ziren, soldata baxu eta baldintza txarren truke lanean.
Konpainia garrantzitsuenen artean
Triangle
eta
Leiserson shirtwaist
factories zeuden. Hauen %70a emakumeak ziren, hauetatik erdiak 20 urte baino gutxiago zituen, erdia judua zen eta herena italiarra.
Sodata-desberdintasuna eta lan baldintza txarrak
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Emakume langileek muntai eta akabera lanak egiten zituzten, gizonen (hauek mozte eta prentsaketa lanak egiten zituzten) soldatarekin konparatuta oso baxua zena.
Lan aste normala 65 ordukoa zen, gehienez 75. Emakumeak askotan material propioak ekartzera behartzen zituzten, orratzak, haria eta josteko makinak, kasurako. Langileak isunak izan zitzaketeen berandu iristeagatik edo akatsenbat egiteagatik sortzen ari ziren arropan. Lantoki batzuetan, fabrikako ateak isten zituzten askotan, langileek atseden hartu ez zezaten; komunera joateko ere baimena eskatu behar zen.
Grebaren arrakastak langile mugimedu estatubatuarrean pausu handia markatu zuen. Ongi atera zen lehen errebueltetako bat izan zen historia estatubatuarrean. Gainera, Clara Leimlich izar mediatiko bihurtu zen, hiru nobelatan bere izena protagonista handi bezala agertu baitzen.
Garaipen osoa izan ez zen arren, grebak aurrerapen garrantzitsuak lortu zituen. Enpresa askok hobekuntzak egiteko akordioak sinatu zituzten.
Baina emakumeentzat pauso handiena honako hau izan zenː sindikalista kontserbadoreak emakumek onartzeko beharra aitortu zuten. Emakume askok beraien gaitasun propioak zituztela jabetu ziren.