Wikipedia, Entziklopedia askea
1894ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
|
Antolatzailea
|
Donostiako Udala
|
Partaideak
|
4
|
Hasiera
|
1894ko irailaren 8a
|
Palmaresa
|
Txapelduna
|
Donostia
|
Txapeldunordea
|
Donostia
|
|
|
1894ko Kontxako Bandera
(
Banderaren
10. edizioa),
irailaren 8an
jokatu zen, eta
Donostiak
bere 8. Kontxako Bandera eskuratu zuen. Donostiak jarraian irabazten zuen 7. bandera izan zen, eta horixe da jarraian irabazitako banderen errekorra.
Nagusitasuna hainbestekoa izanik, urte horretan Baionatik Zierbenara arteko itsas herri guztiei gonbidapena bidali arren, deialdiak ez zuen urte horretan arrakastarik izan. Hori dela eta, hurrengo urtean donostiarrei ez zitzaien parte hartzen utzi.
Harridura sortu zuen Kirikoren ontziak ziabogak emateko plazaratu zuen modu berritzaileak. Ziaboga emateko modu modernoaren asmatzailea izan zen. Gerora oso famatua egingo zen Bilboko Abrako 1919ko estropadan era horretan eman zuen
≪Kirikoren ziabogak≫
, baina harridura sortu zuen jadanik 1894ko Kontxako Bandera hartan (ez da ahaztu behar urte horretan oraindik badia barruan ematen zirela ziabogak, ibilbide "zirkular" batean). Hona hemen garaiko kronista batek dioena:
≪
|
Para que al dar la vuelta a las balizas fuera esta mas rapida, el proel de la trainera Amigos colocaba siempre que llegaba a las mismas un remo-timon en la proa, haciendo de esta manera virar a la embarcacion con una facilidad asombrosa. Esta maniobra, que es licita en las lides nauticas, llamo mucho la atencion de la gente de mar.”
[1]
[2]
|
≫
|
- Donostia
- Patroia:
Kiriko
- Arraunlariak: Antonio Ikazategi, Isidro Ibarzabal, Migel Izarza, Martin Andonegi, Tiburzio Txopeitia, Kasimiro Ikazategi, Jose Galbarain, Feliz Lizarazu, Jazinto Olaizola, Justo Egia, Lukas Lekuona, Benigno Altamira, Jose Sanchez
AGUIRRE, Rafael (2002):
Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha
. Donostia: Kutxa Fundazioa,
ISBN 84-7173-414-1