Wikipedia, Entziklopedia askea
1780ko Urakan Handia
,
San Calixto Urakana
edo
Antilletako Urakan Handia
datuak ditugunez gero biktima kopuru izugarria eragin zuen lehen urakana kontsideratzen da.
1780ko
urriaren 10
eta
16
artean, 22.000 pertsona inguru hil zituen,
Martinika
,
San Eustakio
eta
Barbados
zigortu zituenean. Era berean, milaka pertsona hil ziren itsasoan, Amerikar Iraultzan borrokatzen ari ziren britainiar eta frantses ontzidian zihoazenak, Herbehereetakoak eta espainiarrak.
Ekaitza
Karibe itsasoan
sortu zen eta egun pare bat eman zituen
Barbadosen
.
New Yorketik
Mendebaldeko Indietara
zihoan ontzidia George Brydges Rodney britainiar almirantearen agindupean zihoan ekaitzak erabat banandu eta hondatu zuenean.
Barbadosera
iritsi zenean, Rodney almiranteak han utzitako 12 gerra-ontzitik 8 erabat galduta aurkitu zituen eta eskifaiaren gehiengoa itota
[1]
.
Dena geratu zen suntsituta eta, kalteak ebaluatzera joan zen britainiar esploratzaile batek, ekaitzaz gain, lurrikara ere izan zela uste izan zuen. Arrantza ontzi ugari galdu ziren betirako eta familia orok zuen ekaitzak eramandako kideren bat.
Martinikan
9.000 heriotza kontatzen dira eta
San Eustakio
n, 4.000 edo 5.000.
Gero, ekaitza
Puerto Rico
eta
Hispaniolarantz
abiatu zen eta
Florida
inguratu.
Heriotzak
[2]
[3]
|
Izena
|
Urtea
|
27.501+
|
1780ko Urakan Handia
|
1780
|
18.974-21.000
|
Mitch urakana
|
1998
|
8.000-12.000
|
1900eko Galveston urakana
|
1900
|
2.000-8.000
|
1930eko Dominikar Errepublikako urakana
|
1930
|
8.200
|
Fifi-Orlene urakana
|
1974
|
7.186-8.000
|
Flora urakana
|
1963
|
6.000+
|
Pointe-a-Pitre Bayko urakana
|
1776
|
4.000-4.163+
|
1775eko Ternuako urakana
|
1775
|
4.000
|
1909ko Monterreyko urakana
|
1909
|
4.075+
|
1928ko Okeechobeeko urakana
|
1928
|
3.433+
|
1899ko San Ciriaco urakana
|
1899
|
2.500-3.107
|
1932ko Kubako urakana
|
1932
|
3.037
|
Jeanne urakana
|
2004
|