Angel Guimera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Angel Guimera

(1894)
Bizitza
Jaiotza Santa Cruz Tenerifekoa 1845eko maiatzaren 6a
Herrialdea   Espainia
Heriotza Bartzelona 1924ko uztailaren 18a  (79 urte)
Hobiratze lekua Montjuiceko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea , antzerkigilea , poeta , politikaria eta gidoilaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Kidetza Katalan Ikaskuntzaren Institutuko Filologia Saila
Jove Catalunya (en) Itzuli

IMDB: nm0347320 IBDB: 4137
Musicbrainz: 30dd9f8a-16e5-44a1-87c3-d411ff0e592c Discogs: 2060223 IMSLP: Category:Guimerà,_Àngel Find a Grave: 22970519 Edit the value on Wikidata

Angel Guimera i Jorge ( Santa Cruz Tenerifekoa , 1845eko maiatzaren 6a - Bartzelona , 1924ko uztailaren 18a ) espainiako antzerkigilea izan zen.

Kataluniako renaixenca antzerkigile nagusia izan zen, eta nazioartean ezagunena. Eragin erromantikoa antzematen zaio bere lanetan, Victor Hugoren eta Shakespeareren bidetik. Gai historikoak erabiltzen ditu sarri, lehen lanetan batez ere, nahikoa era librean bada ere. Horren erakusgarri dira Mar i cel (1888) eta Rei i monjo (1890) antzerki-lanak. 1890az gero, bertsoa utzi eta hitz lauz idazten hasi zen, eta Erdi Aroko gai historikoaren ordez Kataluniako arazoak, era mitiko batean, hartu zituen oinarritzat. Garai horretakoa da Guimeraren lan nagusia, Terra Baixa (1897). Guimerarenak dira halaber: Maria Rosa (1894) eta La filla del mar (1900).

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Angel Guimera Aldatu lotura Wikidatan