Wikipedia, Entziklopedia askea
The Clancy Brothers
irlandar
folk
musika taldea da,
1960ko hamarkadan
ospea handia bereganatu zuten, beren eraginez
Estatu Batuetan
irlandar folk musika edo musika herrikoiak sona handia iarabazi zuelarik. Clancy anaiak hauek ziren:
Patrick "Paddy" Clancy
,
Tom Clancy
,
Bobby Clancy
eta
Liam Clancy
. Halere
Tommy Makem
musikariarekin elkarlanean ari ziren unean ospetsuen izan ziren, hauek denak batera
The Clancy Brothers and Tommy Makem
izendapenaz dozena bat pasatxo diska kaleratu zituztelarik.
Talde honen ezaugarri edo bitxikeri berezia euren janzkeran zetzan: emanaldiro beren
Aran uharteetako
artilezko
Aran jertse
lodi zuriez jantziak agertzen baitziren (batzuetan baita irlandar txapelez ere).
Askorentzat talde hau irlandar folk musikaren berpizkundea edo urrezko aroaren aitzindariak izan ziren, hauen ondoren bere gisako talde ugari sortu baitziren.