Wikipedia, Entziklopedia askea
- Artikulu hau bertsolari txapeldunari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
Lizaso (argipena)
≫.
Sebastian Lizaso Iraola
(
Azpeitia
,
1958ko
urtarrilaren 20a
)
gipuzkoar
bertsolaria
da,
Joxe Lizaso
bertsolariaren semea. Bi seme ditu
Benat
, bertsolaria, eta
Jon
, bertso eskolako ikaslea.
Ogibidez saltzailea da. Publizitate enpresa batean eta automobilen salmentan urte askotan jardun ondoren, gaur egun, higiezinen arloan egiten du lan.
Joxe aitaren Landeta auzoko tabernan hasi zen bertsotan, Txapel,
Lazkano
eta
Agirrerekin
. Oso gazterik, hamar urterekin, kantatu zuen lehen bertsoa jendaurrean.
[1]
1980ko hamarkadan
bertsolari ezagunenetakoa izan zen. Parte hartu zuen
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusi
guztietan finalista izan zen, eta
1986koan
, txapela jantzi zuen.
1990eko hamarkadan
ere maila bikainean aritu zen eta
Andoni Egana
lagunarekin batera bertso saio ugari egin zituen Euskal Herriko herrietan barna.
XXI. mendean
belaunaldi berriei egokitzeko gaitasuna izan du.
2017ko abenduaren 17an, Barakaldoko BEC (Bilbao Exhibition Centre) zentroan, txapela jantzi zion
Bertsolari Txapelketa Nagusia
irabazi duen lehen emakumeari,
Maialen Lujanbio Zugastiri
.