Salbazio-armada
[1]
[2]
(
ingelesez
:
The Salvation Army
)
1865ean
William Booth
artzain protestanteak eta
Catherine Booth
, bere emazteak sortutako ongintza erakundea da. Booth
metodista
zen eta, ondorioz, erakundea beti protestantismoarekin lotu izan da. Egun gobernuz kanpoko erakundea da eta bere helburua giza-ongintza pribatua da. Erakundearen egoitza nagusia
Londresen
dago, Queen Victoria Street-en 101ean; handik mundu osoko taldeak zuzentzen dituzte.
Salbazio-armada 132 herrialdetan lan egiten du. Haren informazioa hizkuntza desberdinetan jaso daiteke. Administratiboki eta geografikoki erakundea 'lurraldetan' antolatzen da; hauek, halaber, dibisioetan antolatzen dira. Lurralde bakoitzak Lurralde Zuzendaritza dauka (THQ edo
Territorial Headquarters
). Dibisioetan ere zuzendaritza bat dago (DHQ edo
Divisional Headquarters
). Honen arabera, lurralde batean, herrialde desberdinak egon daitezke. Adibidez, Ameriketako Estatu Batuetan lau lurralde daude; Hego Amerikan, aldiz,Bolivia, Txile, Ekuador eta Peru lurralde berean daude. Lurralde bakoitzaren buruan 'Lurralde Komandantea' dago; honek Londresetik jasotzen ditu aginduak,
International Headquarters
edo IHQren bulegotik.
Gizarte laguntza banatzeko garaian Salbatzaile-armada munduko hirugarren erakundea da, Eliza Katolikoaren eta Nazio Batuen atzetik. Bakarrik 2009an, Estatu Batuetan, laguntza horietan 3.120 milioi dolar gastatu zuten. Haien aktibitateetan komunitateen zentroei laguntzea, errfuxiatuen esparruei edo hondamendien biktikeei laguntzea egokitzen dira.
Munduan soldatapeko 26.000 ofizial ditu, 100.000 langile eta 4,5 milioi bolondres gutxi gorabehera. 2018tik Brian Peddle kanadiarra da erakundearen burua edo jenerala.
[3]
Mapa honetan erakude berak emandako informazioan oinarrituta dago:
[4]
Ia hasieratik musikaren erabilera erakundearen ezaugarri bat izan da. Lehenengo urtetak baztertutako jendea erakartzeko modu bat izan zen. Londresen, XIX. mendean, kaleko musikarien familia batek, Fly familiak, armadarekin bildu zen, haien kaleko ekintzetan parte hartzeko; jendea biltzeko musika herrikoia jotzen zuten. Geroztik, bilkuretan musika interpretatzeko ohitura gorde egin da. Mota desberdinetakoak bereizi dira:
- Brass Bands
edo Brontzezko bandak
- Brass Ensembles
, txikiagoak
- Kantuaren Brigadak edo abesbatzak
Musika erakundearen benetako ezaugarria bihurtu da.
Headbideetan erakundea sarritan eskuineko jarrera intrantsigenteekin lotu izan da. Zentzu horretan, erabiltzen dituzten kontratazio irizpideak salatuak izan dira. Haiekin lan egiteko derrigorrezkoa da fededunak eta heterosexualak izatea da. Ez dute ere beste erlijioetako pertsonak onartzen. Horregatik ere Estatu Batuetan behin baino gehiagotan epaitegietara eramanak izan dira. 2004an, New Yorkeko Korte Federalak erakundeak kontratazioan haien irizpide erlijiosoak ezartzeko eskubidea bazuela erabaki zuen.
2001ean eskandalu politiko baten protagonistak izan ziren Estatu batuetan ere bai.
The Washington Post
egunkariak Salbazio-armadaren barruko dokumentu bat zabaldu zuen non ixilpeko itun bat adierazten zen. Bertan
George Bush
presidenteari haien laguntza eskaintzen zioten horren truke erakundea diskriminazioaren aurkako legediatik kanpo gelditzen bazen. Informazioak sektore askoren protesta eragin zuen.
[5]