Wikipedia, Entziklopedia askea
Polena
[1]
edo
lore-hautsa
[2]
(
grezierazko
pale
,
euskaraz
irina
edo
hautsa
)
landare
hazidunen
anteretako
zelula
amen
meiosiaren
ondorioz eratutako gorputz txiki eta forma aldakorrekoa da. Polena
gametofito
bat da
Hiru geruzaz osatuta dago eta barnekoan ernalketa burutuko duten nukleoak eratzen dira.
Polenek landareen gameto arrak dituzte barnean, eta 10-60
mikroi
inguru neurtzen dute.
Landare-espezie bakoitzaren polena berezia da, eta ikertzaileek polen-garau bat hartuta zalantzarik gabe jakin dezakete zein landareri dagokion. Ondoren, ontzia eraiki zenean landare-espezie hori non hazten zen ikertzen dute.
Alergikoek badakite noiz egoten den polen gehien: aspaldi
euririk
egin ez duenean,
tenperatura
epeltzen denean eta
hego haizea
dagoenean. Orduan polen ugari egoten da airean, eta hura ez arnasten saiatu behar dute. Sintomak azaltzea saihesteko, sendagileek hainbat gomendio eman dituzte: leihoak ondo ixtea,
betaurrekoak
janztea, polinizazio-maila handiko orduetan ez irtetea ?goizean goiz eta iluntzean?, ahal bada itsas ondoan ibiltzea.
- ↑
≪
Polen
· Euskalterm≫
www.euskadi.eus
(Noiz kontsultatua: 2023-04-26)
.
- ↑
≪
lore-hauts, lore hauts
· Euskaltzaindiaren Hiztegia≫
www.euskaltzaindia.eus
(Noiz kontsultatua: 2023-04-26)
.