Panem et circenses
(
euskaraz
Ogia eta Zirkua
) (literalki, "ogia eta zirkuko jokoak") gaur egun gutxiesteko erabiltzen den
latinezko
esaldia da, honekin edozein herrialdetako gobernuak jendea lasai eduki eta zalantzagarriak diren gertaerak ezkutatu nahirik erabiltzen den praktika deskribatzen da, hortaz jendetzari jana eta kalitate eskaseko entretenimenduak eskaintzen zaizkio, horrela kezkarik izan ez dezan.
Gramatikalki
,
panis
akusatiboaz
osatzen da, -is ('pan'="ogi") eta
circensis
akusatiboaz, -e ('circense'="zirkukoari dagokiona").
Esaldia
I. mendean
Antzinako Erromako
Juvenal
olerkariak sortu eta bere X.
Satiran
aipatzen du. Bere garaikideen gainbehera kritikatzen du, jaiotzaz zeukaten politikan parte hartzeko eskubidea ahaztua baitzuten. K.a. 140 urtean jende txiroaren botoak irabazteko plan bat burutu zen; janaria eta denbora-pasa oparitzean, ogia eta zirkuko jokoak, boterea lortzeko eta lasai agintzeko modua izango zen; herriari
garia
eta zirkurako sarrerak oparitzeko ohituran oinarritzen da, modu honetan jendea
politikarekiko
ezjakin mantenduz.
"iam pridem, ex quo suffragia nulli uendimus, effudit curas; nam qui dabat olim imperium, fasces, legiones, omnia, nunc se continet atque duas tantum res anxius optat,
panem et circenses."
(Juvenal,
Satira X
[1]
, 77?81)
(Aspaldidanik, gure bozka inori saltzen ez diogunetik, bere betebeharrak utzi egin zituen; izan ere, garai batean agintea, justizia boterea, legioak, gauza guztiak banatzen zituena, orain bere burua besterik ez du gidatzen eta irrikaz bi gauza bakarrik desio ditu, ogia eta zirkuko jokoak.)
Julio Zesarrek
garia doan banatzen zuen edo oso merke saldu txiroenen artean. Hiru mende geroago,
Aureliano
enperadoreak ohitura hau jarraitu zuen 300.000 biztanleei egunero bi ogi zati doan banatzen.
Esaldi honen gaur egungo parekideak: "ogia eta
futbola
", "ogia eta zezenak" edota "ogia eta dibertsioa" lirateke.