Wikipedia, Entziklopedia askea
Norvegiako Eliza
(
Bokmal
-ez
Den norske kirke
,
Nynorsk
-ez
Den norske kyrkja
)
Norvegiako
eliza ofiziala da,
Erreforma Protestantearen
garaian ezarria (1536-1537),
Danimarka
-Norvegiako erresumak
Aulki Santuarekin
harremanak hautsi zituenean.
Luteranismoaren
doktrina jarraitzen du. Lau milioi kide ditu (bataiatuak barne).
Norvegiako Elizaren buru Erregea da (g. e.
Harald V.a
). Hori dela eta, erregeak eta haren familiak ezinbestean
luteranismoaren
jarraitzaile izan behar dute; norbaitek fede hori baztertuko balu, ondorengontza zerrendatik kanpo geratuko litzateke.
Gobernuko ministro batek (Gobernuaren Administrazioko, Erreformako eta Elizako ministroak) gidatzen du Elizaren alde administratiboa; gainera, aurrekontuak Norvegiako Parlamentuan aurkeztu, eztabaidatu eta onartu behar dizkio.
Elizbarrutietan antolatuta dago (11 guztira), eta 1.284 parrokia ditu herrialde osoan. Sinodoa da Elizaren goi erakundea; elizbarruti bakoitzak 7 edo 8 ordezkari bidaltzen ditu bertara, baita
samiek
, teologia ikastetxeek, elizako gazte taldeek eta bestelako elkarteek ere. Erakunde horren eginbeharra Elizaren doktrina zehaztea da, besteak beste.
2007ko datuen arabera, kleroaren % 20 inguru emakumezkoak dira.
Igande goizeetan ospatu ohi da asteko elizkizun garrantzitsuena, nagusiki Eliza Katolikoaren
mezaren
oso antzekoa gehienbat. Tradiziozko zenbait abesti izan ezik, gainerakoa
norvegieraz
egiten da beti, eta musikari garrantzia handia ematen zaio (bai ereserkiak abesteari, baita organoa jotzeari ere).
- Elizaren eta Estatuaren arteko harremana.
- Emakumezkoen zeregina Elizan.
- Sexu bereko ezkontzak onartu edo ez.
- Gizartearen
sekularizazio
nabaria.