Wikipedia, Entziklopedia askea
Mont Ventoux
(
frantsesez
:
Mount Ventoux
,
okzitanieraz
:
Ventor
)
Frantziako
hego-ekialdeko
Proventza
eskualdeko
mendi
bat da. 1912
metroko
garaiera du, eta
Carpentras
udalerritik 20
kilometro
ipar-ekialdera dago. Iparraldetik
Drome
departamentuarekin mugatzen du; era berean, hego
okzitanieraren
eta ipar okzitanieraren arteko muga markatzen du. Inguruan ez du garaieraz pareko mendirik; horregatik,
Proventzako Erraldoia
ezizenaz ere ezaguna da.
Frantziako Tourra
eta
Dauphine Libere
txirrindularitza lasterketak sarritan igotzen dira mendi honen tontorrera, dela hegoaldetik, dela iparraldetik edo dela ekialdetik: