Wikipedia, Entziklopedia askea
Miren Etxezarreta Zubizarreta
(
Ordizia
,
Gipuzkoa
,
1936ko
martxoaren 23a
)
euskal herritar
ekonomialaria
, ezkerreko intelektuala eta
gizarte mugimenduen
inguruko ekintzaile bat da.
Jose Iglesias Fernandez
espainiar
ekonomialari eta
soziologoarekin
ezkondua dago, seme bat dutelarik.
Miren Etxezarretaren hitzaldia
Terrassako
15Man
.
Karl Marxez
gain, ideologikoki
Rosa Luxemburgen
eragina du, eta
Joan Robinson
postkeynesiarraren
eta
Paul A. Baran
eta
Paul Sweezy
marxisten
eragina ere badu.
[1]
2010ean
ondoko arrazoiarengatik ekonomista bilakatu zela aipatu zuen: ≪[...] txiro eta aberatsak egoteak beti kezkatu izan nau, eta zergatia jakin nahi nuen≫. Eta sarkasmoz gehitu zuen: ≪[...] Ekonomia ikasita jakingo nuela pentsatu nuen. Bost urtez ikasi eta ezin izan nuen jakin. 70 urterekin zertxobait jakin ahal izan dut≫.
[2]
2007tik
aurrera
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko
Ekonomia Aplikatuaren katedratiko emeritua da.
Hona hemen Miren Etxezarretaren lan batzuk:
- Liburuak
- 1997 -
Euskal baserriaren oraina eta geroa
,
Jakin
- 1997 -
El caserio vasco?
, egilearen publikazioa
- 2010 -
Sin pensiones publicas, ¿que futuro?
.
Icaria
.
- 2006 -
La agricultura espanola en la era de la globalizacion
, Ministerio de Agricultura Pesca y Alimentacion.
- 2004 -
Critica a la economia ortodoxa
, Univeristat Autonoma de Barcelona ? Servei de Publicacions.
- 2015 -
La economia
, Paidos.
- Artikuluak
Asko idatzi ditu. Dialnet webgunean ikus daitezke horietako batzuk:
(Gaztelaniaz)
:
Cristina S. Barbarrojaren komentarioa XXI. mendeko pentsalariei buruz.
(Gaztelaniaz)
:
Irakaslearen webgunea.