Wikipedia, Entziklopedia askea
Walter Maynard Ferguson
(
Verdun
,
Quebec
,
1928ko
maiatzaren 4a
-
Ventura
,
Kalifornia
,
AEB
,
2006ko
abuztuaren 23a
)
Jazzeko
tronpeta
-jotzaile
kanadarra
izan zen.
Kanadan
musika
ikasi ondoren,
1949an
Estatu Batuetara joan zen bizitzera.
Stan Kenton
taldeko tronpeta-jotzaile gisa egin zen lehenengo ezaguna (
1950
-
1953
). Goiko erregistro eta
notak
jotzeko trebetasun ikaragarria zuen, eta horrek entzuleak, kritikariak eta beste
musikariak
txunditzen zituen. Kenton taldea utzi ondoren,
Los Angelesen
bere kontura aritu zen lanean.
1957
. urtetik aurrera hainbat
big band
osatu zituen
Ingalaterrara
joan zen arte, eta handik
Indiara
. Indian hainbat jaialdi eman zituen, eta
1970eko hamarkadaren
hasieran Estatu Batuetara itzuli zen. Kanta arrakastatsu asko grabatu zituen, horietako bat
Conquistador
(
1977
).
1990eko hamarkadan
, Fergusonek
Big Bop Nouveau Band
gazte musikarien taldea zuzendu zuen.