Wikipedia, Entziklopedia askea
Keith James Laidler
(
Liverpool
,
Ingalaterra
,
1916ko
urtarrilaren 3a
-
2003ko
abuztuaren 26a
) britainiar kimikaria izan zen.
Bere jaioterrian eta Oxford eta Princetongo unibertsitateetan ikasi ondoren, kimika-irakasle izan zen Ottawako Unibertsitatean. Entzimen kimikan eta beste prozesu biokimikoetan aditua zen, eta aitzindari izan zen
zinetika kimikoaren
eta
konplexu aktibatuaren
teorien alorretan. Argitalpen ugariren egile izan zen, besteak beste:
Chemical Kinetics
(1950,
Zinetika kimikoa
);
Chemistry of Enzymes
(1954,
Entzimen Kimika
);
Reaction Kinetics
(1963,
Erreakzio Zinetika
);
Principles of Chemistry
(1966,
Kimikaren hastapenak
);
Theories of Chemical Reaction Rates
(1969,
Erreakzio kimikoen lastertasunei buruzko teoriak
);
The Chemical Elements
(1970,
Kimika osagaiak
); eta
The World of Physical Chemistry
(1993,
Kimika Fisikoaren mundua
). Hainbat sari jaso zituen, horien artean Kanadako Royal Society elkartearen Tory eta Centenary dominak. 1981az geroztik kimika-irakasle emeritua izan zen Ottawako Unibertsitatean.