Wikipedia, Entziklopedia askea
Julio Romero de Torres
(
Kordoba
,
1874ko
azaroaren 9a
-
ib.
,
1930eko
maiatzaren 10a
)
[1]
XX. mendeko margolari andaluziar ospetsua izan zen. Haren estiloa
errealismo
eta
modernismotik
sinbolismora
garatu zen. Kordoban bere izena daraman museoa dago eta han bere lan egin gehienak daude bilduta. Romero de Torres Andaluziako margolari ospetsuenetarikoa izan zen, ezaguna batez ere bere erretratuengatik.
Rafael Romero Barros
margolariaren semea zen; aita
Kordobako Arte Ederren Museoaren
zuzendaria izan zen. Bere aitarekin egin zituen bere ikasketak. Familia ugaria zen eta beste bi anaiek ere margolariak izan ziren. Gazte-gaztetatik arte-mugimendu berriak ezagutu zituen. Lehenengo urtetan hedabide desberdinetan ilustratzaile bezala lan egin zuen, besteak beste,
Union de Cordoba
,
El Imparcial
,
La Gran Via
.
1899an
Francisca Pellicer Lopezekin ezkondu zen eta hiru seme izan zituen.
1906an
Madrilera joan zen eta, ondoren, Europako herrialde desberdinak ezagutu zituneː Herbeereak, Italia, Frantzia, Ingalaterra...