한국   대만   중국   일본 
Jose Angel Iribar - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Jose Angel Iribar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Angel Iribar

Bizitza
Jaiotza Zarautz 1943ko martxoaren 1a  (81 urte)
Herrialdea   Gipuzkoa , Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak futbolaria , futbol entrenatzailea eta politikaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Baskonia Kirol Kluba 1961 / 1962 24 0
Barakaldo CF 1961 / 1962
Athletic 1962 / 1980 466 0
Espainiako futbol selekzio nazionala 1964 / 1976 49 0
Euskal Herriko futbol selekzioa 1979 / 1979 1 0
 
Posizio edo espezialitatea futbol atezaina
Pisua 80 kilogramo
Altuera 182 zentimetro
Jasotako sariak

FIFA: 51280 Edit the value on Wikidata
1999ko Korrikan.

Jose Angel Iribar Kortaxarena , ezizenez Makatza eta Txopo ( Zarautz , Gipuzkoa , 1943ko martxoaren 1a ), futbolari eta futbol entrenatzaile ohia da, Athletic taldearen historiako jokalari ospetsuenetako bat.

1999ko Korrikako omenduak Euskaldunon Egunkaria, 1999-03-14)

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Zarauztarra jaiotzez, Makatza baserrian jaio zen 1943ko martxoaren 1ean, eta hortik jaso zuen bere gazte garaiko ezizena: Makatza . 1962an Bilboko Athletic Klubak Baskonia Kirol Kluba futbol taldetik fitxatu zuen milioi bat pezetaren truke, eta irailaren 23an egin zuen debuta Malaga Futbol Taldearen aurka. Guztira, hamazortzi denboraldi egin zituen taldean, 1962tik 1980ra . Bi kopa irabazi zituen eta 1977an , UEFA Kopako txapeldunorde izan zen.

Guztira 467 partidu jokatu zituen Espainiako ligan . [1] Kopako 93 partidu jokatu zituen, eta Europako txapelketetako 55 partidu. Espainiako selekzioarekin 49 bider jokatu zuen eta 1964ko Eurokopa irabazi. [2]

Futbolean jokatzeari utzi ondoren, entrenatzaile izan zen. 1983-1984ko denboraldian 2. mailako txapeldunordetza lortu zuen Bilbao Athleticekin , taldearen sailkapenik onena. 1986-1987ko denboraldian, Athleticeko lehen taldea entrenatu zuen, baina arrakasta txikiagoaz. 1999tik Euskal selekzioaren hautatzailea da; halaber, Athleticeko Jokalari Ohien Elkarteko presidentea.

1976ko abenduan Errealaren aurkako partidu baten aurretik eta Kortabarria Errealeko kapitainarekin batera ikurrinarekin atera zen zelaira, eta erdiko biribilean utzi zuten erakusgai. [3] Franco hil ondoren, Euskal Herriko bandera jendaurrean erakusten zen lehen aldia zen. Politikoki, 1970eko hamarkadan, ezker abertzalearen alde egin zuen. Herri Batasunaren lehen Mahai Nazionalaren kidea; [4] harrezkero ez du politika munduan parte hartu.

Ibilbidea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Futbolaria [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kluba [5] Denboraldia [5] Partida(k) [5]
Liga Kopa Europa Guztira
Baskonia KE
(2. maila)
1961/62 - - - -
Total - - - -
Athletic Club
(1. maila)
1962/63 3 3 - 6
1963/64 26 2 - 28
1964/65 28 8 10 46
1965/66 27 9 - 36
1966/67 30 9 2 41
1967/68 25 6 6 37
1968/69 25 7 6 41
1969/70 30 8 2 40
1970/71 30 4 2 36
1971/72 32 6 4 42
1972/73 22 7 - 29
1973/74 30 4 4 38
1974/75 33 6 - 36
1975/76 25 0 - 25
1976/77 30 6 11 46
1977/78 31 2 6 39
1978/79 30 4 2 36
1979/80 9 2 - 39
Guztira 466 93 55 614

Entrenatzailea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kluba [6] Maila [6] Denboraldia [6]
Athletic Clubeko harrobia - 1980-1982
Bilbao Athletic 2. maila 1982-1986
Athletic Club 1. maila 1986-1987
Euskal Herriko futbol selekzioa
(selekzionatzailea)
- 1999-2010

Palmaresa [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Klubeko txapelketak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Titulua Kluba Urtea
Espainiako Kopa Athletic Club 1969
Espainiako Kopa Athletic Club 1973

Selekzio txapelketak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Titulua Taldea Urtea
Eurokopa Espainia Espainia 1964

Banakako sariak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Saria Urtea
Zamora Saria 1969/70
Marca Leyenda 2014

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]