Wikipedia, Entziklopedia askea
Itsas zabaleko arrantza
[1]
(Hegoaldean batzuetan
alturako arrantza
) kostaldetik urrundutako eremuetan praktikatzen den
arrantza
mota da. Arrantza mota honek bi adar nagusi ditu: lehenengoa merkataritza helburuak dituen arrantzari dagokio, eta bigarrena kirol arrantzari. Eskuarki, harrapatzen diren espezieak
hegalaburra
,
marlin
a edo
marrazo
mota batzuk dira.
Arrantza mota hau praktikatzeko
ontzi
bat izatea beharrezkoa da, kostaldetik urrun gertatzen delako. Gainera, ontziaren ekipamendua ona izan behar da, alturako arrantzak
itsas zabalean
egunak igarotzea eskatzen duelako.
Honela zerrenda daitezke itsas zabaleko arrantzaren ezaugarriak:
- Egiturazko ezaugarriak:
itsas zabaleko arrantza zona pelagikoan egiten da. Nabarmenki lortzen dituzten espeziak hegalaburra, antxoa eta legatza dira.
- Ezaugarri teknikoak:
flota garrantzitsuenek, asteak edo hilabeteak igarotzen dituzte itsas zabalean. Beraz, itsasontziak, lana errazteko eta bizi kalitatea hobetzeko, ondo hornituta egon behar dira. Itsasontzi hauek ekipo tekniko aurreratuak dituzte,
radarra
norabidea eta abiadura kontrolatzeko,
arrantza-zundak
eta sonarra arrain multzoak antzemateko, eta abar. Halaber, itsasontziak makina hozkailu inportantez hornituta daude.
- Ezaugarri sozioekonomikoak
:
Baxurako arrantzan
normalean
arrantzaleak
langile autonomoak dira, hau da, bakoitza bere itsasontziaren jabe da eta salmentak kontrolatzen ditu. Baxurako arrantzan gertatzen denaren kontrara, alturako arrantzan langileak patroi,
armadore
, edo barkuaren jabeari lotuta daude.
Arrantza industrialean
, alturako arrantza-ontzien tamaina 100 bat metro luze izan daiteke. Arraina maneiatzeko eta izoztuta mantentzeko makineria oso garrantzitsua da, batez ere hilabeteak igarotzen dituztelako itsas zabalean. Alboan eramaten duten ekipamendurako erreferenteak honakoak dira:
arrantza-zundak
eta
hozkailu-sistemak
(arraina kontserbatzeko, itsas zabalean portura iritsi arte lan egiten duten sasoi luzeetarako).
[2]
Alturako arrantzan lan-modalitate ugari nabarmentzen dira, eta garrantzitsuenak hauek dira:
- Arraste-arrantza
: Beharbada merkataritza-arrantza modalitate guztietatik ingurumena gutxien zaintzen duena da. Sare handi baten pausora, funts ozeanikoan aurkintzen den guztia harrapatzen duen arrantza mota da.
- Deriba-sareak
: Itsasoan ipintzen diren
sare
izuragarri handiak dira. Sare horiek korrontearen eta itsasoko haizearen bitartez mugitzen dira eta oso kaltegarriak dira ingurumenarako, hauetan denetariko itsas espezieak geratzen direlako harrapatuta, dortokak, marrazoak, izurdeak eta hegaztiak barne.
- Currican
:
Arrantza-apeuak
ontziaren arteko halako distantzia batera arrastatzea da honen helburua, horrela harrapari apartak erakartzeko. Arrantza mota honek bere kirol modalitatea ere badu.
- Almadraba
edo
atun-sarea
: Tranpadun sare finkoa da, kostaldetik gertu kokatzen dena
atunak
eta antzeko arrainak harrapatzeko. Almadraba hitza
andalustar arabierazko
???????
alma?raba
, hitzetik dator, euskaraz ≪borroka-tokia≫ esan nahi duena.
Andaluzian
,
Valentziako Erkidegoan
,
Murtziako Erkidegoan
eta
Ceutan
erabiltzen dute
erromatarren
aurreko garaietatik aurrera atunek
Atlantiko
eta
Mediterraneo
artean egiten duten emigrazioa aprobetxatuz.
Sizilian
ere horrela egiten dute, eta bertan
tonnara
du izena, italieraz
tonno
≪atun≫ delako.
[3]
- Tretza
arrantza: Modalitate hau
arrantza tradizionalean
industralean baino ohikoagoa da. Luzera handiko linea nagusi batean oinarrituta, lotuta dauden beste
amudun
lineetan datza.
Arrantza industriala eta tradizionalaren arteko desberdintasunak
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Zalantzarik gabe arrantza industrialaren praktikaren aurkakoa
arrantza tradizionala
da. Desberdintasun garrantzitsuenak honako hauek dira:
- Area industrialak 500 mila langile inguru erabiltzen ditu eta artisau arrantzak berriz 12 milioi inguru.
- Arratza komertzialak ia 30 milioi tona arrain harrapatzen ditu urtero eta besteak 25 milioi inguru.
- Arrantza tradizionalak
ingurumena
gehiago errespetazen du. Arrantza industrializatuak 19 milioi tona erregai behar ditu urtero; tradizionalak, berriz, 2 milioi tona.
- Arrantzan arrain tona ugari baztertzen dira, eta arrantza komertzialean edo industrialean nabarmenagoa da hori.
[4]
Arrain motak leku geografikoaren arabera aldatzen dira. Eskuarki, gure zonaldean itsas zabaleko arrantza egiten denean aurkitu ohi dituzten espezieak harrapariak dira.
Ezpata-arraina, marlina, arrain enperadorea, atungorria, albakora, marrazoa, bela-arrainak, eta abar harrapa ditzakegu arrantzan mota honekin. Arrain horiek normalean tamaina handikoak dira. Batzuetan itsasontzia egokitu behar da tamaina handiko piezak arrantzatu ahal izateko.
[5]