Iban Garate Garmendia
(
Azkoitia
,
Gipuzkoa
,
1982ko
maiatzaren 7a
) euskal komunikatzailea da, aktore, aurkezle, gidoilari eta ekoizle lanak egindakoa. 1997an hasi zen aktore lanetan
Goenkale
telesailean, eta 2000-2004 bitartean
ETB 1eko
Betizu
haur programazioa aurkeztu zuen. Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua
Nafarroako Unibertsitatean
, hainbat entretenimendu saio aurkeztu ditu
Euskal Telebistan
, besteak beste
Kalera
(2004),
Errazu
(2009),
Ai ama
(2012) eta
A ze banda?
(2014). Egin dituen aktore lan nabarmenen artean
Aupa Etxebeste?
(2005),
Mystikal
(2010),
Arriya
(2011),
Miel de naranjas
(2012) eta
Agur Etxebeste?
(2019) filmak zein
Martin
(2005-2009) eta
El Secreto de Puente Viejo
(2012-2013) telesailak daude. 2015etik aurrera ETBko albiste-zerbitzuetan ari da lanean;
Azpimarra
(2015-2016) saioan hasi eta iluntzeko
Gaur egun
aurkeztu zuen bi denboraldiz (2016-2018). 2019ko urtarrilaz geroztik goizeko
Egun on Euskadi
albistegia aurkeztu zuen, 2022ra arte.
Azkoitiako Xabier Munibe ikastolan ikasi zuen 14 urte bete arte, eta ondoren batxilergoa Azpeitiako Karmelo Etxegarai ikastolan gauzatu zuen.
[1]
15 urte zituela ikastolako antzerki taldean zebilen, eta lagunekin batera
Goenkale
telesailerako proba egin zuen. Castinga gainditu eta 1997an hasi zen telesailean. Lau denboraldiz Aitor Zubeldiaren papera egin zuen, 2000. urtean unibertsitate ikasketak hasteko telesaila utzi zuen arte.
[2]
Deustuko Unibertsitatean
ekonomia ikasten hasi zen, eta bi urte egin zituen Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza graduan. Hala ere ez zuen komunikazioaren arloa utzi, ETBk
Betizu
haurrentzako saioa aurkezteko eskaintza egin baitzion.
Ilaski Serranorekin
batera gidatu zuen saioa, eta
Betizu
markapean haurrentzako saio ugari gidatu zituen 2004rarte, besteak beste
Gain gaina
,
Betizu Arena
,
Betishow
,
BT
edo
Betizuzenean,
ETBko lehen zuzeneko lehiaketa. 2002an ekonomia ikasketak utzi zituen, eta Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten hasi zen
Nafarroako Unibertsitatean
. 2007an lizentziatu zen.
Betizu
saioan egindako lanagatik Telebista saileko
Argia Saria
irabazi zuen 2004ean, ikuslearekin komunikatzeko gaitasunari zein hizkera aberats eta propioa sarituz.
[3]
Aktore lanak eta ETBko entretenimendu saioak (2004-2014)
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
2004an
Kalera
lehiaketa aurkeztu zuen
ETB 1en
. 2005ean zineman debutatu zuen
Aupa Etxebeste?
film arrakastatsuarekin, eta
Martin
(2003-2009) telesailean hasi zen lanean Manuren paperean. Hasieran pertsonaia errepikakor gisa hasi zen telesailaren
3. deboraldian
, baina pertsonaia nagusia izatera igaro zen 6. denboraldian.
Martin
2009an amaitu zen. 2006an
Aizpea Goenagak
zuzendutako
Zeru horiek
telefilmean agertu zen. 2007-2008 denboraldian
Horrelakoa da bizitza
magazinean kolaboratzaile eta gidoilari lanak egin zituen, eta 2009an
Errazu
saioa aurkeztu zuen, euskararen trataerari buruzkoa.
[4]
Tuntuxa ekoiztetxea sortu zuen hainbat kiderekin batera, eta bi dokumentaletan ekoizle lanak egin zituenː
Flysch, haitzen hitza
(2009) eta
Ttaup, ttaup! Arraun kolpeka
(2010). 2010ean
Mystikal
filma protagonizatu zuen. Halaber, aktore ezagun bilakatu zen
Arriya
(2011) eta
Miel de naranjas
(2012) filmetan paper protagonistak antzeztu ondoren.
2011n
Ipupomamua
(ETB 1, eta berremanaldiak
ETB 3n
) saioa aurkeztu zuen. 2012an
Ai ama
elkarrizketa saioa aurkeztu zuen ETB 1en. 2012-2013 denboraldian
TOPera?
saioa aurkeztu zuen eta
Antena 3eko
El Secreto de Puente Viejo
telesailean agertu zen, Luis Avalosen paperean. 2014an
Lasa eta Zabala
filmean parte hartu zuen, eta
A ze banda?
lehiaketa aurkeztu zuen Nerea Rodriguezekin batera. 2014ko udan esatari lanak egin zituen
Euskadi Irratian
estreinakoz,
Faktoria
magazinean.
[5]
2015ean
Azpimarra
saioan hasi zen lanean, ETBko albiste-zerbitzuei lotua. 2016an amaitu zen saioa, eta Garate albistegiak aurkeztera igaro zen. Iluntzetako
Gaur egun 2
albistegia aurkeztu zuen bi denboraldiz, 2016tik 2018ra bitartean. Albistegietako lanean hasi ondoren aktore lanak alde batera utzi zituen arren, 2018an
Agur Etxebeste?
filma grabatu zuen, 2005eko
Aupa Etxebeste?
-ren jarraipena.
[6]
2019ko urtarrilean
Estepan Aldamiz-Etxebarriaren
lekukoa hartu zuen goizeko
Egun on Euskadi
albistegiko gidari gisa. Albistegietako lanean hauteskunde gauak zein hauteskunde elkarrizketak aurkeztea ere egokitu zaio. 2020ko uztailean uda denboraldiko
Gaur egun 1
albistegia aurkeztu zuen,
Xabier Usabiaga
ordezkatuz.
Lau denboraldiz aurkeztu zuen
Egun on Euskadi
albistegia, 2022ra arte. 2022ko udazkenean
Necesito Ayuda
dokuseriea aurkeztuko du
ETB2n
.
[7]
Gaur egun
Gasteizen
bizi da. Bi alaba eta seme bat ditu.
[6]
[erreferentzia behar]
Errealeko
bazkidea da.
Gure Esku
erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimena babestu du, zenbait ekitaldi gidatuz.
[8]
- Berunezko soldadutxoa
- Kontalaria (
EOS
&
Emilio Aragon
, 2003)
- Euskadiko Orkestrak
antolaturiko zenbait ikuskizunen kontalariaː
Babar
,
Peru eta Otsoa
(2007) eta
Superman naiz
.
[10]
- Komeriaren Kluba
- Bakarrizketak (2008)
[11]
- Evolution & Love
- Kontalaria (2008)
- Time Machine Soup
- Ekoizlea,
Donostia 2016rekin
(2016)
[12]
- Idazmakinak literatura lehiaketako sari banaketa - Aurkezlea (2006)
- Kultura Sailaren
"Aupa
Aritz
Amona" iragarkia - Esataria (2007)
- HABEren
25. urteurren ospakizunerako ikuskizuna (2008)
[13]
- Arrigorriagako VIII. Umorea Labur jaialdia - Epaimahaikidea (2009)
[14]
- Bertsolaburmetrai lehiaketa - Epaimahaikidea (2009)
[15]
- Aztertu 2009 sari-banaketa ekitaldia - Gidaria (2010)
[16]
- Oihan pertsonaia
Fernando Morillo
idazlearen
Itzalen Sua
liburuan (
Gaumin
, 2012)
[17]
- EAJren
hauteskunde
ekitaldi nagusia
BECen
- Aurkezlea (2012)
[18]
- Onatiko Laburmetrai Rallyaren IV. edizioa - Epaimahaikidea (2013)
[19]
- VI. Kosmodisea - Aurkezlea,
Aitziber Garmendiarekin
(2012)
[20]
- Musikaldia - Aurkezlea (2013)
- VIII. Kosmodisea - Aurkezlea (2014)
[21]
- Erabakia ehuntzen
ekimenaren (
Gure Esku
) aurkezpena,
Ilaski Serranorekin
(2014)
- VI. Zinexit Topaketak - Aurkezlea (2015)
[22]
- Urkullu
lehendakariaren eguberrietako harrera euskal gizarteari - Aurkezlea (2015)
[23]
- ↑
≪Elkarrizketa: Iban Garate. (Aktorea eta komunikatzailea): Aktore lanetan beste baten larruan sartu behar duzu - Euskonews≫
www.euskonews.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-07-01)
.
- ↑
all_powerful_Oz.
≪Iban Garate: ?Beti begiratzen diot ispiluari atera aurretik"≫
Gaztezulo
(Noiz kontsultatua: 2020-07-01)
.
- ↑
a
b
≪Saridun gazteak eta jaio berria≫
Argia
(Noiz kontsultatua: 2020-07-02)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪El joven Ibon Garate presenta en ETB1 'Errazu', un espacio sobre el euskera≫
FormulaTV
(Noiz kontsultatua: 2020-07-01)
.
- ↑
a
b
Urkizu, Urtzi.
≪Iban Garate eta Oihane Yustos Euskadi Irratian gidari, udako goizetan≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2020-07-02)
.
- ↑
a
b
≪Iban Garate: "Ikastolako lagunekin elkartzea bezalakoa izan da 'Agur Etxebeste!' egitea" - Azkoitia≫
Maxixatzen.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-07-02)
.
- ↑
≪Batzen gaituzten emozioen pantaila izango da ETB denboraldi berrian≫
EITB
2022-09-08
(Noiz kontsultatua: 2022-09-16)
.
- ↑
Iruretagoiena, Hodei.
≪Hautetsontzi bat, oihal zatiz josia≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2020-07-02)
.
- ↑
≪Ilunafarra irratsaioa, zuzenean eta jendaurrean, Irunean, maiatzaren 18an ostiralez≫
sustatu.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-07-02)
.
- ↑
≪Orkestra Kontu Kontari≫
Euskadiko Orkestra. Basque National Orchestra
2017-11-20
(Noiz kontsultatua: 2020-07-02)
.
- ↑
≪'Komeriaren kluba'. Iban Garate, Asier Hormaza, Aitziber Garmendia, Ana Elordi, Ane Zabala eta Galde≫
bizkaie.biz
(Noiz kontsultatua: 2020-07-02)
.
- ↑
Elustondo, Ihintza.
≪Zaporeei segika, atzera denbora makinan≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2020-07-02)
.
- ↑
≪erabili.eus/ HABEk jai-giroan ospatu du bere 25. urteurrena≫
www.erabili.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-07-02)
.
- ↑
≪Arrigorriagako VIII. Umorea Labur jaialdiak Loli Astoreka omenduko dau≫
bizkaie.biz
(Noiz kontsultatua: 2020-07-02)
.
- ↑
≪EuskalEtxeak - I Bertsolaburmetrai lehiaketa≫
www.euskaletxeak.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-07-02)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Tres jovenes ondarreses reciben el premio Aztertu≫
El Diario Vasco
2010-02-19
(Noiz kontsultatua: 2020-07-02)
.
- ↑
≪Gaumin Argitaletxea≫
www.facebook.com
(Noiz kontsultatua: 2020-07-02)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Pastor, Mikel. (2012).
≪Urkullu aboga por la "cohabitacion responsable" en su mitin central≫
gara.naiz.eus
(GARA)
(Noiz kontsultatua: 2020-07-02)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪IV.Edizioa≫
olrallya
(Noiz kontsultatua: 2020-07-02)
.
- ↑
≪¡Somos emprendedores! | LA SALLE BERROZPE ANDOAIN≫
www.lasalleberrozpe.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-07-02)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Ikastola copa todos los premios de Bachillerato en Kosmodisea≫
El Diario Vasco
2014-05-17
(Noiz kontsultatua: 2020-07-02)
.
- ↑
Press, Europa. (2015-09-21).
≪"Zinexit topaketak" trae este martes a Bilbao al director Joaquin Oristrell y a la actriz Nur Levi≫
www.europapress.es
(Noiz kontsultatua: 2020-07-02)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪'Una nueva Transicion'≫
ELMUNDO
2015-12-23
(Noiz kontsultatua: 2020-07-02)
.