Hego Khorasan
(
persieraz
:
?????? ?????
,
Khorasan-e Jonubi
)
Irango
31
probintzietako
bat da, herrialdearen ekialdean dagoena.
2004an
eratu zen, antzinako
Khorasan
probintzia hirutan zatitu zenean. Mugakide ditu
Afganistan
, ekialdean, eta Irango
Razavi Khorasan
,
Kerman
,
Sistan eta Balutxistan
,
Yazd
,
Isfahan
eta
Semnan
probintziak. 151.193 kilometro koadroko eremua du, eta 2011n 662.534 biztanle zituen
[1]
. Hiriburua
Birjand
da.