Hasiera 1:2
Hebrear
zein
kristau Bibliako
Hasiera
liburuko
lehenengo kapituluko bigarren bertseta
da.
Hasierako kreazioaren narratibaren
zati da.
- Hebreerazko
testua honakoa da: ????????? ??????? ????? ??????? ????????? ??? ?????? ?????? ??????? ???????? ????????? ??? ?????? ??????????.
- Transliterazioa horrela idatzi ohi da: W?h?’?re? h?y???h ??hu w???hu w????e? ‘al-p?ne ??hom w?rua? ’?l?him m?ra?ep?e? ‘al-p?ne hamm?yim
[1]
.
Hasiera 1:1-5 tartea, hebreeraz errezitatua
ⓘ
- W?h?’?re?
: "eta lurra"
- h?y???h
: "zen", pa'al eraikuntza, hirugarren pertsona femeninoa singularraren iraganeko forma
- tohu wa-bohu
: itzultzen zaila da, baina askotan esaten da "formarik gabekoa edo hutsa", baina euskarazko bertsioan "nahas-mahas hutsa" erabili da.
- w????e?
: eta iluntasuna
- ‘al-p?ne
: "aurpegiaren gainean",
p?ne
da hebreerazko
aurpegi
hitzaren pluralezko eraikuntza bat
- ??hom
: kontzeptu mitologiko edo kosmologiko bat, maiz "Sakonera" edo "Leizea" bezala itzulia.
- w?rua?
: "eta ruah", beste kontzeptu zail bat, "espiritu", "haize" edo "arnasa" gisa itzuli da.
- ?l?him
: edozein
jainkoren
hebreerazko terminoa,
Yahweh
ez dena, hori Israelgo jainkoa baita.
- m?ra?ep?e?
: askotan itzultzen da "gainean dago" bezala.
- ‘al-p?ne hamm?yim
: "uren aurpegiaren gainean"
Elizen Arteko Bibliaren
itzulpenean
Lurra nahas-mahas hutsa zen: leize handiaren gain ilunpea. Jainkoaren arnasa uren gainean zebilen
[2]
bezala agertzen da.
Hasiera 1:2k hasierako kreazioaren egoera azaltzen du,
tohu wa-bohu
, formarik gabekoa eta hutsa, edo nahas-mahas hutsa. Honela kapituluaren gainontzeko elementuak sartzen dira, nahas-mahas huts hori osatzen eta betetzen nola joan den azaltzen duena
[3]
. Hurrengo egunetan zeruak, lur lehorra, argizagiak, txoriak eta arrainak, animaliak eta gizakiak agertuko dira.
Jaungoikoaren
kreazioaren aurretik, mundua
tohu wa-bohu
zegoen:
tohu
hitzak "hutsaltasun" esan nahi du, eta basamortuko mundu basatia deskribatzeko ere erabiltzen da.
Bohu
hitzaren esanahia ez dakigu, eta baliteke izatea
bohu
hitzarekin errimatzeko sortutako hitz asmatu bat
[4]
.
Jeremuas 4:23
bertsetean berriro agertzen da, esaten duenean Israel Jaungoikoaren aurka matxinatzen bada lurra berriro iluntasunera eta kaosera itzuliko dela
[5]
.
Tohu wa-bohu
kaosa
bara
ordenarekin konpontzen da
[6]
.
Iluntasuna
,
sakonera
edo
Leizea
(
hebreeraz
:
??????
,
tehom
)
tohu wa-bohu
kaosean agertzen den bigarren elementua da, hirugarrena "formarik gabeko lurra" izanik.
Enuma Eli?
en Iluntasuna edo Leizea
Tiamat
jainkosaren izenean agertzen da,
Marduken
etsaia. Hemen bizi daitekeen mundua inguratzen duen jatorrizko uraren gorputz formagabea da, geroago
Uholdean
askatuko dena, "amildegi handiaren iturri guztiak lehertu zirenean" lur azpiko uretatik eta zeruko "leihoetatik"
[7]
.
William Dumbrellek
dioenez, bertso honetan "sakonera" aipatzen denean, "
Ekialde Hurbileko
antzinako kosmologien xehetasuna aipatzen da"; izan ere, "ordenaren mehatxu orokorra itsaso iraultzaile eta kaotikotik dator, eta, azkenean, jainko gerlari batek menderatzen du". Dumbrellek jarraitzen du iradokitzen Hasiera 1:2 "kosmologia zaharren kaos/ordena bereizgarriaren borrokaren zerbait islatzen" duela
[8]
.
Hasiera 1:2ren itzulpen batzuetan uretan oinarritzen den "Jainkoaren espiritua" hebreerazko
ruach elohim
esalditik dator, "haize handia" bezala ere interpretatu dena.
Victor P. Hamiltonen
ustez, "Jainkoaren espiritua"ren alde egiten du, baina adierazten du ez duela nahitaez kristau teologiaren "
Espiritu Santua
" aipatzen.
Ruach
ek (
?????
) "haizea, izpiritua, arnasa" esan nahi du, eta
elohim
hitzak "handia" esan nahi du, "jainkoa" esan nahi duen bezala. Amildegiaren gainean mugitzen den
ruach elohim
delakoak, beraz, "Jainkoaren haizea/arnasa" adieraz dezake (haize-ekaitza Jainkoaren arnasa da
Sal 18:15
eta beste leku batzuetan, eta Jainkoaren haizea Uholdearen historian itzultzen da Jainkoak lurra berrezartzeko erabiltzen duen bitarteko gisa). Jainkoaren "espiritua", kontzeptu lauso samarra Biblia hebrearrean, edo, besterik gabe, haize-ekaitz handi bat izan daiteke
[9]
[10]
.
- ↑
≪Genesis 1:2 Hebrew Text Analysis≫
biblehub.com
(Noiz kontsultatua: 2023-03-25)
.
- ↑
Has 1:2
- ↑
Carlson, Richard F.. (2010).
Science, creation and the Bible : reconciling rival theories of origins.
ISBN
978-0-8308-6815-5
.
PMC
872116434
.
(Noiz kontsultatua: 2023-03-25)
.
- ↑
The five books of Moses : a translation with commentary.
(First edition. argitaraldia) 2004
ISBN
0-393-01955-1
.
PMC
55798009
.
(Noiz kontsultatua: 2023-03-25)
.
- ↑
Thompson, J. A.. (1980).
The book of Jeremiah.
ISBN
978-1-4674-2303-8
.
PMC
681714356
.
(Noiz kontsultatua: 2023-03-25)
.
- ↑
Walton, John H.. (2017).
The lost world of the Israelite conquest : covenant, retribution, and the fate of the Canaanites.
ISBN
978-0-8308-9007-1
.
PMC
987909262
.
(Noiz kontsultatua: 2023-03-25)
.
- ↑
Wenham, Gordon J.. (2003).
The Pentateuch.
SPCK
ISBN
0-281-05429-0
.
PMC
56465980
.
(Noiz kontsultatua: 2023-03-25)
.
- ↑
Dumbrell, William J.. (2002).
The faith of Israel : a theological survey of the Old Testament.
(2nd ed. argitaraldia) Baker Academic
ISBN
0-8010-2532-X
.
PMC
49226097
.
(Noiz kontsultatua: 2023-03-25)
.
- ↑
Blenkinsopp, Joseph. (2011).
Creation, un-creation, re-creation : a discursive commentary on Genesis 1-11.
ISBN
978-0-567-59101-2
.
PMC
648934408
.
(Noiz kontsultatua: 2023-03-25)
.
- ↑
Hamilton, Victor P.. (1990).
The book of Genesis : chapters 1-17.
W.B. Eerdmans
ISBN
0-8028-2308-4
.
PMC
21442569
.
(Noiz kontsultatua: 2023-03-25)
.