Wikipedia, Entziklopedia askea
Giovanni Segantini
(
Arco
,
Trentino
,
1858ko
urtarrilaren 15a
-
Pontresina
,
Suitza
,
1899ko
irailaren 28
)
italiar
margolaria
izan zen.
Artzain
jaio eta hazi zen
Alpe
mendietan, eta txikitatik maisutasun handia erakutsi zuen marrazki eta margolanetarako. Hartaz ohartuta,
Milango
Arte Akademiara bidali zuten sorterriko agintariek.
Izadia
izan zuen gai nagusia; Alpe mendien inguruan bizi izan zen beti (Italia aldeko
Brianzan
, 1882-1886; Suitzako
Engadinan
, 1886tik aurrera), eta izadiari loturiko
panteismo
-mota bat landu zuen bere bizitzan.
Puntillismoaren
antzeko teknika berezi bat (kolore argiko pintzelkada laburrak) erabili zuen Alpe aldeko ikuspegiak lantzerakoan. Literatura sinbolistari atxikiriko elementuak ere (mitologia-gaiak) margotu zituen, baina hondoan Alpeetako ikuspegiak zituztela.
Haren lanetako batzuk:
Ave Maria a trasbordo
(1886),
Mezzogiorno sulle Alpi
(1891),
La raccolta del fieno
(1889-1898).