Gasteiz-Foronda aireportua
? ofizialki
Gasteizko aireportua / Aeropuerto de Vitoria
? (
IATA
:
VIT
,
NAZE
:
LEVT
)
Gasteiz
udalerriaren iparraldean kokatzen da,
Andetxa
eta
Forondako
herrixken artean.
Gasteiz
hirigunetik zortzi kilometrora dago
Altube
eta
Gasteiz
elkartzen dituen autobidearen mendebaldean. 390 hektarea okupatzen ditu, 2001eko Aireportuaren Plan Gidariaren arabera.
1970eko hamarkadaren
amaieran, demokrazia berrezarri zenean,
Eusko Jaurlaritza
eratu berriak
Gasteiz
aukeratu zuen
Euskal Autonomia Erkidegoko
hiriburu. Aukeraketa horrekin batera, hainbat eraikin ofizial eta azpiegitura ezarri ziren
Gasteizen
.
Azpiegitura horietako bat aireportua izan zen,
1980ko
otsailaren 16an
inauguratua. Garai hartan
Bilboko aireportuak
bizi zuen gehiegizko merkataritza gaien trafikoa arindu nahiean, Gasteizko aireportua
Euskal Herriko
merkantzia trafikoan aireportu nagusia bilakatu zen.
1993
. urtetik aurrera nagusigo posizio hori areagotu egin zen, nazioarteko garraio enpresa batzuk aireportuan ezarri zirenean,
DHL
esaterako. Merkataritza gaien trafikoan aireporturik garrantzitsuena den arren, bidaiarien hegaldietan
Bilboko aireportua
da nagusi. Horretaz oharturik,
2004ean
Arabako Foru Aldundiak
kostu-baxuko hegazkin konpainiak erakartzeko diru-laguntzak onartu zituen. Horrela urtebete beranduago
Irlandako
Ryanair
hegazkin konpainia Gasteizko aireportuan ezarri zen
Gasteiz
eta
Londres
bitarteko hasierako hegaldi batekin.
Ryanairren
etorrerak aireportuaren bidaiari trafikoa hirukoiztu egin du, eta gaur egun 100.000 bidaiarik erabiltzen dute aireportua urtero. Horrez gain, foru aldundiak
Gasteiz
erdigunean (Herrandarren kalean) dagoen autobus geltokiaren eta aireportuaren arteko autobus zerbitzua ezarri du bidaiariak aireportura hurbiltzeko.
2005ean
Euskal Herrian
garraiatutako merkantziaren %90a Forondatik pasatu zen.
2014ko
azaroaren 24an
,
EAEko
gobernuak, Aldundiak,
Gasteizko
Udalak eta
Arabako Merkataritza Ganberak
bat egin zuten aireportua berpiztearen aldeko adierazpenarekin
[1]
.
Opor garaian eskainitako charter hegaldiez gain, gaur egun hegaldi erregular hauek daude Forondan.
Gasteiz-Foronda aireportuko bidaiari kopuruaren bilakaera 2000-2023
|
Eguneratua: 2017ko otsailaren 13a.
[2]
|
Urtea
|
Bidaiariak
|
Urtea
|
Bidaiariak
|
2001
|
129.102
|
2009
|
39.933
|
2002
|
98.962
|
2010
|
42.073
|
2003
|
102.328
|
2011
|
28.164
|
2004
|
95.094
|
2012
|
24.389
|
2005
|
91.594
|
2013
|
6.912
|
2006
|
173.605
|
2014
|
7.073
|
2007
|
173.878
|
2015
|
11.182
|
2008
|
67.818
|
2016
|
36.716
|
Udan eta San Prudentzio jaietan
charter
hegaldiak jartzen dira, normalean
Mallorca
eta
Eivissara
.
Eusko Jaurlaritza
New Yorkerako
hegaldi zuzenak jartzeko lanean egon zen,
[3]
baina azkenean ez zen lortu.
2012ko
urriaren 29an
Helitt Lineas Aereas
airelineak Gasteiz eta Bartzelona arteko hegaldiak hasi zituen, baina aste batzuk beranduago,
2013ko
urtarrilaren 13an
bertan behera geratu ziren eta ordutik ez da hegaldirik eskaintzen Forondatik.
|
---|
Aireportuak
| |
---|
Aerodromoak
| |
---|
Militarrak
| |
---|