Antonio Fraguas de Pablo
(
Madril
,
1942ko
urtarrilaren 17a
-
ib.
,
2018ko
otsailaren 22a
),
[1]
Forges
ezizenez ezaguna,
[2]
espainiar
umorista grafikoa izan zen.
2011n
,
Arte Ederretako Merituaren Urrezko domina
jaso zuen.
[3]
Giza Eskubideekin
eta Milurteko Garapen Helburuekin konprometitutako artista izan zen.
[4]
Rafael Antonio Benito Fraguas de Pablo Madrilen jaio zen,
1942ko
urtarrilaren 17an. Ama
Kataluniakoa
zuen eta aita
Galiziakoa
,
Antonio Fraguas Saavedra
kazetari eta idazlea hain zuzen ere. Bederatzi haurrideetatik bigarrena izan zen. Ikasle txarra izan bazen ere, biziki maite zuen
Richmal Cromptonek
idatzitako Guillermo Brownen liburuak irakurtzea.
[4]
Batxilergoa, Telekomunikazio Ingeneritza (ez zuen amaitu) eta
Gizarte zientzien
ikasketak egin zituen Madrilen.
1956an
, 14 urte zituela,
Television Espanolan
hasi zen lanean teknikari moduan.
1964an
,
Pueblo
egunkarian argitaratu zuen bere lehengo marrazkia;
1967tik
aurrera,
Informaciones
egunkarian hasi zen argitaratzen. Urte horretan ezkondu zen Pilar Garrido Cendoya kazetariarekin; lau seme-alaba izan zituzten.
[3]
1970ean
,
Diez Minutos
astekarian hasi zen kolaboratzen.
1973an
, estudioko koordinatzaile zela, TVEko lana utzi eta umore grafikoan aritzera bideratu zuen bere jarduera profesionala. Bost egunkari eta sei aldizkaritan aritu zen umorista grafiko lanetan, besteak beste
Hermano Lobo
,
Por Favor
eta
El Jueves
umorezko aldizkarietan eta
Sabado Grafico
,
Interviu
eta
Lecturas
astekarietan.
[3]
1982tik
aurrera, editorialeko txistea argitaratu zuen
Diario 16
egunkarian, eta
El Mundo
egunkarian geroago. Egunkari honen zazpi sortzaileetako bat bazen ere,
1995ean
utzi eta
El Pais
egunkariko editorialeko txistea sinatzen hasi zen.
[3]
Telebistari dagokionez,
1984an
elkarlanean aritu zen
Guillermo Summersekin
TVEko
Y sin embargo te quiero
saioan;
Canal Sur
eta
Telemadriden
ere lan egin zuen.
2014an
,
Pecadores impequeibols
telebista saioa zuzendu eta aurkeztu zuen TVEko
La 2
kanalean. Irratiko zenbait programetan parte hartu zuen,
Luis del Olmoren
Protagonistas
-en eta
Javier Sardaren
La Ventana
-n besteak beste.
Pepa Fernandezek
zuzendutako
No es un dia cualquiera
Radio Nacional de Espanako
saioan ere aritu zen.
[3]
Bi film zuzendu zituen,
Pais S.A.
(1975) eta
El bengador gusticiero y su pastelera madre
(
1977
), eta umorezko lau telesail:
El Mulinandupelicascarabajo
(1968),
Nosotros
(1969),
24 horas aqui
([1976) eta
Deforme semanal
(1991).
Liburu ugari argitaratu zituen. Lehenbizikoa,
El libro de Forges
, 1972an karrikaratu zuen. Aipagarria da
Historia de aqui
, Espainiako historia binetetan.
[5]
1992an plazaratu zuen bere lehenbiziko nobela, "
Doce de Babilonia
" izenekoa. Lan horretan, Forges nobelagile gotor eta ordenatu gisa agertu zen. Babilonia imaginario batean girotutako nobela horrek jakintsu talde baten (Hamabi akademikoak) gorabeherak kontatzen ditu. Okromek, hiriko apaiz nagusiak, edozein aurrerapen tekniko, kultural edo zientifiko gorroto duenez gero, Hamabi akademikoak esesten ditu. Nabucodonosor erregeak ematen dien babesari esker lortuko dute akademikoek jazarpenetik ihes egitea. Gorrotoaren eta Maitasunaren, Beldurraren eta Umorearen arteko borroka amaigabe gisa aurkezten du historia, oso planteamendu soilarekin, eta
anakronismoak
nahita tartekatuz.
Ezagutzeko errazak dira Forgesen binetak: pertsonaia sudur-handiak, burusoilak eta begi-irtenak, marra lodiko
bunbuiloak
testuaren inguruan, eta herri hizkera, kaletik zuzenean jasotako hizkuntza eta asmatutako hitzak erabiliz; berak asmatutakoa da, adibidez,
bocata
hitza (
euskaraz
:
≪ogitartekoa≫
),
1983tik
Real Academia Espanolaren
hiztegian dagoena.
Tocata
,
muslamen
,
malsonancia
,
formideibol
,
inaguanteibol
,
estupenderrimo
,
esnafrarse
,
gensanta
,
sactamente
,
sodicen
,
soparece
, eta beste asko dira haren marrazkietatik herri hizkerara igaro diren hitzak.
[6]
Forgesek bere garaiko ikuspegi kritikoa ematen du, hausnarketa eragiten duten eguneroko bizitzako egoera eta pertsonaiekin. Haren umorea garratza, errealista, kostunbrista eta gaurkotasunez betea da.
[7]
Haren pertsonaiek XX. mendearen bigarren erdiko eta XXI.aren hasierako Espainiako soziologia eta idiosinkrasia irudikatzen dute, egoera komikoen ikonografia zabala sortuz. Ezagunenetako batzuk dira
Mariano
, burges frustratua, eta bere emazte
Concha
; informatikan ezin hobeki moldatzen diren herriko atsoak; funtzionario sakona; langileak esplotatzen dituen nagusi ergela; politikari ustelak; mozkorra; uharte nimino batean bizi diren bi naufragoak, bakardadeari fantasiarekin aurre egiten diotenak; eta Espainiako landa-eremuko
Blasilloak
.
[8]
[7]
Besteak beste, ohorezko sari hauek eman zizkioten:
[7]
[3]
- 2015 - "Los mas de la Historia de Aqui", hiru tomotan banatuta, Espasa argitaletxea.
- 2014 - "Coloreitor", estresaren aurkako koloreztatzeko liburua.
- 2014 - "El libro (de los 50 anos) de Forges" liburua plazaratzen du.
- 2013 - Pilar Garridoren "Del guateque al altar" liburuaren ilustratzailea.
- 2013 - Azpirirekin batera ekindako beldurrezko-umorezko kolekzioaren 3. tomoa: "EL FANTASMA DE CANTERVILLE"
- 2012 - Azpirirekin batera ekindako beldurrezko-umorezko kolekzioaren 2. tomoa:'EL MONSTRUO DE FRANKENSTEIN'
- 2011 - Alfonso Azpirirekin beldurrezko eta umorezko kolekzio bati ekiten dio, 1. tomoa
Dracula
.
- 2011 - Nieves Concostrinaren 'Polvo eres' lana ilustratzen du.
- 2010 - Pilar Garrido Cendoyaren "
La Posguerra vista por una particular y su marido"
lana ilustratzen du.
- 2006 ? ≪La Guerra Incivil≫, Espainiako Gerra Zibila komikien bitartez.
- 2006 ?
El ambiente siempre esta en medio
, Joaquin Araujorekin.
- 2005 ?
Arte de am@r
(umore grafikoa).
- 2004 ?
Humor del Dia
(umore grafikoa).
- 2003 ?
Numeros pares, impares e idiotas
con
Juan Jose Millas
.
- 1996 ?
Coleccion La Neurona Feliz
(marrazkiz beteriko 6 tomo).
- 1992?2007 ?
Informatica para torpes
, con el super heroe Megatorpe (81 tomotako ilustrazioak).
- 1992 ?
Doce de Babilonia
(nobela).
- 1985 ?
Los Manuales de Crisp & Son
(komikia).
- 1984 ?
Historia Forgesporanea
(komikia).
- 1982 ?
Forges 5
(marrazkiak).
- 1982 ?
Los Wordiales '82
(komikia).
- 1980 ?
Historia de Aqui
(komikia).
- 1980 ?
Forgescedario
(libros de dibujos de la A a la J).
- 1979 ?
Forges 4
(umore grafikoa).
- 1978 ?
La Consti
(la Constitucion de 1978 al alcance de cualquier lector) (komikia).
- 1976 ?
Los Forrenta anos
(40 anos de franquismo) (komikia)
- 1974 ?
Comiciclos
(komikia).
- 1974 ?
Forges 3
(umore grafikoa).
- 1973 ?
Forges 2
(umore grafikoa).
- 1972 ?
El libro del Forges
(umore grafikoa).