Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskolegas
Pausokak
ETB 2rentzat
ekoiztutako telesaila zen,
2009ko
maiatzaren 11n
lehendabiziko atala eman zuena.
ETB 2an
2006
eta
2008
artean "
Vaya Semanita
" sailaren
spin off
da, hau da, bertan egindako
sketch
batzuetatik ateratako argumentua eta pertsonaiak ditu. Bere sintonia
El Menton de Fogartyk
egin zuen.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Bilbon
hiru lagunek etxebizitza partekatzen dute: Patxi (
Andoni Agirregomezkorta
),
bilbotar
athleticzalea
, Alex (
Javier Anton
),
donostiar
kontserbadorea eta Pruden (
Iker Galartza
),
gasteiztar
limurtzaile eta
patatazalea
.
Alexek Leire (
Laura de la Calle
)
caparrosotar
aktorea ezkontzekotan zegoen baina ezin eta ezti-bidaian mozkortuta Sara (
Nayra Navarro
)
donibandar
neskatoa ezkondu zuen.
Patxik izeba txikiren partez etxebizitza berria oinordetzan hartu eta hiru lagunekin batera Santi osaba (
Ramon Barea
) joaten da bizitzera. Korridorearen beste aldean izeko Bego (
Arantxa Aranguren
) eta Esti lehengusina (
Veronica Moral
) bizi dira, eta beraiekin batera Sara.
- Sara Etxart
(
Nayra Navarro
): Alexen neska-laguna. Iparraldekoa da. Lan egiten du arropa denda batean Jonerekin.
- Santi Goikoetxea
(
Ramon Barea
): Patxiren osaba, Estiren aita eta Begoren senar ohia.
- Esti Goikoetxea
(
Veronica Moral
): Santi eta Begoren alaba eta Patxiren lehengusina. Lan egiten du Alexekin bankuan.
- Bego Urrutia
(
Arantxa Aranguren
): Estiren ama, Santiren emazte ohia, Patxiren izeba eta Juan Mariren neska-laguna.
- Leire Roncal
(
Laura de la Calle
): Alexen neska-lagun ohia.
Caparrosokoa
da.
- Juan Mari Badiola
(
Ramon Ibarra
): Alex eta Estiren nagusia bankuan eta Begoren mutil-laguna.
Kapitulua
|
Titulua
|
Emanaldiaren data
|
Batez besteko entzuleak (share)
[1]
|
1
|
La boda de Alex y Leire
|
2009ko
maiatzaren 11a
[2]
|
176.000 ikusle (
share
aren %18,0a)
|
2
|
La verdadera boda
|
2009ko
maiatzaren 18a
|
144.000 ikusle (
share
aren %14,4a)
|
3
|
Sin divorcio
|
2009ko
maiatzaren 25a
|
182.000 ikusle (
share
aren %17,9a)
|
4
|
Patxi decide conquistar a Sara
|
2009ko
ekainaren 1a
|
175.000 ikusle (
share
aren %18,1a)
|
5
|
Euskalsex
|
2009ko
ekainaren 8a
|
144.000 ikusle (
share
aren %15,5a)
|
6
|
Euskonfunsion
|
2009ko
ekainaren 15a
|
160.000 ikusle (
share
aren %18,0a)
|
7
|
Euskoligues
|
2009ko
ekainaren 22a
|
136.000 ikusle (
share
aren %14,7a)
|
8
|
Euskonyuges
|
2009ko
ekainaren 29a
|
133.000 ikusle (
share
aren %13,7a)
|
9
|
Euskorrerias
|
2009ko
uztailaren 6a
|
131.000 ikusle (
share
aren %15,0a)
|
10
|
Euskotren
|
2009ko
uztailaren 13a
|
140.000 ikusle (
share
aren %15,4a)
|
11
|
Euskontrabando
|
2009ko
uztailaren 20a
|
145.000 ikusle (
share
aren %17,3a)
|
12
|
Euskonklusion
|
2009ko
uztailaren 27a
|
122.000 ikusle (
share
aren %14,9a)
|