Ficoba
edota
Euskal Kostaldeko Nazioarteko Erakustazoka
Gipuzkoako
Irun
udalerrian dagoen erakustazoka bat da,
Gipuzkoa
eta
Lapurdiren
arteko mugan, eta
Txingudiko metropoli eremuaren
bihotzean.
Ficobaren helburua
Europar Batasuneko
mugaz gaindiko lehen erakustazoka izatea lortzea da, eta gainera inguruko ETEek produktuak erakutsi ditzaten eta merkatal harremanak izan ditzaten girorik aproposena erdiestea.
2003ko
urriaren 9an
ireki zen.
Erakustazokako instalazioek 70.000 m2 baino gehiagoko azalera hartzen dute, eta horietan gune hauek dituen konplexu bat dago: zerbitzu orokorrak, erakusketarako 5.000 m2-ko hiru pabiloi, kanpoaldean 7.500 m2-ko gune bat bereziki prestatua erakusketak egiteko, 1.000 plazako aparkalekua, 340 lurrazpikoak direlarik, sarbideak eta bideak.
Eraikin nagusiak 580 m2-ko ataria du, eta baita honako hauek ere: prentsa aretoa, erakusketarien eta bisitarien artean bilera pribatuak egiteko bulegoak, 125 lagunentzako edukiera duten konbentzio, mintegi eta bileretarako areto balioanitzak, erakusketarientzako VIP aretoa, eta Inigo Lavado chef-ak zuzentzen duen 500 lagunentzako edukiera duen kafetegi eta jatetxe panoramikoa.
Ficobak badu, gainera, 376 lagunentzako Auditorium bat ere, megafoniaz eta aldibereko hiru itzulpen-kabinaz hornitua, eta diseinu balioanitz horri esker egin ahal dira hainbat kultur ekitaldi, hitzaldi eta ospakizun, egiten diren azokei zerbitzu osagarri bat emateaz gain.
Trenez
Euskotrenen
Irun-Ficoba geltokia
,
Renferen
Irungo geltokia
eta
SNCFren
Hendaiako geltokiaren
bidez bertaratu daiteke. Hegazkinez,
Donostia-Hondarribia aireportua
edota
Biarritz-Angelu-Baionako aireportuaren
bidez.