Etxerat
euskal errepresaliatu politikoen (torturatuak, erbesteratuak, deportatuak, espetxeratuak, hildakoak...) senitartekoek eta lagunek osatutako
Euskal Herriko
elkarte nazionala da, haien eskubideak defendatzeko eta
Euskal Herriko gatazka
konpontzen laguntzeko asmoz diharduena.
Espetxe politikak,
presoen sakabanaketak
eta
Aljerko elkarrizketen
ostean espetxeetako errepresio gordinak areagotzeak ekarri zuen errepresaliatu politikoen etxekoak euren nortasun propioarekin antolatzen hastea: 1989ko ekainaren 11n euskal errepresaliatu politikoen senitartekoen lehen bilera nazionala egin zuten. 1991eko urrian
Senideak
elkartea sortu zuten euskal errepresaliatu politikoen familiarrek, haien eskubideak defendatzeko.
Etxerat elkartea 2001ean sortu zen, izaera berarekin Hego Euskal Herrian ziharduen Senideak eta Ipar Euskal Herrian ziharduen
Gureak
elkarteak bateratzeko eta elkarte nazionala eratzeko prozesuaren ostean.
2001eko otsailean
Donostiako
Kursaal jauregian
batzar nazionala egin zuten elkarrekin. Eta, urte bereko azaroaren 29an
Gasteizen
egin zuten batzar nazionalean, erakunde nazional berriari Etxerat izena jarri zioten.
Carmen Galdeano
abokatua izan zen Etxerat sortu berriko lehendakaria.
2004ko martxoaren 21ean Batzar Nazionala egin zuen
Tolosan
. Batzarrean elkarteko lehendakari, idazkari eta batzarkideak berritu eta 2003ko jarduneko kontuak onartu zituzten. Errepresioaren egoera eta hurrengo urteetarako lan ildoak zehaztuko zituen txostena ere aztertu zuten. Hiru ildo nagusi aipatu zituzten: alde batetik, ≪gure senitarteko errepresaliatuei dagozkien eskubideen aldeko lana sakonduko dugu≫. Bestetik,≪gure senitartekoen izaera politikoa eta eragiletza aitortuko dugu gizartearen aurrean≫. Horrekin batera, ≪gatazkaren konponbiderako ekimen guztietan gure ekarpena egingo dugu Etxerat gisa≫.
[1]
2004ko irailaren 12an III. Batzar Nazionala egin zuen.
2005eko otsailaren 7an IV. Batzar Nazionala egin zuen
Arrasateko
Amaia Antzokian. 420 senide elkartu ziren nagusiki euskal preso politikoen egoera hizpide izan zen batzarrean. Presoak egiten ari ziren protestaldiak izan zituzten aztergai. Euskal gizartea presoen egoeraz jabetzen hasia zela aipatu zuten senideek eta batzarrean oso gogoan izan zituzten hildako
Oihane Errazkin
eta
Kepa Miner
presoek eta errepidean zendutako
Leo Esteban
eta
Karmele Solaguren
senitartekoak.
[2]
[3]
2006ko martxoaren 26an V. Batzar Nazionala egin zuen
Biarritzeko kasinoan
.
[4]
2008ko azaroaren 9an Etxeratek VIII. Batzar Nazionala egin zuen
Etxarri Aranatzen
. Etxeratek aurrera begirako lan ildoak markatu zituen batzarrean, eta zigorra bete edo larri gaixo dauden presoen askatasunerako eskubidean indar berezia eginen zuela erabaki zuen.
[5]
[6]
2009ko azaroaren 15ean Etxeratek IX. Batzar Nazionala egin zuen
Tolosako
Leidor zineman. Asanbladaren hizpide nagusiak, barne kohesioa eta beraien senide eta lagun presoen eskubideen aldeko lanean sakontzea izan zen. Bertan, 2010eko urtarrilaren 2an Bilbon "euskal presoak euskal herrira dagozkien eskubideen jabe" goiburuarekin manifestazioa egiteko deia zabaldu zuten.
[7]
[8]
[9]
2010eko maiatzaren 24an
Joxepa Arregi
Etxerat elkarteko lehendakaria hil zen Arrasaten.
2010eko azaroaren 7an Etxeratek X. Biltzar Nazionala egin zuen Arrasaten. Bertan egoera aztertu eta aurrera begirako lan ildoak eta erronkak finkatu zituzten. Biltzar Nazionalean Etxerateko lehendakari berria ere izendatu zuten:
Fermina Villanueva
. Biltzarra amaitzean omenaldi jendetsua egin zioten
Joxepa Arregiri
.
[10]
[11]
2011ko azaroaren 27an XI. Biltzar Nazionala egin zuen
Estibalitzen
.
Egin Dezagun Bidea
egitasmoak deitutako mobilizazioekin bat egin zuten eta beraien jarrera honela definitu zuten: ≪Pertsona guztien eskubide guztiak errespetatuak izango diren jokaleku bat eraiki nahi dugu. Preso eta iheslaririk gabeko jokalekua≫.
[12]
2012ko otsailaren 18an Etxeratek XII. Batzar Nazionala egin zuen Leioan.
[13]
2014ko otsailaren 16an XIII. Biltzar Nazionala egin zuen
Tolosan
.
Euskal presoen sakabanaketa
amaitu beharra nabarmendu zuten.
[14]
Abenduaren 16an
, Etxerat-ek
Bilbora
joateko eskatu zuen ≪ardura eta konpromisoagatik≫ eta horrela,
urtarrilaren 10eko
asteburuan espetxeko bisitari uko egingo zioten senideek, manifestazioan egoteko
[15]
.
2015eko maiatzaren 3an Etxerat elkarteak XIV. Nazio Batzarra burutu zuen Irunean.2014ko balantzean auto-istripuak, preso gaixoen egoera, defentsa juridikoan eta osasungintzan jasandako erasoak salatu zituzten, eta sakabanaketarekin amaituko dutela esan zuten
[16]
.
2016ko martxoaren 19an Etxeratek XV. Nazio Batzarra egin zuen Gasteizen. Egindako balantzean azpimarratu zuen presoen eta senideen egoerak aldatu gabe jarraitzen zuela egoera soziopolitikoak aldatuta ere
[17]
.
Etxeratek Ikasketa batzorde bat du, presoei ikasketak kudeatzen laguntzeko. 2006an
Espainiako Auzitegi Gorenak
Espainiako espetxeetan dauden preso guztiei
Euskal Herriko Unibertsitatean
ikasteko eskubidea kendu zienetik,
[18]
UNEDen
egin izan dituzte euskal herritar preso errepresaliatu gehienek. Unibertsitate ikasketez ez ezik, presoen edozein ikasketaz ere arduratzen da batzordea.
Etxerat elkartea espainiar eta frantziar Estatuek Euskal Herriarekin duten gatazka politikoaren ondorio izanik, eta ikusmolde ezberdineko herritarrak biltzen dituen arren, bizi duten egoerari buruzko diagnostiko bateratua egiten du: ≪[...] Euskal Herriari nazio izateko eskubidea indarrez urratzeak eta helburu hau bide guztiz demokratikoak jarraituz ezin lortu izanak sortu du azken mendeetan milaka herritar inplikatu dituen gatazka [...]≫
Etxeratek errepresaliatuen eskubideak defendatzearekin batera, gatazka gainditzea du helburu estrategikoa, horrela soilik konponduko baita errepresio politikoa jasaten duten herritarren auzia.
Etxeratek gatazkaren konponbidea hiru ezaugarrietan definitzen du: Konponbideak politikoa izan beharko du, gatazkaren jatorria politikoa denez gero. Konponbideak demokratikoa ere izan beharko du, herritar guztien parte hartzea bermatu beharko du, errepresaliatuak barne. Eta behin-betikoa izan behar du, inork gehiago oraingo errepresioa jasan ez dezan.
Etxeratek eragile sozial eta politikoak eragiten eta akuilatzen jarduten du, konponbidearen behar gorria eguneroko ordu guztietan bizitzen dutelako.
Etxeratek bost puntutan zehaztuta dauka bere ekinbidea:
≪
|
I. Gure senitartekoei pertsona gisa dagozkien eskubideak modu kohesionatuan zaintzea euren eta gure biziak bermatzeko.
II. Gure senitartekoei pertsona nahiz errepresaliatu politiko gisa dagozkien eskubideen urraketa etengabearen testigantza eta informazioa ematea. Ezkutatua izan arren, samurragoa ez den errealitate baten testigantza gizarteko eremu guztietara zabaltzeko konpromisoa hartu zuen Etxera elkarteak.
III. Milaka euskal herritarrengan, eta bereziki gure senitartekoengan, espainiar eta frantziar estatuek darabilten bortxakeria salatzea. Gure senitartekoek bereziki, eta gizarteak orokorrean, jasaten dituzten bizi baldintzak eta erasoak salatzea euskal gizartearen aurrean, gure senideek bizi duten errealitatearen bozgorailu izanez.
IV. Gure senitartekoen eta beraien borrokaren izaera politikoa nabarmentzeko konpromisoa ere hartu dugu.
V. Azkenik, gatazka politikoaren konponbidea bide demokratikoen bitartez aurkitzeko apustu egiten duten eragile sozial eta politikoekin lan egiteko konpromisoa hartu genuen. Gatazkaren konponbideak, zalantzarik gabe, gure senitarteko guztien etxeratzea ekarriko duelako.
|
≫
|
Espainiako gobernuak Ezker Abertzalearen aurka abiarazitako 18/98 sumarioetan Etxerat elkartea ere aipatu izan da hainbat ekinbide judizialetan. Hala ere,
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren
kontra bideratutako
33/01 auzian
argi eta garbi adierazi zuten epaileek Etxerat elkartearen zilegitasuna Espainiako legediaren aldetik.
[19]
Hala ere, 2009an Espainiako eta
EAEko
gobernuek presoen izaera politikoa deuseztatzeko abiatutako errepresio boladaren barruan Etxerat legez kanpo jartzea eskatu zion Adolfo Ares EAEko Herrizaingo sailburuak Espainiako Auzitegi Nazionalari, elkartearen helburuen artean presoen izaera politikoa eta beraien lana aldarrikatzea eta omentzea dela iritzita.
[20]
Eragile politiko ugarik salatu zuten Etxerat legez kanporatzeko saio hori.
[21]
[22]
2009ko urriaren 25ean
Elkartasun uholdea
ekimena aurkeztu zuen Etxeratek Bilbon, euskal preso politikoen eta beren senideen eta lagunen eskubideak aldarrikatzeko.
[23]
Herritarren babesa eskatu zuten berriro ere, eta horretarako manifestu bat sinatzea ere.
[24]
Etxeratek euskal preso politikoen eskubideen aldeko jardunaldiak antolatu zituen 2009ko azaroaren 25, 26 eta 28an Donostiako Miramar jauregian.
[25]
Etxeratekin batera Euskal Herriko hainbat eragile sozial, sindikal eta norbanako esanguratsuek hartu zuten parte jardunaldietan. Etxeratek espetxe politikaren inguruan testigantza zuzena eman zuen, bertara joandako eragileekin batera diagnosi eta konpromiso zehatzak adosteko. Jardunaldien ostean, presoen eskubideen aldeko lana indartzeko konpromisoa hartu zuten
LAB
,
EHNE
,
ESAIT
,
Amnistiaren Aldeko Mugimendua
,
Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokia
,
Torturaren Aurkako Taldea
,
Euskal Herrian Euskaraz
,
Bilgune Feminista
eta
Jaiki Hadik
,
[26]
eta adostutako agiria eta hainbat ebazpen berezi kaleratu zituzten.
[27]
2014ko
abenduaren 8an
, sakabanaketak 36 egunetik behin istripu bat sortu zuela
2014an
adierazi zuen Etxerat-ek
[28]
. Gainera, presoen % 42 etxetik 800 km baino gehiagora zeudela gaineratu zuen
[29]
.
- ↑
Etxerat: ≪Ibarretxek barkamen publikoa eskatu behar du≫
[
Betiko hautsitako esteka
]
,
Gara
.
- ↑
Euskal presoen egoera salatzeko ekitaldi ugari egin dira asteburuan. Etxeraten batzarra
[
Betiko hautsitako esteka
]
goiena.net
- ↑
Etxeratek "konpromiso sendoak" eskatu ditu presoak Euskal Herriratzeko bidean
[
Betiko hautsitako esteka
]
euskalherria.ingymedia.org
- ↑
≪Etxerat: "Ekarri gure senide eta lagunez osatutako Euskal Preso Politikoen Kolektiboa estatus politikoarekin Euskal Herrira, guztion artean eraiki behar baitugu biharko Euskal Herria, preso, iheslari eta seniderik gabeko etorkizuna"≫
, pat-eh.org
- ↑
Etxeratek VIII. Batzar Nazionala burutu zuen Etxarri Aranatzen
[
Betiko hautsitako esteka
]
, etxerat.info
- ↑
Etxerat-en asanbladak jendetza bildu zuen
[
Betiko hautsitako esteka
]
guaixe.net
- ↑
Urtarrilaren 2an manifestazio nazionala deitu du Etxeratek bere IX. batzar nazionalean
[
Betiko hautsitako esteka
]
etxerat.info
- ↑
≪Elkartasun uholde bat sortu behar dugu eskubideak zapal ez ditzaten≫
[
Betiko hautsitako esteka
]
gara.net
- ↑
Senideak: ≪Gero eta kohesio handiagoa dugu gure artean≫
[
Betiko hautsitako esteka
]
gara.net
- ↑
Ehunka pertsonek gogoratu dute Joxepa Arregi Herriko plazan
Mondraberri
- ↑
Kronika | Etxeraten X. batzar nazionala
[
Betiko hautsitako esteka
]
gara.net
- ↑
Ibai Bilbao. Etxerat Bilboko kaleetan izango da urtarrilaren 7an
Berria, 2011.11.29
- ↑
Ibai Bilbao. Etxeratek XII. Batzar Nazionala burutu du Leioan
, etxerat.info
- ↑
Ibai Bilbao. Etxerat-eko kidea Sakabanaketaren bukaeraren hasiera marrazten hasi nahi dugu aurten
[
Betiko hautsitako esteka
]
Berria, 2014.02.18
- ↑
≪Etxerat-ek Bilbora joateko deia egin du, ≪ardura eta konpromisoagatik≫
Berria
, 2014-12-17
- ↑
ETXERATEN XIV. BATZARRA "Ez gara giza eskubideen alde lan egiteaz nekatuko"
Berria
, 2015.05.03
- ↑
Etxerat: "Bidaiatzeko erabakia gurea da; erantzukizuna, ez""
Berria
, 2016.03.20
- ↑
Maite ASENSIO:
≪Presoen ikasteko eskubidea, urratua beste ikasturte batez≫
[
Betiko hautsitako esteka
]
,
Berria
, 2009-08-04.
- ↑
33/01 sententzia
, PDF formatuan.
- ↑
Etxerat legez kanpo uzteko lanean ari da Herrizaingo Saila
[
Betiko hautsitako esteka
]
berria.info
- ↑
EAJk, EAk eta Aralarrek Etxerat legez kanporatzeko saioa salatu dute
[
Betiko hautsitako esteka
]
berria.info
- ↑
Etxerat-en lana ezkutatu nahi dutela salatu du ELAk
[
Betiko hautsitako esteka
]
berria.info
- ↑
Tantaka osatzen ari den uholdea
[
Betiko hautsitako esteka
]
berria.info
- ↑
Elkartasun uholdea
- ↑
Bihar hasiko dira presoen eskubideen aldeko jardunaldiak Miramar jauregian
[
Betiko hautsitako esteka
]
,
etxerat.info
- ↑
Presoen eskubideen aldeko lana indartzeko konpromisoa hartu dute
[
Betiko hautsitako esteka
]
berria.info
- ↑
Jardunaldietako adierazpen orokorra eta ebazpen bereziak hemen ikusgai
[
Betiko hautsitako esteka
]
, etxerat.info
- ↑
≪Sakabanaketak 36 egunetik behin istripu bat eragin du 2014an, Etxerat-en arabera≫
,
Berria
, 2014-12-08
- ↑
≪Presoen % 42 etxetik 800 km baino gehiagora daudela salatu dute≫
,
EiTB
, 2014-12-08