Wikipedia, Entziklopedia askea
Dozetismoa
(
antzinako grezieraz
:
δοκε?ν/δ?κησι?
,
doke?n
≪iruditu≫
/ dok?sis
≪agerkunde≫)
kristautasunaren
barruko
doktrina
bat da.
I. mendearen
bukaeran jaio zen doktrina honen arabera
Jesukristo
ez zen
gurutziltzatuta
hil, bere gorputza ez zelako benetakoa, baizik eta aparentea. Ideia hau Joanen I. gutunan,
izen bereko apostoluarena
omen dena, txarretsi nahi den ideia da,
1 J 1:1
idazten duenean.
Basilides
filosofo
gnostikoak
idatzi zuen
Simon Zirenekoa
izan zela gurutzea garraiatu zuena, eta ez Kristo, argudiatzeko Jesus aparenteki zegoela bertan, baina ez fisikoki. Hala ere
Itun Berrian
ez da hori esaten, baizik eta Jesusek kolpeak jaso ostean Simon izan zela gurutzea hartu zuena (
Mt 27:26-32
eta
Lk 23:25-26
, nekatuegi zegoelako, ez bertan ez zegoelako.
Korronte honek
Platonen
influentzia du.
Platonismoaren
ideietako bat da ideiak beraiek direla errealitate eta gure mundua ideia horren isla dela, irudi bat. Garai hartan, gainera,
materia
bera ustela zela pentsatzen zen, gorputza espirituaren kartzela zela eta, beraz, espiritua gorputzaren gainetik dagoela. Dozetismoak gorputza eta arima guztiz banantzen zituen, lehenengoari denborari lotutako guztia egotziz, ustel daitekeen guztia eta betierekoa, benetakoa edo perfektua dena bigarrengoari.
Ideia hau gure egunetaraino iritsi da
Islamean
. Musulmanentzat
Isa
(Jesukristoren izena) ez zen gurutziltzatuta hil, hori ilusio bat baino ez baitzen izan.