한국   대만   중국   일본 
Dmitri Khokhlov - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Dmitri Khokhlov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dmitri Khokhlov

Bizitza
Jaiotza Krasnodar 1975eko abenduaren 22a  (48 urte)
Herrialdea   Errusia
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak futbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
CSKA Mosku 1992 / 1994 65 14
Errusiako futbol selekzio nazionala 1996 / 2005 54 6
PSV Eindhoven 1997 / 1999 60 9
FC Torpedo Mosku 1997 / 1997 33 9
Real Sociedad 1999 / 2003 101 14
FC Lokomotiv Mosku 2003 / 2005 68 11
FC Dinamo Mosku 2006 / 2010 130 11
 
Posizio edo espezialitatea erdilaria
Altuera 189 zentimetro

Dmitri Valrievitx Khokhlov , errusieraz Дмитрий Валерьевич Хохлов, ( Krasnodar , Errusia , 1975eko abenduaren 22a - ) errusiar futbol jokalari bat da. Futbol zelaian, erdilari antolatzaile bezala jokatzen du. Bere oraingo taldea, Moskuko Dinamo da.

Futbol karrera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Jokalari profesional gisa, bere futbol karrera, Moskuko CSKA taldean hasi zuen. Talde honetan, 1993tik 1996 arte eman zuen. Ondoren, Moskuko Torpedo taldera pasa zen, bertan 1997an bakarrik jokatuz. 1997tik 1999rarte , PSV Eindhoven taldean eman zuen, Herbehereetako Eredivisie ligan. 1999 an, Real Sociedad taldera pasa zen. Bertan, 2003 arte egon zen. 2003an , 6 urte Errusiako ligatik kanpo eman ondoren, Moskuko Lokomotiv taldera joan zen, bertan, 2005 arte egonez. Eta 2006 . urtetik egundaino, Moskuko Dinamo taldean dabil.

Errusiako selekzioa [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Errusiako selekzioarekin, 53 partidu jokatu ditu, 6 gol sartuz. Bere debuta, 1996 . urtean izan zen. 2005 . urtean erretiratu zen selekziotik. Gainera, selekzioarekin, 2002ko Japonia eta Koreako Munduko Futbol Txapelketa jokatu zuen.

Lortutako txapelketak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]