Wikipedia, Entziklopedia askea
Definizio
a adigai bati dagozkion ezaugarriak formula zehatz baten bidez mugatzen duen esaldia edo azalpen testu laburra da.
- Definizio on batek, batez ere,
lehen esaldian
mugatu behar du azaldu nahi duen adigaia.
Entziklopedietan
, lehen esaldi horri testu bat eransten zaio, azaldu nahi den adigaia hobeto azaltzeko.
- Definizioak
laburra
izan behar du.
- Definizioak
zehatza
izan behar du, definitzen dena antzeko adigaiekin ez nahasteko informazioa eskaini behar da.
- Definizioan
hiperonimoa
agertuko da askotan. Adibidez,
mahai
hitzaren definizioan,
altzari
hiperonimoa
k agertu behar du:
gauza
edo
objektu
hitzak ez dira definiziorako nahiko zehatzak.
- Definizioak definitzen dena bere osotasunean deskribatu behar du:
mahai
hitzaren definizio egokiak edozein mahaitarako balio behar du.
- Definizioak definitu nahi duenerako bakarrik balio beharko du, ezin izango du antzeko adigairen bat ere
deskribatu
.
- Aditz bat definitzeko, beste aditzen bat erabili beharko da, objektu bat deskribatzeko,
hiperonimoa
.
- Hitz askok adiera bat baino gehiago dituzte. Definizioan adiera horien berri eman behar da.
- Definizioa idazteko
sinonimoak
erabil daitezke.
- Definizio
tautologikoak
saihestu behar dira.
- Definitzen den hitza edo bere eratorriak ez dira definizioan erabili behar. Esate baterako,
definizio
hitzaren definizioa idazterakoan, ez dugu
definitu
aditza erabiliko.
- Definizioan ez da estilo alokutiboa erabili behar. Irakurleari bigarren pertsonaz mintzatzea ez da definizioen estilo txukuna: esate baterako,
gosea
definitzean, ez da ederra
jateko gogoa
duzu
nean
... bezalako moldea erabiltzea.
- -
enean
moldea ere saihestu egin behar da: hots, desegokia da
elurra
definitzeko, .
..hotz handia egiten du
enean
... idaztea.
- Definizioan ez da zertan adibiderik sartu. Entziklopedietako azalpen testuetan bai, baina definizio labur batean ezin da adibidea definizioan txertatu:
ibaia
:
Nilo
edo
Amazonas
bezalakoak
.
- Sinonimoek
beren lekua dute, baina sinonimo huts batek ez du definizio estatusika.
- -(e)n + izena (definizio-oina);
musa
: ...inspirazio iturri dir
en
izakiak...
- -en + izena (definizio-oina) + adjektibo;
...lau soka ditu
en
musika-tresna zaharra...
- -
tako
/ -
riko
+ izena (definizio-oina);
...bi hidrogeno atomo eta oxigeno atomo batez osatu
riko
molekula...
- Esanahi bereko aditza erabiliz:
irauli
:
...
hankaz
gora
jarri
...
- -
az
esaten da.
- -
ri esaten zaio
/ -
ri deitzen zaio
.
Definizioa noraino den txukuna
ebaluatzerakoan
, BAI erantzuna behar duten galderek definizioa nondik hobetu erakutsiko digute:
- Definizio horrek nahi dugunaz gain beste zerbait ere definitzeko balio du?
- Definizio horrek definizio-gaiaren aldaera guztietarako balio du?
- Alferrikako datuak agertzen dira definizioan?
- Beharrezko datu guztiak agertzen dira? Nahikoa zehatz da definizioa?
- Luzeegia da? Laburregia?
- Ulergaitza?