Bainuetxea
uraren
bidez sendatzeko edo ongizatea emateko xedea duen toki bat da, bertan egoteko eraikin bat ere baduela.
Igerileku termalez gain, bainuetxeetan erabiltzen diren tekniketako batzuk
alga
bidezko bainuak, lokatz bidezkoak,
pomelo
azal bidezkoak, lurrin hartzeak,
hidromasajea
, ur zurrustadak, urlaster kontrako zirkuituak etab... dira. Itsasoko bainuetxeen kasuan, erabiltzen diren ur bidezko teknika osasungarriak
talasoterapia
hitzarekin ezagutzen dira.
Hauetaz gain,
Ayurveda
metodoa erabiltzen duten bainuetxeak ere badaude. Hauek, Ayurvedan oinarritzen dira, medikuntza sistema osoenetako batean.
Instalazioak, beste zerbitzu batzuekin osatzen dira. Hala nola, orotariko
masajeak
,
saunak
,
izpi ultramoreak
,
solariuma
,
gimnasioa
,
ur oheak
, edertasun tratamenduak...
Ur termal naturalak existitzen ez diren tokian egoterik posible ez denean, gas edo beste erregai baten bidez berotutako urez betetako igerilekuak erabiltzen dira.
Aisialdirako,
txirristak
ere badaude, baita laku artifizialak arraunerako,
olatu
artifizialak eratzen dituzten igerilekuak, eta ur korronte ezberdinetako ibai artifizialak ere.
Bainuetxe bezala, derrigorrez itsasotik hurbil ez dauden atseden eta aisialdirako tokiei ere deitzen zaie.