Wikipedia, Entziklopedia askea
Asisko Urmeneta Otsoa Errarteko
(
Irunea
,
Nafarroa
,
1965
-) nafar irudigilea eta
komikilaria
da. Komikia, ilustrazioa, marrazki bizidunak, prentsako karikatura eta abarretatik ateratzen du bizimodua.
[1]
Umorea izan ohi dute ardatz bere lanek.
Miguel Javier Urmeneta
Iruneko
alkatearen semea,
Ramon Urmeneta
arkitektoa eta artistaren iloba eta
Mikel Urmeneta
marrazkilariaren anaia da. Egun
Hoztan
(
Nafarroa Beherea
) bizi da.
[2]
[3]
Bere lehen pausoak komikilari gisa,
Napartheid
fanzinean eman zuen 80ko hamarkadan. Horren ondoren, hainbat prentsa kolaborazio egin ditu (batez ere,
Argian
),
Zazpiak Batman
kolektiboko kidea da (
Kike Amonarriz
eta
Antton Olariagarekin
batera
Mantxut
liburuak atera ditu),
[2]
H28
aldizkari satirikoan parte hartu zuen eta
Xabiroi
Ikastolen Elkarteko aldizkarian ere marrazten du. Bere kaxa hainbat komiki argitaratu ditu.
Besteak beste,
Oskorri
,
Pottoka
eta
Negu Gorriak
taldeen disken azalak marraztu ditu.
[2]
Horrez gain,
ETB1
telebista-kateko
Mihiluze
saioan egon zen karikaturak egiten. Juanjo Elordirekin batera
2009an
Munduaren bira 80 egunetan, doan
eta
2011n
Gartxot, konkista aitzineko konkista
filmak zuzendu zituen.
2017
eta
2018an
hurrenez hurren bi komiki sortu zituen Asisko Urmenetak:
Eusklabo Alaiak
(Gure Berriak, 2017)
[4]
eta
AztiHitza: Xahoren Biografikoa
(Erroa argitaletxea, 2018).
[5]
Azken lan honi esker, Urmenetak
2019an
Literatura Lanaren Ilustrazioa modalitateko
Euskadi Literatura Saria
irabazi zuen.
[6]
Beste askoren artean:
- Hegoekialde Urruneko Legenda
(
Napartheid
,
1988
)
- Erraondo
(TT komikiak,
1991
).
- I'm Pellot, Biba festa!
(Argia, 1996).
- Nora hoa, xirimola?
(
Desclee de Brouwer
,
2002
). Pernan Gonirekin batera.
- Sugea lilipean
(
Desclee de Brouwer
,
2003
).
- Gartxot
(Argia,
2003
). Jokin eta
Marc Armspachekin
batera egindakoa.
- Okatxu hegal egiten
(Argia,
2010
).
Mattin Irigoien
eta
Adur Larrearekin
batera egindakoa.
- Jakoba Errekondoren
Altza porru
(Argia,
2016
) liburuan parte hartu du beste marrazkilari hauekin batera:
Ainara Azpiazu
,
Antton Olariaga
,
Mattin Martiarena
,
Unai Gaztelumendi
,
Unai Iturriaga
,
Joseba Larratxe
eta
Zaldieroarekin
batera.
- Eusklabo Alaiak
(Gure berriak,
2017
).
- AztiHitza: Xahoren BioGrafikoa
(
Erroa argitaletxea
.
2018
).
[7]
[8]
- 1620, Nafarroa Beheregaina
(
Nabarralde Fundazioa
,
2019
).
- Sugarren mende
(Gure berriak,
2020
)
[9]
[10]
- Basolatik berri onik ez
(Xabiroi,
2020
). Gidoilari,
Joseba Larratxe
marrazkigile.
[11]
- Amaiur! Libera state
(
Erroa
,
2022
).
[12]