Argazkigintza
,
argazkilaritza
edo
fotografia
argiari
sentikor den gainazal batean irudi finkoak grabatzeko prozesu eta arteari deritzo. Horretarako,
kamera ilun
deritzan printzipioa erabiltzen da, zeinarekin gainazal batean egindako zulo txiki batekin jasotako irudia proiektatzea lortzen den, horren tamaina txikituz eta gardentasuna handituz. Irudi horiek gordetzeko, pelikula sentikorrak erabiltzen ziren orain gutxi arte, baina, gaur egun, CCD eta CMOS sentsore digitalak erabiltzen dira.
Ez da erraza teknikaren asmatzailea zein izan zen zehaztea, aurrekari asko izan baititu, baina, orokorrean, argazkigintzak
Joseph Nicephore Niepce
zor diola bere garapena esan dezakegu, eta, aurkikuntza,
Louis-Jacques-Mande Daguerrek
egin zuela publiko teknika perfekzionatu ostean. Hasiera batean, argazkigintzaren
dagerrotipo
teknika zen ezaguna.
Etimologikoki,
argazkigintza
hitza konplexua da. Grezierazko -
fos
eta -
grapha
hitzetatik dator: φ??
ph?s
(erroa φωτ-
ph?t,
argia) eta γρ?φω
grapho
(erroa γρ?φ-
graf,
marraztu, idatzi), eta, elkarrekin, argiarekin idatzi/grabatu esan nahi du.
Baliteke hainbat pertsonak, sustrai horietatik abiatuta, termino berri bera asmatzea modu eta memento desberdinetan.
Hercules Florencek
,
Brasilgo
Campinasen
bizi izan zen margolari eta asmatzaile frantsesak, frantsesezko forman erabili zuen argazkigintza hitza, eta
Brasilgo
historialari batek uste du
1834an
idatzi zela ohar pribatu batzuetan
[1]
. Baieztapen hori oso zabalduta dago, baina, oraindik ere, ez da aitortua izan nazioartean. Asmatzaile frantses-brasildarraren hitzaren lehen erabilera oso ezaguna egin zen
1980an
,
Boris Kossoyren
ikerketaren ondoren
[2]
.
1839ko
otsailaren 25eko
Vossische Zeitung egunkari alemaniarrak
Photographie
izeneko artikulu bat jaso zuen, zeinak lehentasunezko hainbat aldarrikapen aztertzen zituen, batez ere
Henry Fox Talbotena
, Daguerreren asmakizunaren erreklamazioari buruzkoa
[3]
. Artikulua hitzaren lehen agerraldi publikoa zen prentsan
[4]
. J.M. izeneko batek sinatuta zegoen, eta
Johann von Maedler
Berlingo
astronomoa
zela uste da
[5]
.
John Herschel
astronomoari ere egozten zaio hitzaren asmakizuna, Talbotengandik modu independentean,
1839an
[6]
. Hala ere,
Joan Fontcubertak
El beso de Judas: Fotografia y verdad
liburuan (
1997
)
[7]
erakutsi du Henry Fox Talbotek ez zekiela nahikoa grekera
argazkigintza
hitzak
itxurazko idazkera
esan nahi duela ulertu ahal izateko, eta, errealitatean, ez duela
argiz idaztea
esan nahi,
itxuren idazketa
baizik.
Joseph Nicephore Niepce
, Henry Fox Talbot eta Louis Daguerre asmatzaileek ez dirudi
argazkigintza
hitza ezagutzen edo erabili zutenik, haien prozedurak
planoak
(Niepce),
kalotipoa
(Talbot) eta
dagerrotipo
(Daguerre) gisa aipatu beharrean
[5]
.
Kamera ilunaren
printzipioan oinarrituta, zulo txiki batek (argazki estenopeikoa), lente batek edo lente multzo batek (
objektibo
deitzen dena) atzemandako irudi bat gainazal batean proiektatzen da. Irudi hori ateratzeko eta gordetzeko, kamera tradizionalek argiarekiko sentikorrak diren
konposatu kimiko
batek estalitako euskarria erabiltzen dute (gehienetan,
argazki-filma
); argazki digitalean, berriz, markoa sare horizontal eta bertikalean banatzen duen
irudi-sentsore
bat erabiltzen da, elementuak ?bakoitzaren argia atzeman eta
tentsio-balioetan
bihurtuz?
bihurketa analogiko-digitalaren
prozesu baten ondoren zenbakizko balio bihurtzen direnak gero
sisteman txertatutako
ordenagailu batera helaraziz, eta horrek
formatu
bat ematen die, eta
euskarri digitalean
transmititzeko edo biltegiratzeko aukera ematen du gero
inprimatzeko
, ikusteko edo aztertzeko.
Argazkigintza gizartea aurre industria garaitik industria garaira igarotzean eman zen. Garai horietan, filosofia positibistaren kontzeptua garatu zen, zeinetan naturako edozein elementu enpirikoki egiaztatua egon behar den. Horretan,
burgesia
zen nagusi, eta argazkigintza autoerreprezentazio gisa erabili zuten gizartean zuten goi postua erakutsi asmoz.
Argazki-teknikaren asmakizuna irudien atzematearekin eta tratamenduarekin lotutako hainbat aurkikuntza teknikoren konbinazioaren emaitza da. Aurrekarien artean,
Mozi
filosofo txinatarrak eta
Aristoteles
eta
Euklides
greziarrek kamera iluna deskribatu zuten
K.a. V.
eta
IV. mendeetan
[8]
[9]
;
Anthemio Tralleskoak
, matematikari bizantziarrak,
VI. mendean
kamera ilunaren forma bat erabili zuen bere esperimentuetan
[10]
, eta, lau mende geroago,
Alhazen
matematikari arabiarrak ikerketa argi eta sakona egin zuen kamera iluna eta estenopeikoen proiekzioari buruz
[9]
[11]
.
Kimika
arloan,
Alberto Handiak
zilar nitratoaren
propietateak aurkitu zituen
[12]
, eta
Georges Fabriciusek
, (1516-1571)
zilar kloruroarenak
. 1568an,
Daniele Barbarok
diafragma
baten mekanismoa deskribatu zuen
[13]
, eta,
1694an
,
Wilhelm Hombergek
argiaren aurrean
[14]
material batzuen iluntzea sortzen zuen efektu fotokimikoa deskribatu zuen. Artistak, jada, kamera iluna erabiltzen ari ziren irudiak erreproduzitzeko baliabide gisa, eta erabil zitezkeen mota desberdinak deskribatu ziren
1751ko
L'Encyclopedie-n
[15]
.
Argazki-prozedura esperimental goiztiar bat heliograbatua izan zen,
Joseph Nicephore Niepcek
aurkitu zuen
1820ko hamarkadan
.
1826an
, bere lehen irudi iraunkorra (zuzeneko positiboa) lortu zuen, bere Le Gras-eko leihotik bista bat, kamera iluna eta material sentikor gisa
Judeako betun
nahasketa bat erabiliz. Irudi horiek lortzeko behar zen esposizio-denbora oso luzea izan zen, hainbat ordu egun eguzkitsu batean. Metodo eraginkorrago baten bila,
Louis Daguerrerekin
bat egin zuen, eta zilarrezko konposatuekin esperimentatu zuten,
1816an
Johann Heinrich Schulzek
lehenago egindako ikerketa batean oinarrituz, zeinak argiaren eraginpean zilar eta klarion nahasketa bat ilundu egiten zela erakutsi baitzuen.
1833an
, Niepce hil ondoren, Daguerrek bakarrik jarraitu zuen lanean,
1837an
dagerrotipo
deitutako prozedura garatuz eta
1839an
mundura zabalduz. Niepceren aurreko ikerketak gainditu zituzten neurri handi batean, eta, horregatik, historialari gehienek
1839
. urtea argazkilaritza beraren zero urtea jotzen dute.
Argazkigintza industria aurreko gizartetik industria gizarterako trantsizio garaian jaio zen garaiko berrikuntza teknikoek bultzatuta.
Filosofia positibistak
ere eragina du bere jaiotzan, eta horrek naturako elementu bakoitza enpirikoki probatu behar dela ezartzen du.
Burgesia
momentuko klase sozial menperatzailea da, erretratua bere burua irudikatzeko eta bere igoera sozialaren baieztapenerako tresna gisa erabiltzen duena
[16]
.
Dagerrotipoa
zilarrezko
gainazal leundu batean irudi bat lortzean datza. Dirua aurrezteko, normala zen plakak zilar-
kobrez
egitea, zilarrezko aurpegi bakarra izatea nahikoa baitzen. Irudia
merkurio
-lurrunekin garatzen zen, eta plakaren zilarrezko aldean agertzen zen, aurretik
iodo
-lurrunekin sentsibilizatuta baitzegoen
[17]
. Baina prozedura garestia zen, eta ekipamendua, astuna; hasieran, hainbat minutuko esposizio-denbora handia behar zen. Gainera, merkurio-lurrunak oso kaltegarriak ziren osasunerako.
1840an
, William Henry Fox Talbotek sistema negatibo-positibo bat garatu zuen kalotipo izeneko beste prozedura batean. Paperezko negatibo bat lortzean zetzan, zeina, gero, beste orri batekin kontaktuan positibotzen zen.
Papera
zilar nitratoko disoluzio azido batean hezetzen zen esposizio aurretik eta ondoren eta finkatu aurretik. Argazki-kopia asmatzea suposatu zuen, negatibo bakar batek hainbat positibo sor baitezakeen.
1842
. urtean,
John Frederick William Herschel
astronomo eta kimiko ingelesak, Zianotipia izeneko prozesuari ekin zion. Horrez gain,
1819
. urtean, Herschelek sodio hiposulfatoaren teknika aurkitu zuen, horren bidez argazkiaren oinarria sortuz. Ondoren, Talbot eta Daguerrek, hain zuzen ere
1839
. urtean, beirazko lehenengo negatiboa sortu zuten. Argazkien kalitatea hobetzeko asmoz,
1950
. urtean,
Blanquart Evrardek
albumina
papera erabili zuen, material horren gainean arrautza erabiliz eta argazkiaren fibra kalitatea hobetuz.
Irudien argitasuna hobetzeko (paperaren zimurtasuna saihestuz)
1850ean
Blanquart Evrardek albumina-papera erabili zuen. Albumina-inprimaketa horietan, paper-zuntzak arrautza-
albumina
geruza batekin estali zituen. Papera, berriz, zilar nitratoarekin sentsibilizatu zen.
1851
. urtean,
Gustave Le Gray-k
kolodioi hezearen argazki-prozesu berria aurkeztu zuen. Kolodio likidoa oso garbiak zeuden
beirazko
plaketara isurtzen zen. Ondoren, plakak zilar nitratoa zuen depositu batean sentsibilizatu, eta txasisetan kargatzen ziren, eta horrek irudi negatiboak oso argiak lortzeko aukera ematen zuen. Kolodioi hezea zeritzon plaka hezea egon behar zuelako irudiak hartu eta garatzeko prozesu osoan zehar. Horrek esan nahi zuen argazkilariek argazki-laborategi eramangarri bat eraman behar zutela berarekin, plaka argazkia hartu aurretik prestatu eta berehala garatzen hasteko. Horrela, laborategi bihurtutako karpa eta bagoien erabilera orokortu egin zen atzerrian lan egiten zuten bidaia-argazkilarientzako.
1855etik
aurrera, kolodioiak garaitu zuen, munduan gehien erabiltzen zen prozedura izan baitzen
1885
arte. Garai horretan, kolodioizko beira negatiboak erabiliz Espainian lan egin zuten argazkilari garrantzitsuenen artean,
Charles Clifford
britainiarra,
J. Laurent
frantsesa
[18]
[19]
eta
Jose Martinez Sanchez
espainiarra
[20]
aipatu behar ditugu.
1861ean
,
James Clerk Maxwell
zientzialari eskoziarrak, bere teoria elektromagnetikoagatik ezaguna, koloretako argazkiak ikusteko metodo bat garatu zuen iragazki gorriak, horiak eta urdinak gainjarriz; horrela, lehenengo argazki kromatiko iraunkorra lortu zen gehigarri izeneko teknika erabiliz
[21]
.
1862an
,
Louis Ducos du Hauron
argazkilari eta zientzialari frantsesak kolorezko irudiak egin zituen eranste-prozesua (gorria, berdea eta urdina) eta kentze-prozesua (ziana, magenta eta horia) erabiliz.
1871n
, gelatina-bromurozko plaka lehorren prozedura sortu zen beirazko plaka baten gainean zilar-nitratoz sentsibilizatutako
bromuro
,
ur
eta
gelatina
disoluzio bat zabaltzen, zeinak jada ez duen platera uneoro heze eduki behar. Esposizio-denbora segundo laurden batera murriztu zen, gerora argazki-instantanea kontzeptura hurbiltzeko aukera ematen zuena. Baina gelatina-bromurozko plakek
1880
. urtearen ondoren baino ez zuten arrakasta izan.
Bestalde,
1888
. urtean,
George Eastmanek
Kodak
kamera asmatu zuen, eta,
1907
. urtean, kolorezko argazkiak merkaturatu ziren Lumiere lantegiaren bidez, era honetan beirazko plakak ordezkatuz. Hariari jarraituz,
1931
. urtean,
flasha
sortu zen argitasun gabezia zegoen uneetarako. Gainera,
1948
. urtean, uneko argazkia plazaratu zen,
Polaroid
zeritzona. Funtsean, argazkia atera eta bere kasa errebelatzen zen 60 segundotan.
1970eko hamarkadara
arte, zuri-beltzeko argazkilaritza zen oraindik argazkilaritzaren estandarra. Azkenik,
1990
. urtean argazkigintzaren digitalizazioa eman zen. Argazkiak sentsore elektriko baten bidez barneratzen ziren, eta, ondoren, barruko aparailu elektroniko batean gorde. Argazkilaritza digitalak zeresan handia du gizartean; pertsonen arteko berehalako konexioa da edozein bitarteko elektronikoren bidez erraz eta azkar parteka daitekeelako, argazkilaritza analogikoa edo tradizionala ez bezala, zeina iraganeko gertakariren edo egoera baten memorian oroitzapen gisa artxibatzen baitzen; aitzitik, argazki digitala erabiltzeko denbora laburragoa eta berehalakoa da, eta izateko arrazoia galtzen du pertsonak aurkitu ezin duenean edo ezabatzen duenean
[22]
.?
Kamera iluna irudiak sortzeko gailua da, eta argazki-filma edo sentsore elektronikoa, berriz, hura harrapatzeaz arduratzen dena. Hartutako irudien biltegiratzea kamera motaren araberakoa da; pelikula berean gordeko da makina klasikoen kontua bada, edo memoria-gailu baten gordeta geldituko da makina digitaletan. Azken kasu horretan, lortzen den irudia elektronikoki gordetzen da informazio digital gisa, eta pantaila batean ikusi, edo paperean edo filmean erreproduzitu daiteke.
Argazkia ateratzeko, argazkilariak, aldez aurretik, kamera eta objektiboa konfiguratzen ditu, material fotosentikorraren gainean proiektatuko den argi-irudiaren kalitatea doitzeko. Obturadoreari ematerakoan, material hori agerian geratzen da azkenean, eta, bertan,
irudi sor
osatzen duten alterazio kimiko edo fisikoak eragiten ditu, oraindik ikusi ez baina barne egituran daudenak. Behar bezala prozesatu ondoren, informazio hori erabilgarri den irudia bihurtuko du. Kamera klasikoetan, material sentikorra argazki pelikula edo plaka bat da; digitalek, berriz, argi-sentikortasuna duten gailu elektronikoak erabiltzen dituzte, CCD edo
CMOS
teknologian oinarrituta egon daitezkeenak.
Film-kamera argazki-kamera mota berezia da, film-zerrendetan argazkien sekuentzia azkar bat egiten duena. Abiadura jakin batean erreproduzitzen direnean, pertsona baten begiek eta garunak irudi bereizien sekuentzia lotzen dute, eta mugimendu sentsazioa sortzen da.
Kamera guztietan, espezializatu batzuetan izan ezik, esposizio zuzena lortzeko prozesua kontrol sorta baten doikuntzaren bidez gertatzen da, eta, haren bitartez, argazki argia, indartsua eta ondo argiztatua agertuko da. Sartzen diren ohiko kontrolak hauek dira:
Kontrola
|
Deskribapena
|
Fokuratzea
|
Zerbaiten irudia, fokuan jarri, garbi ikus dadin. Irudiaren punturik zorrotzena nahi duzun tokian jartzen duen doiketa. Kamera modernoetan, fokuratze puntuak daude, kameraren auto-fokuratze sistema enfokatzen saiatuko dena.
|
Diafragmaren irekidura
|
Leiarraren diafragmaren doiketa, f-zenbakiaren bidez neur daitekeena eta leiarretik igarotzen den argi kantitatea kontrolatzen duena. Irekidurak bi elementutan du eragina:
eremu-sakoneran
eta
difrakzioan
:
f
-zenbakia zenbat eta handiagoa izan, orduan eta irekidura txikiagoa izango da; objektibotik argi gutxiago sartuko, eta eremu-sakonera handiagoa izango da, eta, gainera, difrakzio- eta lausotze-efektua handiagoa da.
f
zenbakiaz zatitutako foku-distantzia da irekiduraren diametro eraginkorra ematen duena.
|
Obturazio abiadura
|
Harraldi bakoitzean, sentsoreak edo pelikulak argiaren eraginpean jartzen diren denboraren ezarpena. Obturazio-abiadura bizkorrek edo esposizio-denbora laburrek argi-kantitatea eta kamera astintzeko (pultsuaren ondorioz) aukera murrizten dute kamera tripoderik gabe erabiltzean.
|
Zuri-balantzea
|
Ekipamendu digitaletan, argi-baldintza jakin batzuekin lotutako
kolore-tenperaturaren
konpentsazio elektronikoa, irudi-sentsorean argi zuria horrela erregistratzen dela bermatuz eta, beraz, irudiko koloreak natural agertuko direla bermatuz. Pelikula-kameretan, funtzio hori argazki-pelikula mota batzuk aukeratuz edo koloreak zuzentzeko iragazkiekin gauzatzen da. Irudiaren kolore naturala erregistratzeko zuri-balantzeaz gain, argazkilariek helburu estetikoetarako erabil dezakete, adibidez, kolore-tenperatura beroagoak lortzeko.
|
Neurketa
|
Esposizioaren kalkulua argiak zein itzalak argazkilariaren asmoen arabera ager daitezen. Kameretan esposizio automatikoa egon aurretik, esposizio-neurgailu izeneko argi-neurgailu bat erabiliz edo neurketak egiterakoan argazkilariaren ezagutza eta esperientziaren arabera kalkulatzen zen. Argi-kopuru jakin bat esposizio-denbora eta irekidura erabilgarri jakin batean bihurtzeko, neurgailua pelikularen ASA sentikortasunera edo sentsorea ISO argiarekiko ezarri behar da.
|
ASA/DIN/ISO sentsorearen argazki- eta sentikortasun-eskala .
|
Tradizionalki, kamerari zinema-kameretan erabiltzen den filmaren ASA/
DIN
abiadura adierazteko erabili izan da. Gaur egun, kamera modernoetan, ISO abiadurak erabiltzen dira sistemaren argi-irabazia zenbakizko formatuan adierazteko eta esposizio sistema automatikoa kontrolatzeko. Zenbat eta ISO zenbakia handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da pelikula edo sentsorearen sentikortasuna argiarekiko, eta, ISO zenbaki txikiagoarekin, filma ez da hain sentikorra argiarekiko. ISO abiadura, irekiera eta obturazio abiaduraren konbinazio egokiarekin, ez ilunegia ez argiegia den irudia lortzen duzu, eta, beraz, "zuzen egina".
|
Beste elementu batzuek ere eragin nabarmena izan dezakete argazki baten kalitatean edo estetikan; horien artean, honako hauek:
- Foku-luzera
eta
objektibo mota
(telefotoa edo leiar
luzea
, leiar makroa, angelu zabala, arrain begia edo zoom leiarra)
- Argazki-iragazkiak
, argazkia atera nahi den subjektuaren eta hartzailearen artean kokatzen dira, eta leiarraren aurrean edo atzean jar daitezke.
- Kolore bakoitzaren argiaren intentsitatearekiko eta
uhin
-luzerarekiko bitartekoaren
sentikortasuna
.
- Argi-harrapatzailearen izaera; adibidez, bere bereizmena pixeletan edo zilar-halogenuroaren aleetan neurtuta.
Aireko argazkigintza, lurraren azaleko ikerkuntza egiteko balio duen tresna gisa ezagutzen da, hau bideratzeko aire bidezko garraiobideetan argazki kamera jartzen delarik. Honek arkeologia edota geologia bezalako ikerketa eremuetan lagundu ohi izan du, lurraren dimentsioak eta materialak ikerturik.
Arkeologian
, lur azpia analizatzeko erabiltzen da, induskatzeko beharra izan gabe. XXI. mendearen hasieratik, aireko argazkigintzak hegazkin eta helikopteroen bidez, aurrerapen izugarriak pairatu ditu. Bestalde, argazkigintza orbitalak irudiak garaiera handitik ateratzea bideratzen du, tresnak
sateliteetan
kokatuz.
1981an, Sonyk ezagutaraztea eman zuen irudientzako karga moldatuta zuen kontsumoko lehenengo kamera, Sony Mavicaren filmatzeko beharra ezabatuz. Mavicak irudiak diskoan gordetzen zituen bitartean, irudiak telebistan bistaratzen ziren eta kamera ez zen guztiz digitala. 1991an,
Kodak
-ek ezagutaraztea eman zuen DCS100, merkatuan eskuragarri zegoen lehenengo reflex kamera digital bakarra. Nahiz eta bere prezioak argazki kazetaritzarako eta argazkigintza profesionalerako ez zen beste erabilpenik galarazten zuen, merkataritzan argazkigintza digitala jaio zen.
Irudigintza digitalak irudi elektronikoen sentsore bat erabiltzen du irudia datu elektroniko multzo bat bezala grabatzeko, film aldaketa kimiko gisa baino. Desberdintasun garrantzitsu bat argazkigintza digital eta kimikoaren artean, argazkigintza kimikoak argazkiaren manipulazioari eusten diola da film eta paperezko argazkiak direlako, irudi digitala berriz, euskarri oso maneiagarria den bitartean. Desberdintasunak honek irudia maila bateraino prozesatzen uzten duela da filmekin oinarritutako argazkigintzan zaila den bitartean eta komunikazio potentzialak aplikazio desberdinetan baimentzea ahalbidetzen du.
argazkigintza digitala nagusi da XXI. mendean. Munduan ateratako argazkien % 99 kamera digitalen bitartez egindakoak dira, gero eta gehiago
telefono adimendunen
bitartez.
Copyright
legeak argazki-irudiak hartzen ditu kontuan: argazki-prozedura edo antzeko prozesu baten bidez lortutako pertsonen edo bizitza natural edo sozialeko alderdi, elementu edo gertakarien irudiak babesteko.
Egile guztiek, profesionalak izan edo ez, eskubide ekonomiko eta moral esklusibo batzuk dituzte beren obra sortu izanagatik.
Eskubide moralek obraren gaineko egiletasunaren errespetua definitzen dute, eta, beraz, beti izena adierazteko betebeharra eta haien baimenik gabe obra ez aldatzeko eskubidea. Eskubide moralak ukaezinak eta besterenezinak dira. Horregatik, beti errespetatu behar dira, eta uko egiteak ez du baliorik.
Argazkilariari dagokio (argazki-erretratuekin lotutako zenbait gaitan izan ezik) erreprodukzio, zabalkunde eta salmenta eskubide esklusiboa. Dena den, obra zerbitzu- edo obra-errentamendu-kontratu baten barruan lortu bada eta egilearen berariazko baimenarekin, erreprodukzio, zabalkunde eta salmenta-eskubidea kontratu-eskaeraren arduradunari dagokioke, baina, egiletza eskubideak ukaezinak dira. Argazkiaren eskubideen iraupena egilearen eta kontratu-lagapenaren arduradunaren arteko legezko akordioaren arabera zehazten da.
Legeak argazki-subjektuaren pribatutasuna ere babesten du. Izan ere, subjektuaren baimenik gabe argazkiak hedatzea pertsona publikoen kasuan bakarrik onartzen da, lana edo kargu publikoa dela-eta ospe publikoa duten pertsonentzat ulertuta. Gainerako kasuetan, obraren jabe den argazkilariak gaiaren baimena lortu beharko du argitaratzeko eta jendaurrean erakusteko. Argazkia ateratako subjektuaren baimenik gabe egiten bada, argazkilaria salatzeko eskubidea du.
Azken hamarkadetan, aurrerapen teknologikoek eta gero eta adimentsuagoak diren telefonoen garapenak (batez ere Apple-ren lehen iPhone-a agertu eta harekin ekarritako bilakaeraren ondoren) argazkigintza teknika eta postprodukzio-programetatik haratago doan maila batera eraman dute: argazkilaritza mugikorraren arora. Puntu horretan, edizio-aplikazioak eta sare sozialak sortzetik hasi eta kamera mugikorretarako lente espezifikoak fabrikatzeraino sartzen dira jokoan.. Izan ere, dena aldatu da
2000
. urtean
Sharp
eta
J-Phone
enpresek argazki-kameraz hornitutako lehen telefonoa sortu zutenetik. J-SH04 kamera argazkiak egiteko gai zen, 0,1 megapixel bereizmen batekin 256 koloretako display baterako. Nolanahi ere, mugikorretarako kamera
Philippe Kahnek
asmatu zuen
1997ko
ekainean. Asmakizun horretarako, ordenagailu eramangarriak, telefono mugikorrak eta kamera digitalak konbinatu zituen, eta alaba jaioberriaren argazkia partekatu zuen.
Gaur egun, gailu gehienek ?baita gama baxukoenak ere? 16 megapixeletik gorako bereizmena dute atzealdean, 8 aurrealdean, eta 4K-n bideoak grabatzeko gai ere badira. Hala ere,
2009
. urtera arte, ez zen benetako iraultzarik izan arlo horretan. Ordura arte,
Samsung
, HTC,
Nokia
eta
Sony Ericsson
?beste marka batzuen artean? 3 eta 8 megapixelen artean aritu ziren. Baina,
2009ra
arte, Samsung-ek ez zuen M8910 Pixon12 terminala merkaturatu, 12 megapixeleko kamera batekin zetorren terminala. Nokiak eta Sony Ericssonek kontraerasoa jo zuten 12 eta 16 megapixeleko N8 eta S006 modeloekin, hurrenez hurren.
Orduz geroztik, lana sentsoreen hobekuntzan, egonkortze optikoan, eskuzko kontrolak sartzean eta argia hartzeko teknologia berrien erditzean oinarritu da, baita aurreko kamerarekin ere. Atzean beste kamera bat gehiago gehitzea izan da argazkigintzaren sektoreko beste lurreratze handietako bat, bada,
a posteriori
desenfokatzearekin jolasteko aukera ematen baitu, RAWeko edizio bat balitz bezala.
Aurrerapen teknologikoen eta argazkigintza mugikorraren ondorioz, argazkigintzako teknika berriak zabaldu ziren, hala nola autorretratu edo
selfia
, sare sozialen erabilerari oso lotuta.
Berrikuntza horiek, aldi berean, argazkigintza mugikorreko profesional eta aditu berriak ekarri dituzte, hala nola Kevin Russ, Olly Lang, Rodrigo Rivas, Javier Castaneda, Koshi Nishijima eta Nico Oppel. Gailu horien dimentsioak, tamaina eta perspektiba baliatzen dituzte konposizio eta teknika berriak sortzeko.
- ↑
Kossoy, Boris, 1941- (2004).
Hercule Florence : el descubrimiento de la fotografia en Brasil
(1a ed edicion). Instituto Nacional de Antropologia e Historia.
ISBN 968-03-0020-X
.
OCLC 59139803
. Consultado el 9 de julio de 2020.
- ↑
(Portugesez)
Kossoy, Boris. (2006).
Hercule Florence: a descoberta isolada da fotografia no Brasil.
EdUSP
ISBN
978-85-314-0944-8
.
(Noiz kontsultatua: 2023-07-31)
.
- ↑
≪Photophys.com: The Science of Photography: Appreciation through Understanding≫
photophys.com
(Noiz kontsultatua: 2023-07-31)
.
- ↑
(Ingelesez)
Mathur, P.; Mathur, K.; Mathur, S.. (2014-03-06).
Developments and Changes in Science Based Technologies.
Partridge Publishing
ISBN
978-1-4828-1398-2
.
(Noiz kontsultatua: 2023-07-31)
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
≪History of photography | WorldCat.org≫
www.worldcat.org
(Noiz kontsultatua: 2023-07-31)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Sir John Frederick William Herschel (The J. Paul Getty Museum Collection)≫
The J. Paul Getty Museum Collection
(Noiz kontsultatua: 2023-07-31)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Villa, Joan Fontcuberta. (2015).
El beso de Judas: Fotografia y verdad.
Editorial Gustavo Gili
ISBN
978-84-252-2832-2
.
(Noiz kontsultatua: 2023-07-31)
.
- ↑
(Ingelesez)
Campbell, Jan. (2005-01-14).
Film and Cinema Spectatorship: Melodrama and Mimesis.
Polity
ISBN
978-0-7456-2930-8
.
(Noiz kontsultatua: 2023-07-31)
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
Krebs, Robert E.. (2004-03-30).
Groundbreaking Scientific Experiments, Inventions, and Discoveries of the Middle Ages and the Renaissance.
Greenwood Publishing Group
ISBN
978-0-313-32433-8
.
(Noiz kontsultatua: 2023-07-31)
.
- ↑
Alistair Cameron Crombie,
Science, optics, and music in medieval and early modern thought
, p. 205.
- ↑
(Ingelesez)
Wade, Nicholas J; Finger, Stanley. (2001-10).
≪The Eye as an Optical Instrument: From Camera Obscura to Helmholtz's Perspective≫
Perception
30 (10): 1157?1177.
doi
:
10.1068/p3210
.
ISSN
0301-0066
.
(Noiz kontsultatua: 2023-08-01)
.
- ↑
≪Molecular Expressions: Science, Optics and You - Timeline - Albertus Magnus≫
micro.magnet.fsu.edu
(Noiz kontsultatua: 2023-08-01)
.
- ↑
(Ingelesez)
Gernsheim, Helmut. (1986-01-01).
A Concise History of Photography.
Courier Corporation
ISBN
978-0-486-25128-8
.
(Noiz kontsultatua: 2023-08-01)
.
- ↑
Helmut Gernsheim, Alison Gernsheim (1955).
The history of photography from the earliest use of the camera obscura in the eleventh century up to 1914
. Oxford University Press; p. 20.
- ↑
Johnson, W. S.; Rice, M. y Willliams, C. (2010). ≪Todo bajo el sol≫.
Historia de la Fotografia. De 1829 a la actualidad
. Taschen. p. 36.
ISBN 978-3-8365-2541-1
- ↑
Freund, Gisele (1974).
La fotografia como documento social
(1993 5.ª edicion). Barcelona: Gustavo Gilli.
ISBN 968-887-208-3
- ↑
Kurtz, Gerardo F. (2001). ≪Origen de un medio grafico y un arte. Antecedentes, inicio y desarrollo de la fotografia en Espana≫.
Summa Artis. Historia General del Arte. Vol. XLVII. La fotografia en Espana: de los origenes al siglo XXI
. Madrid: Espasa Calpe, S. A. p. 88.
ISBN 84-239-5492-7
- ↑
Varios autores (1996).
Un fotografo frances en la Espana del siglo XIX: J. Laurent: Un photographe francais dans l'Espagne du XIXeme siecle
. Madrid: Ministerio de Educacion y Cultura - Caja de Madrid.
ISBN 84-922135-0-7
- ↑
Teixidor, C. (2003). ≪La Fotografia en la Espana de Laurent≫.
Obras Publicas de Espana. Fotografias de J. Laurent, 1858-1870
. Ciudad Real: Universidad de Castilla-La Mancha. pp. 15-20.
ISBN 84-8427-286-9
- ↑
Lopez Beriso, M. (1999). ≪Jean Laurent y Jose Martinez Sanchez: Ojos distintos para una sola mirada≫.
La Andalucia del siglo XIX en las fotografias de J. Laurent y Cia
. Almeria: Junta de Andalucia, Centro Andaluz de la Fotografia.
ISBN 84-8266-024-1
- ↑
Newhall, B.; Fontcuberta, J. (1983).
Historia de la fotografia. Desde sus origenes hasta nuestros dias
. Barcelona: Editorial Gustavo Gili S.A. p. 272.
ISBN 84-252-1163-8
- ↑
Gomez Cruz, Edgar (2012). ≪
La fotografia digital como una estetica sociotecnica: el caso de la Iphoneografia
≫.
Aisthesis, num. 52, pp. 393-406 Pontificia Universidad Catolica de Chile
. Consultado el 25 de noviembre de 2019.