- Arantzazu
terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: ≪
Arantzazu (argipena)
≫
Arantzazuko santutegia
edo basilika
Onatin
(
Gipuzkoa
) kokatuta dagoen monasterio
frantziskotarra
da, izen bereko
auzoan
.
Hiru Tenpluen Ibilbideko
elizetako bat da. Bertan Arantzazuko
Ama Birjina
gurtzen da,
1468
urtean Errodrigo Baltzategi artzainari elorri batean (arantzetan) Ama Birjinaren irudi bat aurkitu baitzuen.
Irailaren 9an
ospatzen da bertako jaiegun nagusia.
Onatiko mendietan dago Arantzazuko santutegia. Harkaitzez eta amildegiz beteriko ingurune oso basatian dago eraikia, itsaso gainetik 700 metroko altueran. Iparraldean Gipuzkoako gailurrik garaiena den
Aizkorri
dauka, eta santutegia bera
Alonako
mendi-hegian dago kokatua.
-
Eraikina.
-
Santutegiko dorrea.
-
Herri-kondairak dioenez, Errodrigo Baltzategi artzain gazteak,
1468
. urtean
elorri zuri
baten gainean zegoen
Ama Birjinaren
irudi bat aurkitu zuen toki horretan. Ama Birjinaren harrizko irudiak 36 cm-ko garaiera du; erreginaz jantzirik eta eserita dagoen dama bat irudikatzen du, eta ezkerreko belaunaren gainean Jesus Haurra du biluzik. Irudiaren aurkikuntzaren berri zabaldu ahala, erromesak iristen hasi ziren, eta kapera bat eraiki zuten laster toki hartan.
1514
. urteaz geroztik,
frantziskotarrek
zaintzen dute Arantzazuko santutegia. Hasierako kapera xume horretatik gaur arte aldatuz eta hedatuz joan da eraikina. Suteen ondorioz, santutegia hiru aldiz eraiki behar izan da.
1553
. urtean gertatu zen lehenengo sutea,
1622
. urtean bigarrena, eta azkena eta okerrena
Lehen Karlistaldian
izan zen,
1834ko
abuztuaren 18an,
Rodil jeneral
liberalaren aginduz. Birrinduta geratu zen Arantzazu hamaika urtez.
1845
. urtean, hala ere, berriro eraikitzeko lanak hasi eta 1846. urteko azaroaren 19an Onatin jasoa zegoen Ama Birjinaren irudia berriro santutegira eraman zuten. Fraideek
1878
. urtetik aurrera eraikin berri bat egiteari ekin zioten, eta ordutik aurrera santutegiaren ospea eta garrantzia areagotzeko lan egin zuten etengabe.
1918
. urtean, bestalde, aita santuak Arantzazuko Ama Birjina Gipuzkoako zaindari izenda zezan lortu zuten.
Ukaezina da Arantzazuk Euskal Herri osoko bizitza erlijioso eta kulturalean izan duen eragina. Gerra zibilaren ondoren, santutegia hobetu eta edertzeko asmoz, fraideek basilika berri baten beharra ikusten zuten, eta, horretarako, arkitektura-lehiaketa bat prestatu zuten. 1952rako, Arantzazu artelan baten gisa berritzeko talde hautatua zuten:
Carlos Pascual de Lara
(horma-irudiak, hura hil ondoren
Lucio Munozek
amaituak) eta
Nestor Basterretxea
(kriptan); haiei elkartu zitzaizkien
Eduardo Txillida
(atariko lanak),
Xabier Alvarez de Eulate
(beirateak) eta
Xabier Egana
(Andre Mariaren Gelatxoko margolanak), baita
Jorge Oteiza
ere.
[1]
1953an, aldiz, auzitan jartzen hasi ziren berritze-lanak, eta Donostian eratutako arte sakratuko batzorde batek Vatikanoko agintariei kontsulta egin zien, eta horrek erabaki hura ezin zela arte erlijiosotzat jo; ondorioz, obra gelditu egin zen, Oteizaren apostoluak, erdi landuak edo harri blokeetan, errepide bazterrean geratu ziren utzita, 1968 arte.
[1]
Arantzazuko santutegiak artxibategi garrantzitsu bat du, eta bertan XV. eta XX. mendeen arteko dokumentu ugari daude. Antzinako musikaren artxiboa guztiz aberatsa da, eta Jon Baguesek katalogatu zuen 2004an. Musika Kaperak inportantzia handia izan zuen Euskal Herrian
XVIII. mendean
, eta katalogatuta lanen artean Miguel de Irizar (1635-1684), Manuel Egues (1654-), Antonio de Arriola (1679-1730), Andres de Escaregui (1711-1773), Francisco Ibarzabal (1716-), Manuel de Gamarra (1723-1791), Jose de Larranaga (1728-1806), Fernando de Eguiguren y Escaregui (1743-), Juan Jose de Arce (1748-1777), Manuel Sostoa (1749-),Joaquin Tadeo de Murguia (1759-1836), Miguel Antonio Iribarren (1760-), Mateo Albeniz (1765-1831) eta Venancio Herrasti (1812-1887) kapera maisu eta musikagilerenak daude.
Musika Modernoaren artxiboa Samuel Azconak (Madril) abiatu zuen, Juan Jose Muniain eta beste fraide batzuen laguntzarekin. Arantzazun,
1834tik
aurrera bildutako 23.000 fitxatik gora daude bilduta, santutegian musikak daukan garrantzia erakusten duena.
[2]
Euskararen historian ere, Arantzazuko santutegiak badu garrantzia:
1968an
,
Arantzazuko Batzarrean
deiturikoan,
euskara batuaren
sorrera abiatu zen, euskara guztien eredu idatzi bateratua izango zena.
Duela zenbait urtetik hona, Arantzazu, gune erlijioso izateaz gainera, bestelako ekimen askoren sorlekua ere izan da. Besteak beste
Baketik
taldearen gunea da,
Euskal Herrian
bakea lortzearen alde lan egiten duen erakundea, hain zuzen. Talde horrek ikastaroak, mintegiak... antolatzen ditu
Gandiaga Topagunean
.
2022 hasieran, 22 fraide
frantziskotar
bizi ziren bertan, horietatik lau 65 urtetik beherakoak izaki
[3]
.
Lehiaketa horren irabazle
Javier Saenz de Oiza
eta
Luis Laorga
arkitektoak izan ziren. Haiekin batera, beste hainbat artistak parte hartu zuten:
Eraikuntza-lanak 1950. urteko irailaren 9an hasi ziren, eta hiru urte geroago bukatu. Elizaren oina gurutze-formakoa da, eta absidea erdizirkularra. Nabe zabalaren alboetan kaperak dauzka, eta kanpoaldean hiru dorre altxatzen dira. 1954. urtean, Oteiza eskultorea apostoluak egiten hasi zen, eta Basterretxea pintoreak
kriptako
horma-irudiak egiteari ekin zion. Esan beharra dago garai horretan Espainiako Elizan “nazionalkatolizismoaren” giroa puri-purian zegoela eta, beraz, zaila zela artistek beren sormenerako nahi zuten askatasuna lortzea. Artistek urtebete lanean zeramatela, agintariek lanak etetea agindu zuten, obra modernoegia zelako edo. Agindu horren ondorioz, Oteizaren apostoluak 15 urtez egon ziren bide bazterrean etzanda. Basterretxearen pintura-lana karez estali zuten. 1962. urtean, Lucio Munoz pintore madrildarrak 600 metro koadroko azalera duten
absideko
pinturak egin zituen. Azkenik, 1968. urtean, Oteizak bere lanari buru emateko baimena lortu zuen.
1950ean
, eztabaidak tartean zirela, eliza garaikide berria eraikitzea erabaki zuten.
Francisco Javier Saenz de Oiza
nafarra izan zen basilikaren arkitektoa, eta berarekin batera
Luis Laorga
.
[4]
Euskal Herriko
XX. mendearen erdialdeko lan
arkitektoniko
-
artistiko
osoena dela esan daiteke.
Igandero, basilikako meza amaieran abesten den
Arantzazuko Ama Birjinaren omenezko ereserkia
da.
Arantzazuko Ama Birjinaren Santutegiko zenbait ikuspegi. Obra honetan eklektizismoaren eraginetik aldentzeko asmoa nabarmentzen den arren, antolaketa eliza tradizionalaren oinarrizko eskemaren arabera egina da, forma eta materialei dagokienez zenbait berezitasun ikus daitekeen arren.