Wikipedia, Entziklopedia askea
Althea Gibson
(
1927
ko abuztuaren 25a -
2003
ko irailaren 28a)
Ameriketako Estatu Batuetako
tenis
jokalari eta
golf
jokalari profesional bat izan zen. Tenis txapelketa amateur edo profesional bat jokatu zuen lehen kirolari
afro-amerikarra
izan zen.
1956
an,
Grand Slam
bat irabazi zuen lehen pertsona afro-amerikarra bihurtu zen. Hurrengo bi urteetan
Wimbledongo txapelketa
eta
AEBetako Irekia
irabazi zituen eta
Associated Pressek
Urteko Emakume Kirolaria
izendatu zuen
1957
eta
1958
an.
Orotara, 11 Grand Slam irabazi zituen eta, modu honetan,
Tenisaren Nazioarteko Ospearen Aretoan
(I
nternational Tennis Hall of Fame
) eta
Emakume Kirolarien Ospearen Aretoan
(
Women's Sports Hall of Fame
) bere lekua irabazi zuen. "Inoiz izan den jokalaririk onenetarikoa da
[1]
", esan zuen
Robert Ryland
-ek,
Venus
eta
Serena Williams
tenislarien entrenatzaileak."
Martinak
ezin zuen ukitu. Uste dut Williams ahizpak garaitzeko gai izango zela.
[1]
" 60. hamarkada hasieran emakumeen golf txapelketa profesional batean parte hartzen zuen lehen jokalari afro-amerikarra ere izan zen.
Gibson 1927ko abuztuaren 25ean jaio zen Silver herrian,
Hego Carolinako
Clarendon konderrian
. Daniel eta Annie Bell ziren bere gurasoak kotoi etxalde batean egiten zuten lan
[2]
.
Depresio Handiak
herrialdeko gainerako lekuetan baino lehenago jo zuen hegoaldeko nekazal eremua eta, horren ondorioz, Althearen familia
Harlemera
joan zen
1930
ean.
Gibson berehala hasi zen
paddle tenisean
nabarmentzen eta
1939
an, 12 urte zituela,
New York
Hiriko emakumezkoen paddle tenis txapelketa irabazi zuen. Tenisarekin lehen harremana Harlem River Tennis Club-ean izan zuen
1941
ean
Buddy Walker
musikariaren bidez, zeinak paddle tenisean jokatzen ikusi baitzuen
[3]
. Buddyk erosi zion Altheari bere lehen
sokazko erraketa
, berak ez baitzuen nahiko ditu ekipamendua erosteko
[4]
.
Hainbat urtez jarraian American Tennis Association-ek antolatutako txapelketa irabazi zuen, emakumezkoen sailean. Pixkanaka nabarmentzen joan zen goi-mailako tenis jokalari moduan, baina hala ere, txapelketa estatubatuar nagusienetik (AEBetako Irekia) kanpo uzten zuten beti. (Txapelketa honetako arauek arraza edo etniagatik egindako diskriminazio oro espreski debekatzen duten arren, bertan parte hartu ahal izateko puntuak zuriak soilik onartzen zituzten klubetan jokatutako partiduetan lortzen zituzten.)
[5]
1950ean, ATAko arduradunek eta
Alice Marble
erretiratutako txapeldunak egindako presio lanaren ondorioz, Gibsonek Irekian parte hartzeko gonbidapena jaso zuen, hori lortzen zuen lehen jokalari afro-amerikarra bihurtuz. 23 urte betetzen zituen egunean bertan izan zen bere debuta.
- ↑
a
b
1943-, Gray, Frances Clayton,. (2004).
Born to win : the authorized biography of Althea Gibson.
John Wiley & Sons
ISBN
9780471471653
.
PMC
54611233
.
.
- ↑
≪ESPN.com: CLASSIC - Black tennis pioneer Althea Gibson dies at 76≫
www.espn.com
(Noiz kontsultatua: 2018-03-10)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Althea Gibson - New World Encyclopedia≫
www.newworldencyclopedia.org
(Noiz kontsultatua: 2018-03-10)
.
- ↑
1961-, Stauffacher, Sue,. ([2011], ⓒ2007).
Nothing but trouble : the story of Althea Gibson.
Dragonfly Books
ISBN
9780375865442
.
PMC
609529707
.
.
- ↑
(Ingelesez)
Henderson, Jon. (2001-07-08).
≪Triumphing over prejudice≫
the Guardian
(Noiz kontsultatua: 2018-03-30)
.