Wikipedia, Entziklopedia askea
Albako dukea Merwede kanalean (Herbehereak).
Albako dukea
itsas
portuetan
ontziak atrakatzeko balio duen egitura sinpleena da.
Albako dukeak, eskuarki, hondoan sartutako
pilotez
osatuta egoten dira, ontziak bertara lotzeko erabiltzen direnak.
[1]
Gorputz sendoaren gainean goiko mutur meheagoa izaten dute, zuriz pintatua gauez hobeto ikus dadin.
Egitura hauen izenak
Espainiar Herbeheretan
du jatorria (
neerlanderaz
dukdalf
,
suedieraz
dykdalb
,
alemanez
dalbe
,
frantsesez
duc d’Albe).
Itxuraz, hasieran
docke
(
moila
) eta
delfijn
(atrakatzeko
zutabea
) hitzetik eratorria zen, baina
Habsburgotarren
Espainiar Inperioa
ren sasoian,
Fernando Alvarez de Toledo y Pimentel
Albako dukea
bertako
gobernadore
izan zen eta egitura hauen izena berarekin identifikatu zen. Arrazoia ez dago argi, baina hainbat teoria daude:
- Dukeak arropa beltza eta
lepoko
zuria jantzi ohi zuelako.
- Pertsonai gorrotatua zen; horregatik
geuzen
herbeheretarrek, txikotak lotzean, dukea urkatzen zutela irudikatzen zutelako.
- Zutabe hauek dukea bezain zurrunak zirelako.
- Dukeak asmatu edo ekarri zuelako egitura hau Herbeheretara.
[2]