Wikipedia, Entziklopedia askea
2017ko Arabako Bertsolari Txapelketa
urte honetako
otsailaren 5a
eta
apirilaren 1a
bitartean jokatu zen.
Arabako Bertsolari Txapelketa
honetan, 18 bertsolarik hartu zuten parte eta guztira 4 kanporaketa, 6 finalaurreko eta finala ospatu ziren. Finala
Gasteizko
Principal antzokian
jokatu zen eta
Oihane Pereak
irabazi zuen
[1]
.
2015eko finalean
aritu ziren bertsolaritatik bostek eman zuten izena 2017korako eta hauei hamairu bertsolari gehitu zitzaizkien. Hamairu hauek aukeratzeko irailean lau kanporaketa izan ziren eta 21 bertsolarik hartu zuten parte. Horrela beraz, honako hauek aritu ziren txapelketan:
- Kanporaketatan sailkatuak:
Honako bertsolari hauek sailkatu ziren kanporaketa bakoitzean:
Finalaurrekoetan bi itzuli izan ziren eta bertsolari bakoitzak saio bietan lorturiko puntuak batuz osatu zen sailkapena. Sei onenek finala jokatzeko txartela eskuratu zuten.
Otsailaren 5ean jokatu zen
Langraiz Okako
Kultur Etxean.
Otsailaren 12ean jokatu zen
Zigoitiako
Kultur Etxean.
Otsailaren 19an jokatu zen
Dulantziko
Kultur Etxean.
Martxoaren 4an jokatu zen
Legutioko
Kultur Etxean.
Martxoaren 11an jokatu zen
Laudion
, LHUIko zine-aretoan.
Martxoaren 18an jokatuko zen
Aramaioko
Kultur Etxean.
Finala
Gasteizko
Principal Antzokian
jokatu zen,
2017ko
apirilaren 1eko
17:30etan. Zazpirehun bertsozale bildu ziren bertan.
Oihane Perea
eta
Asier Otamendik
jokatu zuten buruz-burukoa eta Oihane nagusitu zen puntu bakarraren aldeaz, inoiz izan den finalik estuenean.