Erregistraturiko lankideentzako hainbat azalpen daude ondoren. Horrelako lankidea oraindik ez bazara, zeren zain zaude?
Erregistratzeko, orriaren (wikipediako edozein orri) goiko eta eskuineko aldean aurkitzen den
Izena eman edo saio berria hasi
n egin klik eta jarraitu argibideak. Bestela, egin ezazu klik orri bukaeran dagoen oharrean. Garrantzitsua da lehenago Wikipediako
politikak
ezagutzea. Ez da inoren gustukoa ikustea nola ezabatzen den artikulu bat arauak ez betetzearren,
administratzaileena
ere ez.
Orri bakoitzean "Jarraipen zerrenda" lotura bat izango duzu. Artikulu bat aukeratzen duzunean, zure jarraipen zerrendara erantsiko da. Zerrenda honetan ordenaturik agertuko dira artikuluak, azkenengo aldatu denetik hasita (bai zuk edo bai beste batzuek). Horrela, zabaldu, aldatu edo ezabatuak direnean, segituan konturatuko zara.
Lehen ere esan dugu erabiltzaile orria lortzen duzula erregistratzean. Bertan, zuri buruzko informazioa, lotura interesgarriak... jar zenitzake. Zure erabiltzaile orrian idazten baduzu, goian, zure erabiltzaile izena gorri izatetik urdin izatera igaroko da.
Eztabaida orria / Nire eztabaida
aldatu
Erabiltzaile izenaren eskuinetara
Nire eztabaida
izeneko orria agertzen da. Eztabaida orri pertsonal bat da, gainontzeko wikilariek mezuak bertan uzteko. Mezu berri bat uzten dizuten bakoitzean, Wikipedian bisitatzen duzun lehen orrian ohartaraziko zaizu, horrela ideia berriak garatu eta sorturiko edozein arazo konpontzeko.
Nire eztabaida
hori gorriz agertuz gero, hutsik dagoenaren seinale, baina gehienetan, ongi etorri mezu bat behintzat egoten da.
Erabiltzaile guztiei
proba orri
bana esleitzen zaie. Baina proba orri berriak sortzea ez da batere zaila. Proba orrian idatzitakoa ez da Wikipediako bilatzailearekin erraz aurkituko.
Wikilari askok proba orriak erabiltzen dituzten euren lanen zirriborroak prestatzeko, editatzeko eta formatua hobetzen lanean ibiltzeko. Wikilari askok proba orrian txukun ikusten dutena besterik ez dute argitaratuko. Baina wikilari aurreratuenenk zuzen-zuzenean editatzen dituzte Wikipediako orrietan, egindako akatsak konpondu daitezkeela jakinda.