Wikimedia Commons
(
Commons
edo
Wikicommons
izenekin ere ezaguna dena) irudi, soinu eta multimedia fitxategi askeak biltzeko gunea da.
Wikipedia
bezalaxe,
Wikimedia
fundazioaren proiektu bat da eta beste proiektu guztietan erabil daitezkeen baliabideak gordetzeko balio du.
Orrialdeen aldaketa anonimoak onartzen badira ere, bertara irudiak igotzeko nahitaezkoa da
izena ematea
. Irakur itzazu Commonsera irudiak igotzeko eman behar diren
lehen pausoak
.
Wikimedia Commonsek ez ditu
fair use
lizentziapean igotako irudirik onartzen, ezta askeak ez diren lizentziak onartu ere.
Hauek dira Wikimedia Commons gunean edukiak argitaratzeko hautatu behar diren lizentziak; (hauetariko
lizentzia
bat hautatu behar da, ezinbestean):
- Creative Commons Atribuzioa PartekatuBerdin 4.0
- Creative Commons Atribuzioa PartekatuBerdin 3.0
- Creative Commons Atribuzioa PartekatuBerdin 2.5
- Creative Commons Atribuzioa 4.0
- Creative Commons Atribuzioa 3.0
- Creative Commons Atribuzioa 2.5
- Creative Commons CC0 Waiver (=
Jabari Publikoa
).
- Public Domain, hau da,
Jabari Publikoa
.
Ikus, gainera
aldatu
Kanpo estekak
aldatu