한국   대만   중국   일본 
Teodoro Gonzalez de Zarate - Wikipedia, entziklopedia askea.

Teodoro Gonzalez de Zarate

Teodoro Gonzalez de Zarate ( Gasteiz , 1882ko azaroaren 9a - Azazetako mendatea , 1937ko martxoaren 31 ) arabar enpresaburu eta politikaria izan zen, jaioterriko alkatea izandakoa. [1] [2] [3] [4]

Teodoro Gonzalez de Zarate

Gasteizko alkate

1931ko apirilaren 14a ?- 1934ko irailaren 3a
Bizitza
Jaiotza Gasteiz ,? 1882ko azaroaren 9a
Herrialdea  Araba , Euskal Herria
Heriotza Azazetako mendatea ,? 1937ko martxoaren 31 ?(54 urte)
Hobiratze lekua Santa Isabel hilerria
Heriotza modua heriotza zigorra : bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta ekintzailea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Accion Republicana

Lanbidez industrialaria (La Favorita lantegia), [5] Gonzalez de Zarate Partido Republicano Autonomo Alaves (PRA), Accion Republicana eta, azkenean, Izquierda Republicana alderdien kidea izan zen. Espainiako Bigarren Errepublika eratu zuten udal-hauteskundeetan zinegotzi hautatu zuten. Gero eta 1934ra arte, alkate hautatu zuten. Urte hartan 1934ko Iraultza eta gero, CEDAk udala lortu zuen. 1936an Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi zituenean, berriro izendatu zuten.

Gerra Zibila piztu zenean, Errepublikaren alde egin zuen eta errekete talde batek kartzelan sartu zuen. Donostiatik zetozen falangista batzuk, beste hamabost lagunekin batera, kartzelatik "atera" eta Azazetako sarraskian , Lizarra -Gasteiz errepidearen ondoan, erail zuten. Emilio Mola jeneralak berak aginduta, gasteiztarren artean bere heriotzak zirrara ikaragarria eragin zuen. [6]

Gasteizen, badago bere izena daraman kale bat. [7]

Erreferentziak aldatu

  1. Egana, Inaki. (2005). Quien es quien en la historia del pais de los vascos. Txalaparta,?220?or. ISBN 9788481363999 . .
  2. Egana, Inaki. (2009). Los crimenes de Franco en Euskal Herria, 1936-1940. Txalaparta,?132-133?or. ISBN 9788481365597 . .
  3. Rivera Blanco, Antonio. Historia de Alava. 17 Ediciones Nerea,?584-586?or. ISBN 9788489569959 . .
  4. de Pablo Contreras, Santiago. (1990). ≪El control politico del Ayuntamiento de Vitoria durante la Segunda Republica≫ Cuadernos de Seccion. Historia-Geografia 15: 256-259, 263, 268. .
  5. ≪Zarate, Teodoro Gonzalez de≫ Aunamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2024-03-30) .
  6. Ugarte, Javier. (2007-3-31). ≪31 de marzo, dia en defensa de la democracia≫ El Pais .
  7. ≪Un alcalde republicano para sustituir a Adolfo Suarez en el callejero de Vitoria≫ El Correo 2015-06-29 .

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .