한국   대만   중국   일본 
Senpere - Wikipedia, entziklopedia askea.

Senpere

Lapurdiko udalerria

Senpere Lapurdiko erdialdeko udalerri bat da, Uztaritzeko kantonamendukoa , Lapurdi Erdialdekoa . Lapurdiko udalerri handienetakoa da hedaduraz.

Senpere
 Lapurdi , Euskal Herria
Senpereko Jondoni Petri eliza


Armarria


Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Lurraldea  Lapurdi
Administrazioa
Estatua  Frantzia
Eskualdea  Akitania Berria
Departamendua  Pirinio Atlantikoak
Elkargoa Euskal Hirigune Elkargoa
Barrutia Baiona
Kantonamendua Uztaritze-Errobi eta Urdazuri ibarrak
Izen ofiziala ??Saint-Pee-sur-Nivelle
Auzapeza Dominique Idiart ( DVG ) Christine Bessonart (2008-2014)
Posta?kodea 64310
INSEE?kodea 64495
Herritarra senpertar
Kokapena
Koordenatuak 43°21′24″N 1°33′02″W ? / ? 43.3567°N 1.5506°W ? / 43.3567; -1.5506
Map
Azalera 65,08 km 2
Garaiera 10-227 metro
Demografia
Biztanleria 6.888?(2018:? 68)
alt_left 3.458?(%48,2)  (%47,3)?3.391  alt_right
Dentsitatea 92,29 biztanle/km²
Zahartzea [1] %?25,37
Ugalkortasuna [1] ‰?50,57
Ekonomia
Jarduera [1] %?74,61 (2011)
Desberdintasuna [1] %?3,51 (2011)
Langabezia [1] %?5,51 (2013)
Euskara
Euskaldunak %?20,19 (2010)
Erabilera %?2,45 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.saint-pee-sur-nivelle.com
Seinale elebiduna.

Herriaren izena gaur egun Senpere da euskaraz , Saint-Pee-sur-Nivelle frantsesez , Sent Per de Nivela okzitanieraz eta San Per d'Ibarra aragoieraz . Historian, izenak itxura hauek izan ditu: [2]

Auzoen toponimoak ere urteen joanean aldatu dira:

Geografia

aldatu

Ingurune naturala

aldatu

Hiru ibai aipagarrik gurutzatzen dute udalerria: [8] Urdazuri , Ixakahandia erreka eta Uhabiak .

Udalerriko lurretan, Urdazuri edo Ugarana ibaira ( frantsesez : Nivelle ) Lizuniako, Opalazioko, Uzkaingo, Arraioko, Xuhailko, Etxeberriko , Tontoloko eta Amezpetuko errekak isurtzen dira.

Uhabia ibaia aldiz, udalerriko lurretan bertara isurtzen diren Zirikolatzeko erreka (eta bere ibaiadarrak), Besaingo erreka eta Uroneko errekaz elikaturik dago.

Ostolapeko erreka, Basarun ibaira txikira isurtzen da udalerriko lurretan.

Urloko erreka , Errobi ibaiaren zeharkako ibaiadarra dena ere udalerritik igarotzen da.

Horretaz gain, herrigune nagusitik ekialdera Senpereko aintzira dago.

Udalerri mugakideak

aldatu

Etxeak eta auzoak

aldatu

Historia

aldatu

1790ean , Senpere Uztaritzeko barrutiaren menekoa zen kantonamendu bateko buru izan zen. Kantonamendu horretan, Ahetze eta Senpere udalerriak zeuden sarturik. [2]

Uholdeek herrian kalte handiak egin dituzte, 1983ko abuztuaren 26an eta 2007ko maiatzaren 4an , besteak beste. [9]

Ekonomia

aldatu

Senpereko merkatua XIX. mendean hasi zen garrantzia hartzen, Sarakoaren bizkarrean [5] . Udalerria Ezpeletako piperraren sor-markaren lurraldearen barruan dago.

Udalerrian 1983an , Woolmarken logoa osatzen zuten ardien fotografia atera zuten [10] .

Demografia

aldatu

XIX. mendearen erdialdean 2.700 biztanle izatera iritsi zen Senpere. Hurrengo hamarkadetan, berriz, beheranzko joera txikia izan zuen biztanle kopuruak eta 1960ko hamarkadan 2.200 biztanleraino jaitsi zen. Haatik, ordutik aurrera biztanle emendio handia gertatu zen eta XXI. mendearen lehen hamarkadarako populazioa ia hirukoiztu zen, 6.000 biztanleen maila gaindituz.

Senpereko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Politika

aldatu
Agintaldia Auzapeza Alderdia
1892 - 1919 Pascal Lahetjuzan
1919 - 1935 Dominique Dufau
1935 - 1941 Gratien Dorrisboure
1941 - 1944 Bernard Bastres
1944 - 1953 Gratien Dorrisboure
1953 - 1977 Charles Cami
1977 - 1995 Germain Ezponda
1995 - 2001 Pierre Hirigoien
2001 - 2014 Christine Bessonart [11]
2014 - Pierre-Marie Nousbaum DVD

Azpiegiturak

aldatu

Hezkuntza

aldatu

Senperek baditu haur-eskola bi ?publikoa eta pribatua (Saint-Joseph)?, kolegio pribatu bat (Arretxea), nekazaritza-lizeo pribatu bat (Saint-Christophe) eta ikastola [12] bat.

Garraiobideak

aldatu

D3, D4, D255, D305, D307, D855, D856 eta D918 departamendu errepideak udalerritik igarotzen dira.

Kultura

aldatu
Senpereko Josep Zuburu [13] ( Ahotsak [14] proiekturako)

Euskara

aldatu

1968an , 2.422 biztanleetatik 2.050 euskaldunak ziren, herriko euskalkia lapurtera izanik [15] . Uztarite inguruko hizkera [16] [17] mintzatzen da herrian.

Phillippe Veyrinek [5] herria buruzko euskarazko esaera zahar hau aipatzen du: Senpertarrak, belhaun buru handiak .

Kirolak

aldatu

Gantxiki Harotza senperetar gazteak 1857 edo 1858an , eskumuturrean gaztainondoko adarrak jarri eta xistera asmatu zuen. [5]

Herriko Saint-Pee Union Club errugbi taldeak Frantziako 3. maila federalean jokatzen du.

2018ko Frantziako Tourreko azkenaurreko etapa bertan abiatu zen, uztailaren 28an.

Senpereko bestak ekainaren 29an ospatzen dira, Jondoni Petri egunez.

Horrez gain, urtero Seaskak antolatutako Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen jaialdia bertako aintziraren inguruan ospatzen da.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Senpertar ospetsuak

aldatu

Herri eta hiri senidetuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza .
  2. a b c d e f g h i j Paul Raymond, Dictionnaire topographique Bearn-Pays Basque
  3. Baionako eskutitzak edo Livre d'Or - XIV. mendeko eskuizkribua - Archives departementales des Pyrenees-Atlantiques
  4. 1736ko eskuizkribua - Archives departementales des Pyrenees-Atlantiques
  5. a b c d e f Philippe Veyrin Les Basques Arthaud, 1975 , ISBN 2-7003-0038-6
  6. Languedocen baimenak, Artxibo inperialak, PP, 45
  7. Nafarroako Erresumako paperak - Archives departementales des Pyrenees-Atlantiques
  8. Sandre datu-basea
  9. Franck Dolosor : Senperetik Senpererat, begirada bat XX. mendeari . Elkar , 2009 . Ikus 147. or.
  10. Strategie.fr?: Woolmark
  11. Bessonart zerrenda independente baten izenean izendatu zuten auzapez. Zenbait hauteskundetan MoDemen zerrendetan joan izan da.
  12. Henri Duhau , Senpereko ikastolaren hastapenak , 2011
  13. ≪Zuburu, Josep - Ahotsak.eus≫ ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-17) .
  14. ≪Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea≫ ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-17) .
  15. Aunamendi Entziklopedia: Senpere
  16. ≪Uztaritze ingurukoa - Ahotsak.eus≫ ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15) .
  17. ≪Senpere - Ahotsak.eus≫ ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15) .
  18. Franck Dolosor : Matxin Irabola, Senpereko bertsularia ; Elkarlanean , 2010 . Ikus 9. or.
  19. Palissy datu-basea
  20. a b Henri Duhau : Dufau bi anaiak , Elkar , 2006
  21. Hiri senidetuen urtekaria

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi