Dennis
Hastingsen
(
Nebraska
) jaio zen, Yvonne idazkariaren eta Jack Dennis posta langilearen alaba.
[1]
Nebraska Wesleyan UnibertsitateLan eta Nebraskako Unibertsitatean ikasi zuen. Sandy
Nebraskan
diren
Kenesaw
en eta
Lincolnen
hazi zen. Community Theatre taldeko kidea izan zen eta 19 urte zituela
New Yorkera
joan zen bizitzera.
Dennisek
1956an
egin zuen lehen agerraldia telebistan,
The Guiding Light
telesailean eta
1961ean
Splendor on the Grass
filmean. Dena den, antzerkian lortutako arrakasta handiagoa izan zen.
Tony sari
bana irabazi zuen jarraian
A Thousand Clowns
eta
Any Wednesday
filmetan
egindako lanengatik. 1966an
Emakumezko aktore onenaren Oscar saria
irabazi zuen
Who's Afraid of Virginia Woolf
filmean Honey pertsonaia antzezteagatik, George Segalen emazte gaztea, ahula eta neurotikoa zen hura
.
Ondoren, antzezpen bikainak egin zituen
Up the Down Staircase
(
1967
),
The Fox
, (
1967
),
Sweet November
, (
1968
) eta
The Out-of-Towners
(
1970
) filmetan .
1964an
CBS
telebistako
Mr. Broadway
dramaren atal batean agertu zen.
Bere azken rol esanguratsuak hauexek izan ziren: 1982ko
Come Back to the Five and Dime, Jimmy Dean, Jimmy Dean
filma eta 1991an
Sean Pennek
The Indian Runner
zuzendutako flana.