Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Irlandako
hego-mendebaldeko kostaldeko herrixka,
Lehen Mundu Gerra
garaia. Rosy Ryan (
Sarah Miles
)
irlandar
neska gazte kaxkarina Ryan tabernariaren alaba bakarra da. Herrialdeak une latzak bizi ditu, alde batetik
Lehen Mundu Gerran
borrokatzeko xedez eta gehienbat egoera ekonomiko txarrak hala beharturik britainiar armadan milaka eta milaka irlandar boluntario alistatu dira, beste aldetik, herrialde honetan britainiarren aurkako sentimendu irlandar abertzalea nagusituz doa eta matxinadak gertatzeko arriskua gero eta argiagoa da: britainiar soldaduek irlandar biztanleriaren sumindura pizten dute eta
irlandar nazionalistek
matxinada bat antolatzen ari direlako zumurrua ere pil-pilean dago (
1916ko Pazko Matxinada
).
Madame Bovary
zenaren antzera, Rosy neskatil ameslaria maitasun sutsu baten zain dago, bai eta gazte fin eta hezitu bat izateko gogoz ere, hortaz, Irlandako mendebaldeko azken txoko galduan dagoen kostaldeko herrixka horretan ez dago batere gustura. Baserritar hezigabe eta arlotez beteriko eskualde horretan, Rosyk bere mailara dagoela uste duen bertako gizonezko bakarra herriko maisua da (
Robert Mitchum
), gizon heldu, alargun, zintzo eta zentzuduna, Rosy baino dexentez zaharragoa. Rosy maisuaz maiteminduta dago eta azkenean biak ezkondu egingo dira.
Halere, herrixkara
Lehen Mundu Gerrako
frontean zauritutako britainiar ofizial gazte bat iritsi berri da (
Christopher Jones
), gizon atsekabetua da, berarekin bat gerra trauma eta ametsgaiztoak baidakartza, halere Rosy neskatila britainiar ofizial gazteaz maiteminduko da. Filmaren argumentua gero eta nahasiagoa bilakatuko da, bertan herriko apaiza (
Trevor Howard
), britainiarren aurkako jarrera garbia duten herritarrak eta irlandar erresistentziako O'Leary (
Barry Foster
) buruzagi errebeldea ere katramilan sartuko dira, amaiera ustegabekoa izango delarik.
Garai hartako kritikak filma zapuztu egin zuen, halere gaur egun askok David Lean zuzendariaren filme onenen artean sailkatu ohi dute. Zinema antzokiek ez zioten bizkarrik eman, ikuslego handia izan zuen.
Kanpo estekak
aldatu