Hispaniako
azken errege bisigodoa izan zen, 710-711 bitartean (egungo
Jerez de la Fronteran
,
Espainia
, hila, 711).
Witizaren
ondorengoa izan zen, noble bisigodoek haren seme gazteak eta familia osoa
Toledotik
egotzi ondoren. Badirudi Rodrigo,
Txindasvinto
erregearen biloba bera,
Bætica
(egungo
Andaluzia
) lurraldeko
dux
edo buruzagi militarra izan zela ordu arte. Euskaldunen aurka borrokatu zen; Witizaren aldekoek ez zuten inoiz erregetzat onartu. Witizaren semeek Ipar Afrikako gobernari berberiarrengana jo zuten Rodrigoren aurkako laguntza bila, eta
Tarik ibn Ziyad
,
Tangerko
gobernaria,
Iberiar Penintsulara
igaro zen
710ean
, eta gudari talde gotorrago bat 711. urtean, Rodrigok
Iruneko
hiria inguraturik zuenean.
[2]
.
Setio hura utzi eta musulmanen eta aurka zituen bisigodoen kontra borrokatu zen
Guadalete ibaiaren
ertzean. Hil egin zuten guduan. Berberiar musulmanek Toledoraino jarraitu eta arazo handirik gabe jabetu ziren bisigodoen hiri nagusiaz. Handik aurrera hasi ziren musulmanak Hispaniako bazterretan zabaltzen. Istorio asko zabaldu da Rodrigo erregearen inguruan; haien arabera, aseezina zen haren aginpide egarriak eta Julian konde bisigodoaren alaba, Florinda izenekoa, bortxatu izanak areagotu zuen noble bisigodoen haserrea.