한국   대만   중국   일본 
Patxi Gorriti - Wikipedia, entziklopedia askea.

Patxi Gorriti

Donostiar futbolaria

Patxi Gorriti Saratsola ( Loiola , Donostia , Gipuzkoa , 1943ko apirilaren 3a ) donostiar futbolari ohia da, atzelari lanetan aritu zena. [1]

Patxi Gorriti
Bizitza
Jaiotza Donostia ,? 1943ko apirilaren 3a ?(81 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa , Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Sociedad 1966 / 1977
 
Posizio edo espezialitatea atzelaria

Ibilbidea aldatu

Haur askok bezala, Kontxako hondartzan egin zituen bere hastapenak. Beasaingo jubeniletan aritu ondoren, hiru denboraldi eman zituen Real Unionen . [2]

Realean 1966-1967 denboraldian egin zuen debuta, Lehen mailara igo zen urtean. Hainbat urteetan taldeko kapitaina izan zen. [3]

Eskuin hegaleko defentsa gisa jokatzen zuen, eta teknikoki nabarmentzen ez zen arren, jokaldiak aurreikusteko gaitasuna eta paregabeko kemena erakutsi zituen. Hala, erretiroa hartu zuenean, Realak urrezko domina eman zion. [2]

Klubak aldatu

Kluba Herrialdea Urtea
Real Union Club Euskal Herria 1964 ? 1965
Real Sociedad Euskal Herria 1966 ? 1977

Erreferentziak aldatu

  1. Gorriti
  2. a b ≪GORRITI SARASOLA, Francisco - Aunamendi Eusko Entziklopedia≫ aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-20) .
  3. ≪23≫ www.loiolatarra.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-20) . [ Betiko hautsitako esteka ]

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu