한국   대만   중국   일본 
Osloko Eskuliburua - Wikipedia, entziklopedia askea.

Osloko eskuliburua berrikuntzari buruzko informazioa biltzeko eta aztertzeko nazioarteko gida nagusia da [1] . Kontzeptuak definitzeaz gain, berritzailetzat jotzen diren jarduerak argitzen ditu. [2]

Eskuliburaren bilakaera

aldatu

Zer da berrikuntza eta nola neurtu behar da? Berrikuntza jardueren eskala, enpresa berritzaileen ezaugarriak eta berrikuntzan eragin dezaketen barne faktore eta sistemikoak ezagutzea ezinbestekoa da, berrikuntza sustatzera zuzendutako politikak bilatu eta aztertzeko [3] .

Historia

aldatu

1991 ean, Oslo ko hiria lekuko izan zen ELGAko ( Organisation for Economic Co-operation and Development ) Zientzia eta Teknologiako aditu nazionalen lan-taldeko profesionalen lehen komunitateak, negozioen berrikuntza kontzeptualizatzeko eta neurtzeko moduaren adierazleak adosten. Jarraibide hauek, 1992 an argitaratu ziren lehenengo aldiz Osloko Eskuliburua izenarekin. Europar Batasuna k babestu egin zuenez, proban jarri zen berrikuntzaren inguruko datuak bildu eta erabiltzeko [4] . Eskuliburuaren proposamenen adopzio eta difusio azkarra eman zen, ELGAren eta Europar Batasunaren barnean zein kanpoan, nazioarteko erreferentziako gida bilakatuz. Balio horren adierazlea da ekimena; izan ere, orain arte 80 herrialde baino gehiagotan egin dira berrikuntza-inkestak [5] .

2018ko edizioa

aldatu

2018 an argitaratu zen laugarren edizioa , eskuliburua eguneratuz, berrikuntzarekin lotutako fenomeno sorta zabalagoa kontutan hartzeko, eta baita ELGAko herrialdeetan eta bazkideen ekonomia eta erakundeetan, berrikuntza inkesten azken txandetatik lortutako esperientzia ere.

2018. edizioak erabiltzaileen eboluzioa ren eta esperientzia praktiko metatuen islapenaren inguruko orientabide hobeak ditu. Enpresa-sektoretik kanpo berrikuntza neurtzeko laguntzari eskainitako material berria biltzen du, negozioen berrikuntzaren barruko eta kanpoko gidariak ulertzen ditu, baita enpresaren berrikuntza garrantzitsuena ere [6] . Eta berrikuntza datuak estatistiketarako eta analisietarako hobeto erabiltzeko aukera eskaintzen du.

Halaber, Eskuliburu estatistiko gisa, bertsio elektronikoa doakoa da, arakatze ko eta deskargatzeko goiko taulan edo ELGAko iLibrary-n.

Definizioak

aldatu

Osloko Eskuliburuaren funts ezko oinarria berrikuntza neurtzea posible dela da. Neurgarritasun eskakizuna betetzeko, ezinbesteko irizpidea da kontzeptuak, definizioak eta sailkapen ak hautatzea. Ezaugarri honek eskuliburu hau beste dokumentu batzuetatik aparte geratzen da.

Berrikuntza termino ak jarduera eta emaitza adieraz ditzake. Eskuliburuak bi definizioak ematen ditu.

Berrikuntzaren definizio orokorra honako hau da:

 
Berrikuntzaren bizitza-zikloa

" Berrikuntza produktu edo prozesu berri edo hobetu bat da (edo horien konbinazioa ), aurretik zeuden produktuak edo prozesuak nabarmen bereizten dituena, eta balizko erabiltzaileen ( produktu a) eskuragarri jarri dena edo unitateak ( prozesu a) erabili dituena. " [7]

Kontzeptua berez subjektiboa izan arren, aplikazioa nahiko objektiboa eta konparagarria da, berritasun eta erabilgarritasun erako erreferentzia puntu komunak aplikatuz.

Horrek herrialde desberdinetako enpresentzako berrikuntza eta lotutako jarduerei buruzko datu konparatiboen bilketa eta berri ematea errazten du, industria eta tamaina zein egitura desberdinetako enpresak izan arren, produktu bakarreko enpresa txikietatik hasita, ondasun edo zerbitzu ugari sortzen dituzten multinazional handien enpresetaraino.

Produktu eta negozio-prozesu baten oinarrizko berrikuntza definizioak honako hauek dira: [8]

"Produktuen berrikuntza, merkaturatu den enpresaren aurreko ondasun edo zerbitzuetatik nabarmen aldatzen den ondasun edo zerbitzu berri bat da."

"Negozio-prozesuaren berrikuntza bat, negozio-prozesu berria edo hobetua da, enpresaren aurreko negozioarengandik nabarmen aldatzen dena, eta enpresako arlo baten edo gehiagotan erabiltzen dena."

Negozio-prozesuaren berrikuntzak enpresaren sei funtzio desberdinetan daude. Bi eginkizun enpresaren ekoizpen jarduera nagusiari buruzkoak dira, produktuak ekoiztu eta salmentarako entregatzea, eta gainerako laurak laguntza - eragiketa ri dagozkien funtzioak.

Berrikuntzaren neurketa

aldatu

Ondorengo boi atalak garatzen ditu Eskuliburuak: berrikuntza estatistike tarako sarrera, eta berrikuntza neurtzeko kontzeptu ak. Zortzi jarduera mota ezberdin identifikatzen ditu, enpresek berrikuntzaren arloan egin ditzaketenak, nahiz eta batzuk beste arloetara ere bideratu daitezke. Honakoak dira: I+G+b jarduerak, ingeniaritza , diseinua eta sormen ezko bestelako jarduerak, marketin eta marka berdintasuneko jarduerak, jabetza intelektuala ri (IP) lotutako jarduerak [9] , langile en prestakuntza jarduerak, software -garapena eta datu-base aren jarduerak, aktibo materialak eskuratzea edo errentatzearekin lotutako jarduerak, eta berrikuntza kudeatzeko jarduerak.

Neurtzeko jarraibideak

aldatu

Berrikuntza jardueren antolamendu a asko aldatzen da enpresen artean. Zenbait enpresek ondo zehaztutako berrikuntza proiektu edo programen bidez kudeatzen dituzte beren berrikuntza jarduerak, aurrekontu espezializatuekin; horientzat, berrikuntza bat bitarteko edo amaierako mugarri bat da. Beste enpresa batzuk ordea, beren berrikuntza jarduerak ohiko negozioetan integratzen dituzte, eta beren produktuak eta negozio prozesuak etengabe hobetzeko lan egin dute, berrikuntza jardueren bidez. [10]

Kasu biak kontutan hartuz, Osloko Eskuliburuak sei kapitulutan zehazten ditu enpresen berrikuntza neurtzeko kontzeptu ak eta definizio ak, enpresen berrikuntzako jardueren neurketa, berrikuntzarako negozio gaitasune n neurketa, negozioen berrikuntza eta ezagutza fluxu ak, enpresen berrikuntzan eragina duten kanpoko faktore en neurketa, eta rnpresen berrikuntzaren helburuak eta emaitzak. [11]

Estatistikak biltzeko metodoak

aldatu

Eskuliburua berrikuntzari buruzko estatistika-datuen ekoizle ei eta baita erabiltzaile aurreratuei ere zuzenduta dago, denek ulerditzaten berrikuntza datuak nola sortzen diren. [12] Horretarako hiru arlo garatzen ditu, hots, negozioen berrikuntzari buruzko datuak biltzeko metodoak, berrikuntza neurtzeko objektu metodoa, eta berrikuntzako datuak erabiltzeko adierazle estatistikoak eta analisiak.

Nazioarteko onarpena

aldatu

Eskuliburua nazioarteko baliabide ezinbesteko bilakatu da, UNESCO k, Munduko Bankua k eta hainbat eskualdeko garapenerako bankuak egindako ekarpenei esker. ELGA bezala, biziki hartu dute konpromisoa berrikuntzari zuzendutako inbertsioak laguntzeko, garapen ekonomikoa eta soziala bultzatzearen oinarrian daudelako.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Ruiz Quejido, Diego. (2019). Sistemas de gestion de la innovacion. Editor Antonio Madrid Vicente,?466?or. ISBN 9788494891984 . .
  2. (Ingelesez) EUROSTAT, OECD. (2018). Oslo Manual 2018. Guidelines for collecting, reporting and using data on innovation. Eurostat,?258?or. ISBN 978-92-79-92581-8 . .
  3. (Ingelesez) [ |Global Innovation Index ]. World Intellectual Property Organization. .
  4. (Ingelesez) The Measurement of Scientific, Technological and Innovation Activities ? Oslo Manual 2018 ? Guidelines. Eurostat,?258?or. ISBN 978-92-79-92578-8 . .
  5. (Ingelesez) Godin, Benoit. (2006). Measurement and Statistics on Science and Technology. Routledge,?357?or. ISBN 0-415-34104-3 . .
  6. Txantiloi:Er Dodgson, Mark. (2019). Innovacion. Una breve introduccion.. Antoni Bosch,?206?or. ISBN 9788494933165 . .
  7. Txantiloi:Er Fernandez Sanchez, Esteban. (2005). Estrategia de innovacion. S.A. Ediciones Paraninfo,?632?or. ISBN 9788497324120 . .
  8. (Ingelesez) Trott, Paul. (2016). Innovation Management and New Product Development. Pearson,?666?or. ISBN 1292133422 . .
  9. (Ingelesez) Schilling, Melissa A.. (2012). Strategic Management of Technological Innovation. McGraw-Hill Education,?336?or. ISBN 978-0078029233 . .
  10. (Ingelesez) Bruner, Gordon C.. (2014). Measuring Innovation & Technology Acceptance. CreateSpace Independent Publishing Platform,?76?or. ISBN 978-1499123500 . .
  11. Txantiloi:Er Doerr, John. (2019). Mide lo que importa. Conecta,?320?or. ISBN 9788416883646 . .
  12. Txantiloi:Er Navarro Arancegui, Mikel. (2009). El sistema de innovacion de la CAPV a partir de las estadisticas de I+D. Universidad de Deusto,?184?or. ISBN 9788498302042 . .

Kanpo estekak

aldatu