- Artikulu hau margolan, marrazki edo argazkiak egiten laguntzeko artistaren aurrean jartzen den pertsonari buruzkoa da;?beste esanahietarako, ikus ≪
Modelo (argipena)
≫.
Modeloa
,
lanbideari
dagokionez, merkataritzako
produktuak
sustatzeko, bistaratzeko edo iragartzeko zeregina duen,
artelanak
sortzeko ikusizko laguntza ematen duen edo
argazkigintzarako
paratzen den pertsona da.
Caitlin O'Connor
modeloa estudioko jarrera tipiko batean.
Zenbait kasutan, lan horren eta
aktore
edo
dantzari
lanen arteko muga lausoa da, batez ere jantziak erakustean edo telebistarako iragarkietan modelo izatean.
Batzuetan,
pertsona ospetsuek
(aktoreek, abeslariek eta telebistako izarrek barne), modelo izateko kontratuak sinatzen dituzte, normalean egiten duten lanaz aparte.