한국   대만   중국   일본 
Mario Vargas Llosa - Wikipedia, entziklopedia askea.

Jorge Mario Pedro Vargas Llosa ( Arequipa , Peru , 1936ko martxoaren 28a ) idazle perutarra da. Bizirik dauden gaztelaniazko idazlerik ezagunenetarikoa da. 2010ean Literaturako Nobel Saria lortu zuen. Cervantes saria ( 1994 ) eta Asturiasko Printzea Saria ( 1996 ) ere jaso ditu.

Mario Vargas Llosa

(2016)
17. Seat 18 of the Academie francaise (en) Itzuli

2021eko azaroaren 25a ?-
Michel Serres

PENeko lehendakari

1977?- 1979
Victor Sawdon Pritchett - Per Wastberg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Jorge Mario Pedro Vargas Llosa
Jaiotza Arequipa ,? 1936ko martxoaren 28a ?(88 urte)
Herrialdea  Peru
 Espainia ?(1993 -
 Dominikar Errepublika ?( 2023ko maiatzaren 31 -
Bizilekua Arequipa
Cochabamba
Piura
Lima
Paris
Madril
Lehen hizkuntza gaztelania
Familia
Aita Ernesto Vargas Maldonado
Ama Dora Llosa Ureta
Ezkontidea(k) Julia Urquidi Illanes ?( 1955eko maiatza - ?1964)
Patricia Llosa Urquidi (en) Itzuli ?(1965 - ?2016)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Heziketa Colegio La Salle (en) Itzuli
( 1947ko martxoa - 1949ko abendua )
Leoncio Prado Military Academy (en) Itzuli
( 1950eko martxoa - 1951ko abendua )
Q5777167 Itzuli
( 1952ko martxoa - 1952ko abendua )
National University of San Marcos (en) Itzuli
(1953 - 1958) : zuzenbide , literatura zientzia
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
(1958 - 1971) doktoretza
Tesia Garcia Marquez: historia de un deicidio (en) Itzuli
Tesi zuzendaria Alonso Zamora Vicente
Hizkuntzak gaztelania
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak eleberrigilea , dramagilea , politikaria , kazetaria , saiakeragilea , literatura-kritikaria , unibertsitateko irakaslea , prosalaria , antzerkigilea , filosofoa , iritzi-kazetaria , idazlea eta film-zuzendaria
Lantokia(k) Madril
Paris
Lima
Londres ?eta? Cambridge
Enplegatzailea(k) Princetongo Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
La Industria (en) Itzuli ?(1952 -
La Cronica ?(1952 -
Londresko King's College ?(1969 - ?1970 )
Harvard Unibertsitatea ?(1992 - ?1992 )
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Influentziak William Faulkner , Gustave Flaubert , Isaiah Berlin , Karl Popper , Friedrich Hayek eta Jean-Paul Sartre
Kidetza Real Academia Espanola
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Brasilgo Letren Akademia
Mont Pelerin Society (en) Itzuli
Peruvian Academy of Language (en) Itzuli
Inter-American Dialogue (en) Itzuli
Frantses Akademia
Mugimendua errealismo magikoa
Latin mmg todos (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa agnostizismoa
Alderdi politikoa Liberty Movement (en) Itzuli
Liberty Movement (en) Itzuli
People's Liberty (en) Itzuli

mvargasllosa.com
IMDB: nm0889771 Allocine: 187758 Allmovie: p467572
Discogs: 794108 Edit the value on Wikidata

1960ko hamarkadan idatzitako La ciudad y los perros (1962), La casa verde (1965), eta Conversacion en La Catedral (1969) liburuekin irabazi zuen nazioarteko ezagutza. Literatura eta kazetaritza lanak egiten ditu, oso genero ezberdinak landuz. Idazlanetako asko Peruko bizimoduaren inguruan ari dira, edo bere esperientziez perutar gisa. Hala ere, munduko beste leku batzuetara ere hedatzen ditu gaiak azken aldi honetan

Biografia

aldatu

Mario Vargas Llosa 1936ko martxoaren 28an , Peru hegoaldeko Arequipa hirian jaio zen. Ordurako gurasoak bereizirik zeuden eta hamar urte izan arte ez zuen aita ezagutu. Lehenbiziko ikasketak Cochabambako ( Bolivia ) La Salle ikastetxean egin zituen. 1945ean familia Perura itzuli zen, eta Mariok Piura zein Liman ikasi zuen. Aitarekin berriz bildu zelarik, haren heziketaren norabidea aldatu, eta bi urtean Limako Leoncio Prado eskola militarrean jardun zuen; hala ere, bigarren hezkuntza Piurako San Miguel ikastetxean amaitu zuen [1] .

1953an Limara itzuli eta Universidad Nacional Mayor de San Marcos-en zuzenbidea eta letrak ikasten hasi zen. 1955ean , 18 urte besterik ez zuela, Julia Urquidirekin ezkondu zen [2] . Hori zela eta, ikasketekin batera, hainbat lanetan aritu behar izan zuen. 1959an , Javier Prado diru-laguntzari esker, filosofia eta letretako doktoregoa lortu zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean . Ondoko urtean Parisen kokatu zen. Bertan, besteak beste, gaztelania irakaslea, France-Presseko kazetaria eta ORTFko esataria izan zen. 1959n bere lehenbiziko liburu Los jefes ipuin bilduma argitaratu zuen [1] .

1964an Perura itzuli, Julia Urquidirengandik dibortziatu eta Amazonian zehar ibili zen, oihanari eta oihaneko biztanleei buruzko informazioa biltzen. 1965ean La Habanara joan zen. Casa de las Americas kubatar aldizkariaren erredakzio batzordekidea izan zen, harik eta 1971n bertako erregimen sozialistatik erabat aldendu zen arte [1] .

1965ean Patricia Llosarekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba izan zituzten: Alvaro ( 1966 ), Gonzalo ( 1967 ) eta Morgana ( 1974 ). 1967an Grezian aritu zen lanean, UNESCOren itzultzaile, Julio Cortazar rekin batera. 1974 arteko urteak Europan igaro zituen eta, aldizka, Paris, Londres eta Bartzelonan bizi izan zen [3] .

 
Mario Vargas Llosa 1982an.

1975ean Peruko Hizkuntz Akademiako kide izendatu zuten. 1976 eta 1979 bitartean Nazioarteko PEN Clubeko lehendakaria izan zen. Perun, 1981ean La Torre de Babel telebista emankizuna aurkeztu zuen, eta 1983an Uchuraccay herrian gertatutako 8 kazetariren hilketa argitu behar zuen Ikerketa Komisioaren burua izan zen [3] . 1987an politika munduan sartu zen, Alan Garcia Perez presidentearen aurkako Movimiento Libertad alderdiaren buru. 1990eko presidentetzarako hauteskundeetan parte hartu zuen, baina Alberto Fujimorik gainditu zuen [4] . Horren ostean, Londresera itzuli eta idazteari ekin zion, berriz ere [3] .

1993ko martxoan espainiar hiritartasuna lortu zuen, perutarrari uko egin gabe. 1994an Espainiako Errege Akademiako kide aukeratu zuten, eta urte horretan bertan Miguel de Cervantes saria jaso zuen. Hainbat unibertsitatek honoris causa doktore izendatu dute [3] .

Idazlanak

aldatu

1959an , Leopoldo Alas saria lortu zuen Los jefes ( Buruzagiak ), kontakizun laburren multzoarengatik. Lehiak eta gogorkeriak markatzen dituzte kontakizun guztiak, eta bai liburu horren, bai ondorengo eleberrien osagai nagusietako bat giro dramatikoa, zoria edota halabeharraren mendekoa dira. La ciudad y los perros ( 1962 , Hiria eta txakurrak ) eleberri trinkoa da, aldi berean klasikoa eta abangoardiakoa. Limako eskola militar bateko kadeteen bizimodua erakusten du (egileak berak bertan eman zituen urte batzuk), zapalkuntzak dakarren giro guztiz bortitza eta, mikrokosmos baten moduan, Peruko gizartearen irudia islatuz.

La casa verde eleberriarekin ( 1966 , Etxe berdea ), Peruko iparraldera eta oihanera aldatzen da gertalekua. Etxe berdea , putetxea, zenbait istorioren gurutzagunea da: mojek hazitako indiarra, putetxera joan beste aukerarik ez duena; Fushia bidelapurra; oihaneko biztanleen bizimodua eta zuriekin dituzten istiluak. Modu polifonikoan, oihal zabal batean, Peruko gizartearen beste alderdi bat aurkezten du egileak, Jose Maria Arguedas edo Ciro Alegriaren indigenismo pintoresko zein protestazaletik oso urruti. Datuen zehaztasunak frantses eleberrigile handien tradizioa darama gaztelerazko eleberrigileen eremura, Honore de Balzac eta Gustave Flaubertena bereziki (azkenaren mireslea izanik, liburu bat eskaini zion Vargas Llosak).

1967koa da Los cachorros ( Txakurkumeak ), Limako gazte burgesei buruzkoa. Liburu horretako prosaren arintasunak, indarrak eta oparotasunak egilearen obra handienetako bati zabaldu zioten bidea: Conversacion en la catedral ( 1971 , Elkarrizketa katedralean ). Errealismo gogor eta lizunenak iradokizun sinboliko eta alegorikoaren ahalmen harrigarria hartzen du hor. Obra horretan, Santiago Zavala protagonistak bere aitaren txofer ohiarekin duen elkarrizketa luzera mugatzen da kontakizuna, baina hor ateratzen dira, nahasmendu zurrunbilotsuan, Santiagoren bizitzako azken hamar urteak, eta jakiten da haren aitaren benetako izaera: homosexuala, hiltzailea, gaizkilea.

Ondoko bi lanak, Pantaleon y las visitadoras ( 1973 , Pantaleon eta bisitariak ) eta La Tia Julia y el escribidor ( 1977 , Izeba Julia eta eskribatzailea ), eleberri komiko eta parodikoak dira. Lehenbizikoa Peruko Amazonian gertatzen da: oihan horretara igorritako soldaduen sexu-grinak asetzeko, prostituta konboiak antolatzen dira. Isileko zeregin horren arduraduna, bere printzipioen aurka bada ere, Pantaleon Pantoja kapitaina da. Eleberri labur horretan, oso kontaera berritzailea erabiliz, hipokresia sozialaren kritika zorrotza egin zuen [5] . La Tia Julia y el escribidor , berriz, 1950eko hamarkadako Limaren oroitzapena da, eta idazlearen lehen ezkontzan oinarriturik dago.

1981ean La Guerra del fin del mundo ( Mundu amaierako gerra ), bere lehenbiziko eleberri historikoa, karrikaratu zuen. Brasil ipar-ekialdeko Sertao eskualdean ( Bahia ) kokaturik dago eta 1896 - 1897 bitartean gertatutako Canudosko gerra du oinarri. El pez en el agua ( 1993 , Arraina uretan ) autobiografikoaren ostean, La fiesta del chivo ( 2000 , Akerraren jaia ), Rafael Trujillo , dominikar diktadoreari buruzkoa, argitaratu zuen. 2010ean kaleratutako El sueno del celta ( Zeltaren ametsa ), Kongo eta Perun britainiar kontsul izandako Roger Casement , irlandar independentista eta antikolonialistaren biografia da [6] .

Politika

aldatu

Literaturan gogor lan egiteaz gainera, politikagintzan jardun du beti; jadanik unibertsitateko urteetan, 1950eko hamarraldian, Peruko Alderdi Komunista berregituratzen saiatu zen. 1960tik aurrera sozialismotik aldentzen hasi zen, benetako sozialismoaren huts egitea zela eta. Orduz geroztik, totalitarismoa etengabe gaitzesteaz gain, liberalismoaren bidetik abiatu zen.

1987an , Alan Garcia presidenteak bankuak nazionalizatzeko asmoa iragarri zuelarik, neurri horren aurka agertu eta Peruko politikaren lehen lerrora igaro zen. 1990eko hauteskundeetan, zentro-eskuineko FREDEMO koalizioaren presidentegaia izan zen, baina Alberto Fujimorik garaitu zuen [7] .

Espainian , Alderdi Popularra zein UPyDren alde eta nazionalismo periferikoen aurka agertu da [8] [9] .

Bibliografia hautatua

aldatu

Fikzioa

aldatu
  • 1959 ? Los jefes
  • 1963 ? La ciudad y los perros
  • 1966 ? La casa verde
  • 1969 ? Conversacion en la catedral
  • 1973 ? Pantaleon y las visitadoras - Euskaraz: Pantaleon eta bisitariak . 2011, Santi Leoneren itzulpena [10] .
  • 1977 ? La tia Julia y el escribidor
  • 1981 ? La guerra del fin del mundo
  • 1984 ? Historia de Mayta
  • 1986 ? ¿Quien mato a Palomino Molero?
  • 1987 ? El hablador
  • 1988 ? Elogio de la madrastra
  • 1993 ? Lituma en los Andes
  • 1997 ? Los cuadernos de don Rigoberto
  • 2000 ? La fiesta del chivo
  • 2003 ? El paraiso en la otra esquina
  • 2006 ? Travesuras de la nina mala
  • 2010 ? El sueno del celta
  • 2013 ? El heroe discreto
  • 2016 - Cinco esquinas
  • 2019 - Tiempos recios
  • 2023 - Le dedico mi silencio

Saiakera

aldatu
  • 1958 - Bases para una interpretacion de Ruben Dario tesia.
  • 1971 - Garcia Marquez: historia de un deicidio
  • 1971 - Historia secreta de una novela
  • 1975 - La orgia perpetua: Flaubert y Madame Bovary
  • 1981 - Entre Sartre y Camus, ensayos
  • 1984 - La suntuosa abundancia , Fernando Boterori buruzko saiakera.
  • 1990 - La verdad de las mentiras: ensayos sobre la novela moderna
  • 1992 - Un hombre triste y feroz , George Groszi buruzko saiakera
  • 1994 - Desafios a la libertad
  • 1996 - La utopia arcaica. Jose Maria Arguedas y las ficciones del indigenismo
  • 1997 - Cartas a un joven novelista
  • 2001 - El lenguaje de la pasion
  • 2004 - La tentacion de lo imposible , Victor Hugoren Los miserables eleberriari buruzkoa.
  • 2008 - El viaje a la ficcion , Juan Carlos Onettiri buruzko saiakera.
  • 2012 - La civilizacion del espectaculo

Antzerkia

aldatu
  • 1952 - La huida del Inca , argitaratu gabea.
  • 1981 - La senorita de Tacna
  • 1983 - Kathie y el hipopotamo
  • 1986 - La Chunga
  • 1993 - El loco de los balcones
  • 1996 - Ojos bonitos, cuadros feos
  • 2007 - Odiseo y Penelope
  • 2008 - Al pie del Tamesis
  • 2009 - Las mil noches y una noche

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Mario Vargas Llosa